Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 apirila 2019 10:25

Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizen genero berdintasunaren alorreko jarduera eta proiektuak garatzeko dirulaguntzak ematea onetsi du, eta hiriko elkarte eta kolektiboek aurkeztutako 15 proiekturi emango die babesa.

Udalerrian genero-berdintasunaren alorreko jarduerak eta proiektuak garatzeko dirulaguntzen deialdiaren oinarriak 2018ko abenduan onetsi ziren. Horien bitartez, emakume-elkarteak, talde feministak eta LGBTI kolektiboak sendotzen lagundu nahi du Udalak, ikuspegi feminista edo genero-ikuspegi argia duten proiektuak finantzatuz, eta, aldi berean, entitatean bertan emakumeen partaidetza aktiboa sustatzeko eta beren jarduera eremuan genero-berdintasunerako proiektu edo jarduerak egiteko sortutako espazio bat duten entitate mistoen proiektuak sustatu.

Hauek dira hautatutako proiektuak:

ELKARTEA PROIEKTUA PUNTUAK Emandako dirulaguntza
Emakumeen entitateak
María de Maeztu forum feminista Patriarkatuaren zapalkuntza “berrien” aurrean, errebeldia feminista (jardunaldia) 76 2.020,00 €
María de Maeztu forum feminista Patriarkatuaren erreakzioaren aurrean, feminismoaren garaia da (martxoaren 8ko hitzaldia) 65 1.585,00 €
Emakumeen elkarteei edo elkarte feministei esleitutakoa, guztira 3.605
Entitate mistoak
ERREKABARRI Guraso Elkartea Hezkidetza programa 2019 65 3.871,00 €
EMERIAZ Gasteizen genero, sexu eta arraza aintzat hartzen dituen giza segurtasun inklusiboa eraikitzen 62,55 5.400,00 €
ADRA Generoa, aniztasuna eta ahalduntzea, espainola atzerriko hizkuntza gisa (ELE) irakastean 60 6.000,00 €
BLUSEN ETA NESKEN BATZORDEA Jai giroan berdintasunaren, sexu aniztasunaren eta generoaren inguruko prestakuntza eta zabalkundea lantzea 59,5 4.500,00 €
ARDATZ Berdintasunerako plana egiteko proiektua 57,89 4.000,00 €
KUENTAME Emakumea naiz, garrantzitsua naiz eta hala sentitu behar dut 55,5 5.807,20 €
AI LAKET Andre Maria Zuriaren jaietako aisialdia eta droga-kontsumoaren diagnostikoa egitea, ikuspuntu intersekzional batetik 54,5 4.068,92 €
GURUTZE GORRIA Enplegagarritasuna hobetzeko lantegiak 54 2.120,00 €
ADSIS Jokabide matxisten aurreko esku hartzeak nerabeekin lantzean, hezitzaile-taldeak duen ikuspegia zabaltzea. 52,63 800,00 €
ASVE Berdintasunera bidean 52 827,00 €
LUMAGORRI #StpLGTBIfobia. Gasteizen 2018-2019 aldian orientazio sexuala eta genero-identitatea direla-eta gertatutako gorroto-delituen txostena. 52 5.900,00 €
ARABAKO ATENEO ERREPUBLIKANOA Emakume errepublikanoak historia egiten 51,58 819,64 €
SOKA Mixtizaje 51 2.281,24 € (Gainerakoa, itxarote-zerrendan)
Entitate mistoei esleitutakoa, guztira 46.395 euro.

 

Horiez gain, ondoren azaltzen diren proiektuek ere gainditu dute deialdian eskatzen den gutxieneko puntuazioa, baina itxarote-zerrendan geratuko dira deialdiko kreditua agortu egin baita:

 

Entitate eskatzailea Proiektuaren izena Dirulaguntza Puntuak  
  SOKA Mixtizaje 3.718,76 € (gainerakoa esleituta) 51
  AMEZTI TXIKI Eskolatik hirira, Zabalgana Ikastolatik mundura 4.885,00 € 50

 

Share