Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 apirila 2019 11:00

 

Udalak 235.000 euro baino gehiago inbertituko ditu hiru kale horiek eraberritzen, trafikoa lasaitzeko eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko neurriak barne

Hiriak 160 kilometro bidegorri baino gehiago izango ditu

 

BIDEGORRIAK LEGUTIANO-ZUAZO DOSIERRA

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Legutianoko atea eta Zuhatzuko atea  eraberritzeko kontratuak esleitu direla eman du ezagutzera gaur goizean. Esku-hartze horiei esker hiriak 160 kilometro bidegorri baino gehiago izango ditu

Lanek 235.826,68 euroko inbertsioa izango dute, eta trafikoa lasaitzeko eta oinezkoen segurtasuna hobetzeko neurriak barne hartuko dituzte. “Hainbat talderen eskaera eta ekarpenei esker egingo dira ekimen hauek. Mugikortasun Iraunkorrerako Planean oinarrituak dira”, nabarmendu du Gorka Urtaranek. Aipatutakoekin lotuta bi dosier onetsi ditu gaur goizean Tokiko Gobernu Batzarrak, bata Leza kalean (Zabalgana) egitekoak diren lanak. 264.742,82 euroko aurrekontua dute lanek eta 10 astetako epea. Construcciones Aguillo eta Balgorza enpresek egingo dituzte lanak.

Gaur abiarazi den bigarren eraberritzea Legutianoko atean egitekoa da, Nafarroako Errege-Erreginen kaletik Zuiako Taldearen kaleraino. Esku-hartzearen helburuak antzekoak dira: trafikoa moteltzea, oinezkoen mugikortasuna hobetzea, garraio publikorako irisgarritasunaren hobetzea, eta bidegorria jartzea. Kale horretatik ibilgailu ugari zirkulatzen dira, eta horretarako dago diseinatuta. Zehazki, 3,75 metroko zabalerako espaloiak ditu, bateriako aparkalekuak bi aldeetan, hiru zirkulazio-errei noranzko bakoitzean, eta bi metroko erdibitzailea. Kaleak merkataritza-jarduera garrantzitsua du. “Disenuak ez dio jarduera horri laguntzen, espaloiak estuak baitira, eta trafikoa, azkarra eta dentsitateko handikoa”, azaldu du alkateak.

Udalaren proiektuaren arabera, galtzadan bi bidegorri jarriko dira, 2,40 metro zabal izango direnak, bereiziak eta bi noranzkorekin. Iparraldetik zein hegoaldetik (Burgos kaleraino) joango dira. Orobat, baterian aparkatzen duten gidarientzako espazioa ere utziko da horien ondoan. Horretarako, zirkulazio-errei bat kenduko da alde bakoitzean. TUVISAren geltokiak ere egokituko dira, nasa irisgarriagoak eraikita (autobusarekiko desnibela murrizteko). Bidegorria 330 metro luze izango da iparraldeko zatian, eta 350 metro luze hegoaldean.

Espazio Publikoaren Zerbitzuak Zuhatzuko aterako ere antzeko esku-hartzea proposatu du. Kale horrek 7 metroko espaloiak ditu, 16,50 metroko galtzada, bi zirkulazio-erreitan banatuta, eta bateriako aparkalekuak bi aldeetan. “Esku-hartzearen bitartez trafikoa moteldu eta mugikortasun aktiboa sustatu nahi da. Bereziki, inguruan Zabalganeko gizarte etxea zabaldu dela kontuan hartuz”. Proiektuaren arabera, galtzadan bidegorri bat jarriko da, bereizia eta bi noranzkorekin, UNICEFen hiribidea eta Sofia Erreginaren hiribidea Mariturri bulebarrarekin lotzeko. Orain dagoen bateriako aparkalekua baliatuko da 2,40 metroko bidegorria sortzeko, 0,80 metroko babesarekin eta 2,5 metro hartzen duen bateriako aparkalekua utzita. Zirkulazio-erreia estutu egingo da, halaber.

Sofia Erreginaren hiribidean eta Mariturri bulebarrean badira bi noranzkoko bidegorriak, espaloian. Sofia Erreginaren hiribidetik Juan Gris kaleraino, bizikleta bidea iparraldeko espaloiaren ondotik joango da. Juan Gris kaletik aurrera, hegoaldetik. Oinezkoentzako pasabide jaso baten ondotik gurutzatuko da. Orobat, oinezkoentzako bi pasabide egingo dira. Bata Moreda ibilbidean eta bestea Salvador Dalí kalean. Trafikoa lasaitzeko eta oinezkoak hobeto ikusteko hainbat neurri ere hartuko dira.  Bidegorri honek 835 metroko luzera izango du.

Share