Prentsa Oharren banner

Hiru txirrindulari zauritu dira trafiko-istripuetan

Lau pertsona, hiru txirrindulari eta oinez zihoan emakume bat, zaurituta geratu ziren atzo trafiko-istripuetan.

Miguel Unamuno kalean bizikletan zihoan 13 urteko mutil bat bizikleta gainetik erori zen. Anbulantzia bateko osasun-langileek artatu zuten toki horretan bertan, eta gero Santiago Ospitalera eraman zuten.

Doublang Margolariaren kalean izandako istripu baten nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat; bizikleta gainean zihoan 41 urteko emakume batek izan zuen istripua. Anbulantzian eraman zuten Santiago Ospitalera.

Bizikletan zihoan 13 urteko beste neska batek bizikletaren kontrola galdu eta lurrera erori zen Ekuador kalean, eta horren ondorioz, anbulantzian eraman zuten Txagorritxu Ospitalera.

Wellington Dukearen kaleko oinezkoentzako pasabide batean ibilgailu bat eta 15 urteko neska gazte bat nahastuta zeuden auto-harrapaketa baten nondik norakoak ikertzen ari da argiketa-talde bat. Neska gaztea anbulantzian eraman zuten Txagorritxu Ospitalera.

Udaltzaingoak beste 14 trafiko-istriputan esku hartu zuen, nahiz ez zen zauriturik izan, eta gidatzen zihoan 28 urteko gizonezko bat ikertzen ari dira gida-baimenik gabe gidatzeagatik.

Atzoko egun osoan barrena, Udaltzaingoak 14 salaketa izapidetu zituen eta polizia judizialaren 7 jarduera burutu zituen.

Gas-ihesa

Suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten atzo, Pintore kaleko barne-patio batean gas-usainagatik jasotako dei baten ondorioz. Suhiltzaile-taldeak ihesa topatu eta mantentze-lanen ardura daraman enpresari jakinarazi zion.

 

 

Share