Prentsa Oharren banner

Bibat museoa hirietan erlijio aniztasunaren inguruan egiten den kudeaketari buruzko topaketen egoitza da egunotan

 

Gaur itxiko da programa Gasteizen ezarrita dauden erlijio nagusietako ordezkarien arteko mahai-inguru batekin: Eliza Ortodoxoa, Euskal Herriko Kontseilu Ebanjelikoa, Eliza Katolikoa, Gasteizko Elkarte Musulmanen Plataforma

Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak bultzatu duen Erlijio-aniztasunaren udal kudeaketaren erronkak eta aukerak topaketa-zikloaren egoitza izan da egunotan Bibat museoa.

Helburua elementu erlijiosoak nola eragiten duen eta gai hauek beste udalerri batzuetan nola landu diren aztertzea da. Izan ere, erlijio sinesmenak pertsonen pribatutasunaren parte dira, baina eragin argia dute eremu publiko eta sozialean. Aldi berean, botere publikoek Estatuaren eta konfesio erlijiosoen arteko bereizketa bermatu behar dute, eta neutraltasunez jokatu.

Udalek erlijio askatasuna gauzatu ahal izateko funtsezkoak diren zerbitzuak ematen dituzte: gurtza-lekuei loturiko hiri-plangintza eta -antolakuntza, hilerriak eta hileta-zerbitzuak…, eta beste zerbitzu batzuetan erlijioari loturiko elementuak aintzat hartzen dituzte kudeaketa ahalik eta eraginkorrena izan dadin: gizarte-zerbitzuak, segurtasuna eta ordena publikoa, espazio publikoen erabilera, kultur eta kirol jarduerak…

Gaur itxiko da topaketa-zikloa, 19:00etan, Gasteizen ezarrita dauden erlijio nagusietako ordezkarien arteko mahai-inguru batekin: Eliza Ortodoxoa, Euskal Herriko Kontseilu Ebanjelikoa, Eliza Katolikoa, Gasteizko Elkarte Musulmanen Plataforma.

 

 

Share