Prentsa Oharren banner

Elurteetarako Planaren larrialdi aurreko fasea aktibatu da

Udalak elurte planaren larrialdi aurreko fasea aktibatu du, elurra egin dezakeela ohartarazi baitu Eusko Jaurlaritzako Larrialdiei Aurre Egiteko eta Meteorologiako Zuzendaritzak.

Euskalmeten aurreikuspenen arabera, arratsaldetik aurrera 600 metroraino jaits daiteke elur maila.

Larrialdi aurreko fasean, Udalak baliabide propioak aktibatzen ditu: suhiltzaileen eta FCCren elurra kentzeko makinak.

 

 

Share