Prentsa Oharren banner

Maiatzaren 4an TEDxVitoriaGasteiz ekitaldiaren aurtengo edizioa egingo da Europa jauregian

Larunbatean (maiatzak 4) TEDxVitoriaGasteiz ekitaldiaren 2019ko edizioa egingo da Europa jauregian; ekitaldi hori dagoeneko sendotuta dago hirian, duela lau urte egiten baita. Egun bakarrean hainbat alorretako adituek (teknologia, entretenimendua, diseinua, zientzia, humanitateak, negozioak, garapena…)  hitzaldi dinamikoak ematen dituzte, eta jarduera osagarriak ere antolatzen dira “formatu fresko eta oso dinamiko batean, interes handiko profesional eta pentsalariak ezagutzeaz gain ideiak partekatzeko aukera ematen duena”, azaldu du Enpleguaren eta Garapen Ekonomiko Iraunkorraren zinegotzi Nerea Melgosak.

Cristina Juesas da proiektuaren Gasteizko arduraduna, eta edizio honetan jolasa berraurkitzeko gonbita luzatu digu “ikasteko funtsezko elementua da; harritu gaitezen haurtzaroko inozentzia berarekin. Zabal diezazkiogun begiak mundu zoragarri honi. Gure egunerokotasunean, errutinak hartzen ditu gure bizitzak, gure lanak, gure familiak… eta, bitartean, ehunka gauza ari dira gure inguruan gertatzen; baina oharkabean, ez dira lehen begiratuan ikusten. Jolasez eta jakin-minez beteriko haurtzarotik, ohitura eta axolagabetasunez beteriko helduarora igarotzen gara, eta horrek inguruan duguna aintzatestea galarazten digu. Mundu harrigarri oso bat dago deskubritzeke”.

 

2019 speaker-ak: http://tedxvitoriagasteiz.com/es/

 

Share