Prentsa Oharren banner

Josu Sánchez eta I+Med enpresa, Araba Ekinean 2019ko saridunak

  • Ekin Day jardunaldiaren barruan banatu dira sariak, “Zure ideiak balio du” XV. lehiaketa irabazi duten proposamenentzako sariekin batera; horretara, 55 ekimen aurkeztu ziren
  • Antropología 2.0-ko Verónica Reyerok, Auara-ren sortzaile Antonio Espinosak eta 2018ko Business Angel aukeratu zen eta Europako startup-etako inbertitzaile ospetsuenetakoa den Eneko Knörr ekintzaile arabarrak jardun dute hizlari jardunaldian 

 

Vital Fundazioak eta BIC Araba-ren bitartez Gasteizko udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta SPRI taldeak antolatzen duten Araba Ekinean ekimenaren jardunaldi nagusia den Ekin Dayren barruan banatu dira lehiaketak arlo horretan gehien gailendu diren pertsonei urtero ematen dizkien sariak. Josu Sánchez enpresaburuak irabazi du “Ekintzaile handia” saria, eta Manu Muñozek, Raúl Pérezek, Iñaki Lópezek eta Sergio Caderniok sortutako I+Med kooperatiba biomedikoa izan da lurraldean gailentzen ari diren proiektu berrientzako “Araba Ekiten” sariketaren irabazlea. Sariak emateko ekitaldiak Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta Arabako diputatu nagusi Ramiro González izan ditu buru.

 

SLK Sarkis Lagunketa SA taldeko lehendakariorde eta Elkargiko lehendakari Josu Sánchez eraikuntzaren arloko enpresaburu ezaguna da, eta obra nabarmenak egin ditu lurralde osoan, hala nola Principal Antzokia birgaitzea, Fernando Buesa Arena pabiloia handitzea, Gasteizko Udalaren bulego berriak eta Arkeologia Museoa. 1979an, Lauren Arrizabalagarekin batera, Lagunketa eraikuntza-enpresa sortu zuen; 1995ean, Sarkis sustatzailearekin aliantza egin zuen enpresak, eta, hala, SLK Sarkis Lagunketa taldea sortu zen. Dozena bat enpresak osatua da taldea, eta espezializatu da higiezin-proiektuen aholkularitzan, sustapenean eta ustiapenean.

 

“Araba Ekiten” sariaren irabazle Manu Muñozek, Raúl Pérezek, Iñaki Lópezek eta Sergio Caderniok, berriz, I+MED konpainia sortu zuten, 2014an, biomedikuntzaren arloko erreferentea izateko asmoarekin. Lehenengo egunetik, enpresa horretako taldeak ahalegin guztiak egin ditu pazienteen osasuna hobetzeko. Bioteknologiak aplikatu dituzte osasunaren arloan, eta abangoardiako nanohidrojelak sortu dituzte; horri esker irabazi dute Araba Ekinean ekimenak emandako saria.

 

 

“Zure ideiak balio du” XV. lehiaketa

 

Zeremonia berean, “Zure ideiak balio du” XV. lehiaketako kategorietan irabazi duten proposamenen sariak ere banatu dira. Aurtengo edizioan, parte-hartzearen errekorra gainditu du, 55 proiektu aurkeztu baitira.

 

Patricia Bedoyaren  aplikazioak Ideiak kategorian irabazi du, zeina  Global Services-ek babesten baitu. BEGia aplikazioak ikusteko gaitasuna du, eta ikusmen murritza duten edo itsu diren pertsonak gidatzen ditu merkataritza-esparruetan, zenbait teknologiaren laguntzaz (ikusmen artifiziala, barnealdeetan kokatzeko sistema, adimen artifiziala, errealitate areagotua…). Proiektu hauek izan dira finalistak: T-Safe (Iván Palominoren, Sergio Hospitalen eta Iker Torecillaren proiektua) eta Korazonisten ikastetxearen Wasp (Lander Larrimberen, Mikel Leibarren, Adrián Zurrónen eta Mikel Rodrigoren proiektua).

 

Begoña Belarrinagaren eta Saioa Jiménezen hartutako kalte zerebralaren neuroerrehabilitazio-klinika izan da Zerbitzuak kategorian irabazi duen proiektua, zeina k babesten baitu. Klinikaren helburua da hartutako kalte zerebrala duten pertsonentzako diziplina anitzeko tratamendu osoa emateko esparru bat sortzea. Proiektu hauek izan dira finalistak: Ikustec (Leticia López de Luzuriagaren proiektua) eta 3Erresweb (Joseba Mikel Iturrietaren proiektua).

