Prentsa Oharren banner

Araba mailako emakumezkoen kirola bistaratzeko murala inauguratu dute

El Corte Ingleseko pasabidea da Alain Larreina artistak Araba mailako emakumezkoen kirola ikasaraztea xede duen esku-hartze artistikoa gauzatzeko erabilitako kokalekua. Gaur arratsaldean murala jendaurrean aurkezteko egin den inaugurazioan, egileari lagun egitera hurreratu dira, besteak beste, Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Canto eta hainbat kirolari: Araski eta Gaztediko jokalariak, Tania lamarca, Maider Unda, María Ascasso, Eli Pinedo, Elena Loyo, Nagore Martín eta Lourdes Oyarbide.

 

Share