Prentsa Oharren banner

Rokodromoen kontratua esleitu da, 2020ko uztailera arte

Guraso elkarteei opor jardueretarako dirulaguntzak emateko deialdia ere onetsi du Tokiko Batzarrak

Estíbaliz Canto zinegotziak gidatzen duen Kultura, Hezkuntza eta Kirol Sailak proposaturik, udal rokodromoen zerbitzua  15 hilabetez (2020ko uztailera arte) emateko kontratazio dosierra esleitu du Tokiko Gobernu Batzarrak.

EBONE Servicios Educación y Deporte SL enpresari esleitu zaio, zeinak maiatzean jarriko baitu abian zerbitzua, eguna oraindik zehaztu ez bada ere.

Hartara, berriro martxan jarriko da irailaren 1etik itxita egon den zerbitzua, kontratua bitan geratu baitzen esleitu gabe, aurkeztu zen  enpresa bakarrak —aurreko esleipenduna— ez zituelako baldintza-agirian orduei buruz ezarritakoa bete.

Baldintza-agirian orduak handitu ziren guztizko kopuruan, hirugarren rokodromoa irekitzeko, orduko prezioa 19 eurotik 22 eurora igo, eta orduak birbanatu, egunean rokodromo bat gutxienez irekita egon dadin; eskaera handieneko orduetan hirurak egongo dira zabalik.

 

Guraso elkarteentzako dirulaguntzak

Hezkuntza Zerbitzuak proposaturik, berriz, Gasteizko ikastetxeetako ikasleen guraso elkarteek opor jarduerak antolatzeko dirulaguntzak emateko deialdia onetsi du Gobernu Batzarrak, 54.000 euroan.

Share