 

Sara Irazuren eta Borja Maruganen Think & Pick proiektuak irabazi du Nekazaritzako elikagaien kategorian, zeina k babesten baitu. 4.0 intralogistikako azpiegitura sortzea du helburu proiektuak, stockaren kontrol adimentsua eta egindako erosketetatik ateratako datuen ustiaketaren kudeaketa izateko. Finalistak: Satibasque (Olatz Berasategiren eta Guillermo Morenoren proiektua) eta Mariuca (Gabriel Muzásen eta María Antuñaren proiektua).

 

Jorge Fernández de Mendiolak,  bere proiektuarekin, irabazi du Jasangarritasuna kategorian, zeina k babesten baitu. Edonork bere eskuez muntatu ditzakeen zuhaitzetarako zurezko artisau-etxolak egitean datza proiektua. Tokikoak, guztiz naturalak eta ekologikoak dira denak. Bi proiektu hauek izan dira kategoriako finalistak: Bcare Minding Batteries (Javier Olarteen eta Marco Bianchiren proiektua) eta Goyti Soluciones de Movilidad Eléctricas (Iván Platasen proiektua).

 

Arturo Martínezen  proiektuak irabazi du Merkataritza eta Turismo kategorian, zeina k babesten baitu. Turismo iraunkorreko enpresa da Guiartu, eta ingurune natural batean jarduera jasangarriak egitean oinarritutako turismo-esperientzia eskaintzen du. Oinez eta bizikletaz egin daitezkeen ibilbideen antolaketa, diseinua eta praktika. Finalistak: Confección y Creación de Moda Sostenible (Garbiñe Etxeandiaren proiektua) eta Memoria Perdida de Nuestros Pueblos (Sergio Martínez de Rituertoren proiektua).

 

Beatriz Uralderen Made In  kolageno naturala proiektuak irabazi du Industria kategorian, zeina k babesten baitu. Arabako barraskiloak baliatuz Araban egindako kolageno natural eta liofilizatua ekoizten du Lycolabek, barraskilo-lirdinga hobetu gisa saltzeko kosmetika naturalaren arloko industriari. Egasolutions (Iñaki Garmendiaren proiektua) eta Urbanblocker (Juanjo Alcónen proiektua) izan dira kategoriako finalistak.

 

Jorge Fernández de Mendiolaren  proiektuak irabazi zuen Publikoaren Sari Berezia, Goiuri jauregian martxoaren 26an lehiaketako proiektu finalista guztiak aurkeztu ondoren egin zen bozketan.

 

Iván Platasen  Soluciones De Movilidad Eléctrica proiektuak Enpresen Eraldaketa Sozialerako Sari Berezia jaso du, zeina -k babesten baitu. Gizarte-eragin handien eta onena duen proiektua nabarmentzen du sariak, industria eta gizarte-eraldaketa lerrokatzea sustatzeko. Beharren arabera konfigura daitezkeen ibilgailu elektrikoak sortzean datza proiektua: hirian mugitzeko hiri-modeloak, salgaien garraiora egokitutako modeloak, mantentze-lanetarako modeloak…

 

Patricia Bedoyaren  aplikazioak, Ideiak kategoriako saria ez ezik, Metxak babestutako Sari Berezia ere irabazi du, zeinak azeleratzailearen hurrengo -ean plaza bat izatea bermatzen baitio.

 

 

Ekintzailetza-inspirazioa

 

Ekintzailetzako adibide oso interesgarri batzuek ere hartu dute parte Ekin Day jardunaldian. Verónica Reyerok, Antropología 2.0 proiektuaren sortzaileetako bat eta Gizarte Antropologoen Europako Elkartearen Antropologia Aplikatuko Sarearen koordinatzaileak, erakutsi du antropologiak nola lagun diezaiekeen ekintzaileei, eta burua irekitzeko eta edozein proiektu mota bultzatzeko pilula txiki batzuk eman ditu. Antonio Espinosak,  enpresaren fundatzaileak, erakutsi du posible dela aldi berean ekintzailea izatea eta besteengan pentsatzea; botilak % 100ean material birziklatuz egiten duen Europako lehen ur-marka da , eta dibidenduen % 100 bideratzen du edateko ura eramateko haren beharra duten pertsonei. Eneko Knörr arabarrak amaitu du jardunaldia. Ekintzailetzaren eta berrikuntzaren zale amorratua da; 20 urteko esperientzia du startup teknologikoak sortzen, eta 10 urtekoa, arrakasta handieneko kasuetako batzuetan inbertitzen; eta Silicon Valeyra iristea lortu du.

 

Jardunaldia osatu da arabako bost ekintzaileren arteko elkarrizketan, Ciudadano Kane-eko Andrés Fernándezek dinamizatua. Asun Beltrán de Herediak (Caype), Óscar Gordok (Ingeniería Automach), Andrea Garínek (TheBest5), David Díaz de Duranak (Oboid) eta Asier Santos Bikuñak (Sala Enigma) ekintzailetzari eta euren ibilbideei (luzeagoak batzuenak, eta laburragoak beste batzuenak) buruzko iritziak trukatu dituzte.

 

 

Share