Prentsa Oharren banner

Edanak zihoazen bi gidarik talka egin dute aparkatutako ibilgailu batzuen aurka

Udaltzaingoa 48 eta 44 urteko bi gidari ikertzen ari da alkoholaren eraginpean gidatu eta bide-segurtasunaren aurkako delitu bana egin izanagatik.

Horietatik lehenak Estenaga Apezpikuaren kalean aparkatuta zeuden bi ibilgailuren aurka talka egin zuen. Alkoholemia-probetan laukoiztu egin zuen baimendutako tasa, 1.02 eta 1.00 miligramo alkohol eman baitzuen arnastutako aire-litro bakoitzeko.

Bigarrenak Luis Olariaga kalean aparkatuta zegoen auto bat jo zuen, eta 0.67-0.62 miligramo alkoholeko tasa eman zuen arnastutako aire-litro bakoitzeko.

Udaltzainek beste 14 trafiko-istriputan esku hartu zuten atzo, nahiz ez zen zauriturik izan; 23 salaketa izapidetu zituzten eta Polizia Judizialaren 7 jarduera burutu zituzten.

Suteak bide publikoan

Suhiltzaileek bi aldiz esku hartu zuten atzo San Joan Arriaga parkean piztutako bi su txiki itzaltzeko. Olagibel kaleko paperontzi metaliko batean piztutako suagatik ere dei bat jaso zuten.

Eta halaber, Izarbenta industrialdeko pabiloi batean su hartutako lanpara fluoreszente bat itzaltzen ere jardun zuten.

 

Share