Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  6 abuztua 2019 14:49

Atzo 38 urteko gizonezko bat atxilotu zuen Udaltzaingoak, bide publikoan neska gazte bati ukituak egiteagatik, bere familiarekin batera paseatzen ari zen bitartean.

Gertaera horiek 23:30ak aldera izan ziren, Gasteizko hiribidearen inguruan. Gizonezko batek alde egin zuen bertatik, baina handik pixka batera biktimaren senitartekoek eta zenbait gaztek harrapatu eta atxikita eduki zuten, Udaltzaingoaren patruila bat iritsi arte.

Erasotzailea epailearen esku geratu da gaur goizean.

Genero-indarkeria

Udaltzaingoaren Agenteek bi gizonezko atxilotu zituzten larunbat goizean, genero-indarkeriaren delitu bana egin izanaren ustezko egile gisa.

Lehen atxilotua 25 urteko gizonezko bat izan zen, 11:15ean, Hortaleza kalean emakume batekin eztabaida gogor bat eduki ondoren. Patruila bat toki horretara joan eta hantxe topatu zuen biktima; hark adierazi zien eraso, mehatxu eta irainak egin zizkiola bere bikotekide ohiak. Udaltzainek han inguruan aurkitu zuten ustezko erasotzailea eta, gertatutakoa bi aldeekin eta gertaeren lekuko batekin argitu ondoren, hura atxilotu eta epailearen esku jarri zuten.

Bigarren kasuan, 27 urteko gizonezko bat atxilotu zuten, ostalaritza-establezimendu batean zerbitzari gisa lan egiten ari zen bitartean bere bikotekidea beldurrarazteagatik. Hura ere epailearen esku jarri zuten.

Udaltzaingoaren Agenteek 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igande goizean, agintaritza-agenteen aurkako eraso, erresistentzia eta desobedientzia delitu baten ustezko egile gisa.

Gertaera horiek 10:00ak baino minutu batzuk lehenago izan ziren; 092 zenbakira egindako dei batek Lope de Larrea kaleko ostalaritza-lokal batera polizia etor zedila eskatu zuen, antza gizonezko batek emakumezko bat jo zuelako. Udaltzainak ustezko erasotzailea identifikatzen ahalegindu ziren, baina hark, horri uko egiteaz gain, ihesari eman zion, harrapatzea lortu zuten arte.

Esku-hartze horretan gizonezkoa oso erasokor agertu zen, eta udaltzainetako baten aurka eraso egin zuen, eta horrexegatik atxilotu egin zuten. Gainera, beraren gainean bilatzeko, atxilotzeko eta presondegian sartzeko epailearen errekisitoria bat zuela ikusi zuten, eta hori zela eta, izapide egokiak abiarazi zituzten Guardiako Epaitegian.

Alkoholemiak

Abuztuaren 4az geroztik –larunbata- Udaltzaingoak bide-segurtasunaren aurkako delituak egotzi dizkie 9 gidariri, bide publikoan atxilotu ondoren, ezohiko moduan edo ausarkeriaz gidatzeagatik eta egindako arauzko alkoholemia proban emaitza positiboa emateagatik.

Gainera, joan den ostiralaz geroztik –abuztuak 2– alkoholemiaren 14 prebentzio-kontrol egin dira, eta horietan beste 6 gidarik emaitza positiboa eman dute.

Beste alde batetik, 29 urteko gidari bati bide-segurtasunaren aurkako delitua egotzi diote, Eulogio Serdán Pasabidetik gida-baimenik gabe gidatzeagatik.

Abuztuaren 2az geroztik –ostirala– 45 trafiko-istripu gertatu dira eta horietan lau pertsona zauritu dira.

Orduz geroztik 116 salaketa aurkeztu dira Agirrelandako Udaltzaingoaren Egoitzan.

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:12

Gasteizko udalak eten egin du TAO zerbitzua abuztuan. Lurrazaleko Aparkaldi Mugatuaren Zerbitzua arautzen duen Ordenantzak xedatzen duenez, abuztuaren 5etik 31ra bitartean, biak barne, ez da TAO zerbitzurik izango. Abuztuaren 4a igandea denez, eta igandetan ez denez TAOrik, zerbitzua egun horretan eten zen.

Irailaren 1a ere igandea delarik, irailaren 2ko 10:00etan hasiko da TAO zerbitzuaren ohiko funtzionamendua.

 

 

Share