Prentsa Oharren banner

Gizarte Politiken Sailak 114.000 eurotik gora jarriko ditu hiriko sei elkarte soziosanitarioren programak finantzatzeko

 

Tokiko Gobernu Batzarrak hiriko sei elkarte soziosanitariorekin lankidetza-hitzarmenak sinatzea onetsi du gaur, batetik bazkideentzako prebentzio eta arreta programak garatzeko eta bestetik gasteiztarrak kontzientziatzeko programak egiteko. Hitzarmenen bidez, Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailak ia 114.000 euro jarriko ditu elkarte hauentzat: ARENE, ACABE, Minbiziaren aurkako Espainiako Elkartea, ASPACE, Down Araba-Isabel Orbe eta Arabako Gurutze Gorria.

ARENE-Gaixo Neuromuskularren Arabako Elkartearekiko hitzarmenak jasoko du diru gehien, 27.420 €, zehazki, gaixotasunak eragindako pertsonentzako osasun programa bat garatzeko: errehabilitazio eta mantentze tratamendua da, hasierako balioespena eta fisioterapia barne.

ACABE-Anorexia eta Bulimiaren aurkako Arabako Elkarteak 16.450 € jasoko ditu jateko jokabidearekin zerikusia duen nahasmenduak eragindakoei eta horien familiei laguntzeko lantegiak egiteko.

AECC-Minbiziaren aurkako Espainiako Elkarteak, berriz, 13.890 € jasoko ditu Gizarte Politiken eta Osasun Publikoaren Sailetik, gasteiztarren artean minbizia prebenitzeko programak garatzeko hitzarmenaren bidez. Minbizien % 75-80 inguru kanpoko faktoreek eragindakoak direla kalkulatzen da, eta horiek aldatu egin daitezke, gaixotasuna agertzeko arriskua gutxitzeko.

Hauek dira Gobernu Batzarrak onartutako gainerako hitzarmenak:

  • ASPACE: 11.230 € jasoko ditu eragindakoei fisioterapiako laguntza emateko proiektu baterako.
  • Down Araba-Isabel Orbe.000 € jasoko dit Down sindromea dutenen zahartze osasuntsurako programa bat egiteko; narriadura kognitiboari aurrea hartzea da helburua, 20 urtetik gorakoen autonomia pertsonala eta bizi-kalitatea bermatzearren.
  • Arabako Gurutze Gorria. 9.750 € jasoko ditu, DEHko 4. mailako ikasleentzat oinarrizko bizi euskarriari eta bihotz-birikak suspertzeari buruzko prestakuntza lantegiak antolatzeko.

 

Share