Prentsa Oharren banner

Trafiko-istripuen biktima izan diren bi pertsona erreskatatu dituzte suhiltzaileek

Jaiegun askoko asteburu luzean, SPEIS zerbitzuak bi trafiko-istriputan esku hartu zuen harrapatuta geratutako bi gidari erreskatatzeko. Lehen esku-hartzea hilaren 20an, larunbatean, goizeko 11:13an izan zen, Zuia parean, ibilgailu batek zuhaitz baten aurka talka egin baitzuen.

Larunbat horretan bertan A-2134 errepidean Arrazua-Ubarrundia parean esku hartu zuten, ibilgailu bat irauli baitzen.

SPEIS zerbitzuak beste bi alditan esku hartu zuen beren etxebizitzan harrapatuta geratutako bi pertsona erreskatatzeko. Ostiralean, hilaren 19an, arratsaldeko 17:50ean, suhiltzaileak rappel eginez jaitsi ziren, Bolivia kalean eroritako pertsona baten etxebizitzara sartzeko. Larunbatean, hilaren 20an, antzera jokatu behar izan zuten Jeronimo Roure kalean.

SPEIS zerbitzuak hiru aldiz esku hartu zuen sute kasuengatik. Asteazkenean, hilaren 17an, Sansomendi kaleko etxebizitza bateko sarrerako atean sute-hasiera bat izan zelako. Ostegunean, hilaren 18an, Pablo Neruda kaleko etxebizitza batean sute bat izan zelako, kazola batek eragina, eta larunbatean, hilaren 20an, Errementari kaleko etxebizitza batean, zartagin batek eragindako sute batengatik.

Share