Prentsa Oharren banner

Trafiko Zerbitzuak radar informatzaile bat ezarri du Aretxabaletan, A-2124tik Iturritxura sartzen diren ibilgailuen abiadura murrizteko

 

Udaleko Trafiko Zerbitzuak radar informatzaile bat –radar pedadogiko ere deitzen zaie– ezarri du Aretxabaletan, A-2124 errepidetik Iturritxu kalera sartzen direnei zer abiadura daramaten adierazteko.

Radar horren helburua da ibilgailuak hirian sartzen direnean abiadura txikiagoan etortzea; izan ere, aldapa handiko errepide batetik datoz (A-2124), eta lau biribilgune dauden arren –300 metroan behin bat–, zaila da abiadura kontrolatzea.

 

Abiadura adierazi bai baina isunak jartzeko balio duen radar berriak bide-segurtasuna hobetzen lagunduko du. Neurri hau duela bi aste Hegoaldean egin zen Auzogunean auzokoek adierazitako kezkari erantzuteko hartu da, bertan Adurtzakoak auzo-elkarteak konponbideak eskatu baitzizkion Udalari.

Neurri honez gain, beste batzuk ere hartuko dira laster bide berbereko oinezkoentzako pasabidean eta biribilgunean segurtasuna hobetzeko; Okariz eta Jauregilanda kaleen pareko Biribilgunean, alegia.

Share