Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  8 martxoa 2019 17:00

– Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna

Parte-hartzaileak: Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzia, Nerea Melgosa, eta erakunde guztien ordezkariak.

Eguna: martxoak 11, astelehena

Ordua: 10:30.

Lekua: Alderdi Eder lorategiak, Donostia

————————————

– Minutu bateko isilunea, terrorismoaren biktimen oroimenez, M11-ko atentatuen 15. urteurrena dela eta, FEMPek deituta

Parte-hartzaileak: Gorka Urtaran alkatea eta udal korporazioko kideak.

Eguna: martxoak 11, astelehena

Ordua: 11:00.

Lekua: Plaza Berria

——————————————-

– Harrera ofiziala: IWINETC 2019 Nazioarteko Enoturismo Biltzarra

Parte-hartzaileak: Gasteizko alkatea, Gorka Urtaran; Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren foru diputatua, Cristina González; Eusko Jaurlaritzako Turismoko zuzendaria, Maider Echevarria, eta Ardoaren Ibilbidea elkartearen zuzendaria,  Mariasun Saenz de Samaniego.

Eguna: martxoak 11, astelehena:

Ordua: 19.00.

Lekua: Artium zentro museo Plaza aretoa

 

 

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Martxoak 9, larunbata

– Berdintasun zinegotzia, Jaione Agirre, eta Partaidetza eta Gizarte Etxeen zinegotzia, Isabel Martinez, Arabako Foru Aldundiak eta Laia Eskolak ACOA eta ACOVI kontzejuen elkarteen laguntzarekin, M8-ko jardunaldien markoan antolatutako “Emakume gehiagorekin gure kontzejuak irabazle” bilkuran izango dira. 11:00etan izango da, Artiumen.

– Enplegu eta Garapen Ekonomiko Iraunkorreko zinegotzi Nerea Melgosa Angulemarekin senidetza dela eta Andre Maria Zuriaren plazan egingo diren lantegietan izango da 11etatik aurrera.

– Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren Saileko zinegotzia, Nerea Melgosa, ardoaren eta enoturismoaren esparrua artearen eta literaturaren munduarekin konektatzeko Arima proiektuaren aurkezpenean izango da. Nazioarteko Enoturismo Konferentziaren (IWINETC) aurreko jardueren parte da, eta 19:00etan izango da, F2Work diseinu-estudioan.

Martxoak 10, igandea

– Gorka Urtaran alkatea eta Peio López de Munain alkateordea Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroak antolatutako ekitaldi publikoan izango dira, Terrorismoaren Biktimen Europako Eguna dela eta. 11:30ean izango da, NH Canciller Ayala hoteleko aretoan.

– Herritarren Segurtasunaren Saileko zinegotzia, Carlos Zapatero, San Prudentzioren Lagunen Kofradiaren Egunaren ospakizunean izango da, 12:00etan, Armentiako basilikan.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:38

94 urteko oinezko bat zauritu da Domingo Beltran kalean auto batek harrapatuta, errepidea behar ez bezala gurutzatzen ari zela ibilgailuak jo ondoren. Kolpearen ondorioz, gizona lurrera erori zen. Anbulantzian eraman zuten Txagorritxu Ospitalera.

Zabalgana hiribidean gertatu den eta ziklomotor bat nahastuta dagoen istripu baten nondik norakoak ikertzen ari da Udaltzaingoa. 20 urteko gidariak lesio batzuk jasan zituen sorbaldan, eta hori zela eta, anbulantzia batean eraman zuten Txagorritxu Ospitalera.

Udaltzaingoak beste 10 trafiko-istriputan esku hartu zuen, nahiz ez zen zauriturik izan, eta 22 urteko emakume gidari bat ikertzen ari dira gida-baimenik gabe gidatzeagatik. Patruila batek 14:00ak aldera ikusi zuen, Izardui Komandantearen kalean autoa gidatzen eta telefono mugikorretik hizketan zihoala. Dokumentazioa eskatu ziotenean, udaltzainek egiaztatu zuten ez zeukala gida-baimenik, ez zuelako inoiz atera, eta beraz, egoki diren izapideak egin zituzten Guardiako Epaitegian, Bide Segurtasunaren aurkako delitu bat egin izanagatik.

Udaltzainek atzo 12 salaketa izapidetu zituzten eta polizia judizialaren 9 jarduera egin zituzten.

Suhiltzaileen esku-hartzeak

Suhiltzaileek zenbait esku-hartze egin zituzten atzo, horma-zatiak, adreiluak eta teilatuko plaka bat erori zirelako Heraclio Alfaro, Koldo Mitxelena eta Legutianoko Atea kaleetan, hurrenez hurren. Zumabide kalera ere joan ziren lurrera erorita zegoen neurri handiko zuhaitz baten adarra baztertzera.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:02

Gasteizko Udalak kanpaina bat abiatu du Gazteria Zerbitzuaren bitartez, bertako enpresaburuak konturatu daitezen zein garrantzitsua den hiriko gazteentzat aukera erakargarria izatea beren lan etorkizuna erabakitzeko garaian.

 

“Kontratatu gazteak. Kontratatu talentua” Gasteizko gazteen lan-baldintzen gaineko sentsibilizazio kanpaina da; bertako enpresetan kalitatezko lanpostuak sustatu nahi dira, horrek elkarrekiko onurak sortuko baititu.

Gasteizko enplegu foroan Iñigo Sáenz de Urturi adituak emandako hitzaldia da kanpainaren ardatz nagusia, gazte talentua bertan geratzeko aholkuak eskaini baitzituen. Bideo laburren bidez zabalduko dira mezuak, internetez hedatu daitezen.

Edukia.

 

 

Share