Prentsa Oharren banner

Gobernu Batzarrak ikerlari eta enpresei atzerrira joaten laguntzeko bi hitzarmen onetsi ditu

 

 

Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizko profesional eta enpresei nazioartekotzen laguntzeko bi hitzarmen onetsi ditu gaur goizean. Horietako bati esker, EHUko ikasleek CERNen egoitzan (Suitza) emandako lantegi batean hartu ahalko dute parte; bestearen bidez, Itun Berdera atxikitako tokiko enpresek promozio-ekintzak egin ahalko dituzte atzerrian.

Gasteizko Udalaren eta EHUren arteko hitzarmenaren bitartez, Udalak laguntza emango dio “CBI Basque Country University Araba Campus” unibertsitate programari, zeinari  esker graduko azken ikasturteko, masterreko edo doktoretzako hamar ikaslek prestakuntza jasoko baitute bi astez CERN-Ikerketa Nuklearreko Europar Erakundearen egoitzan, Suitzan. Partikulen fisikaren alorreko munduko laborategia handiena ezagutu ahalko dute, eta bertan garatzen diren proiektuak, gizartea eta teknologia lotzen dituzten etorkizuneko agertokiak eraikitzeko asmoz. Udalak 5.000 euro jarriko ditu, programaren kostu osoaren % 33.

Gasteizko Udalak eta Arabako Merkataritza, Industria eta Zerbitzuen Ganbera Ofizialak sinatutako hitzarmenaren xedea, berriz, Itun Berdeari atxikitako Gasteizko enpresa txiki eta ertainen nazioartekotzea sustatzea da. Udalaren dirulaguntza 32.000 eurokoa izango da, hiru kontzeptutan banatuta:

  • Bidaia poltsak, hau da, sektoreko feriak, nerworking topaketak edo merkataritza misioak direla eta bertako enpresek atzerrira egiten dituzten bidaietarako laguntza ekonomikoa.
  • Gastu poltsak, kontaktuen agendak osatzeko lanetarako.
  • Merkataritza eta Industria Ganbera Ofizialaren zerbitzu teknikoak nazioartekotzen laguntzeko.

 

 

Share