Prentsa Oharren banner

Bi pertsona zauritu dira istripuetan

Gidatzen zihoan 42 urteko gizonezko bat zauritu zen atzo, Florida kalean gertatu eta Udaltzaingoa ikertzen ari den trafiko-istripu batean. Istripua izan zuen gizonezkoa Santiago Ospitalera eraman zuten.

Gabriel Celaya eta Donostia kaleen arteko elkargunean patinete elektriko batek ibilgailu baten atzeko aldearen aurka talka egin zuen. Patinetean zihoan 31 urteko gizonezkoa Santiago Ospitalera eraman behar izan zuten.

Udaltzaingoak beste 16 trafiko-istriputan esku hartu zuen, nahiz ez den zauriturik izan, eta 18 urteko mutil gazte bat ikertzen ari da gida-baimenik gabe autoa gidatzeagatik.

Udaltzaingoak 18 salaketa izapidetu zituen eta polizia judizialaren 8 jarduera egin zituen.

Urak hartuta geratu da sotoa

Suhiltzaileek gaur goizeko zortziak aldera esku hartu behar izan dute, Jundizen saneamendu-sarean izandako gasolio-isurketa baten ondorioz. Enpresa baten bulegoetan sumatu duten erregai-usain biziak bultzatu ditu horren berri ematera. Horren jatorria ikertzen ari dira.

Atzoko zaparrada bortitzen ondorioz zenbait soto eta garaje urak hartuta geratu ziren, eta horren ondorioz, beharrezkoa izan zen suhiltzaileek esku hartzea. Ramiro de Maeztu kalean merkataritza-lokal baten sotoa urak hartuta geratu zen, eta Posta kalean, kutxatila batetik irteten zen ura lokal baten barrura sartu zen.

Share