Prentsa Oharren banner

Prentsaurrekoa. Kazetaritza bertatik bertara jardunaldietako ‘Matrimonio Infantil’ erakusketa inauguratzea

Parte hartzaileak. Alkateorde Maider Etxebarria; Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estibaliz Canto; erakusketako egile eta fotoperiodista Pedro Armestre; eta Icono Cultural jardunaldietako enpresa antolatzaileko Felix Barrón

Eguna. Osteguna, abuztuak 29

Ordua. 12:00

Tokia. Gasteiz hiribidea, Europa Biltzar Jauregiko aurrealdean

Share

Suhiltzaileek esku hartu behar izan dute kamioi batek bere karga A-1 errepidera isur ez dezan

Gasteizko suhiltzaileek esku hartu behar izan zuten atzo, produktu suharberen garraiorako etiketa zeraman trailer batek garraiatutako likidoaren ihesa eteteko. Ertzaintzak isuri hori hauteman eta ibilgailuari A-1 errepidearen bazterbidean Jundiz eta Subillabide industrialdearen artean gelditzeko agindu ondoren esku hartu zuten suhiltzaileek.

Kamioia 200 litroko bidoiez kargatuta zihoan, eta denek zeramaten produktu suharberaren etiketa. Suhiltzaileek egiaztatu zuten ihes hori ontzietako batek zeukan akats baten ondorio zela, baina ihesaren puntu zehatza ezagutzen ez zutenez gero, apar-geruza bat zabaldu zuten ustez produktua irteten ari zen inguru guztian prebentzio modura.  Halaber, kamioi hori Subillabide industrialdeko inguru bakartuago eta seguruago batera joan zedila agindu zuten.

Gero, bidoiak ikuskatu ondoren, suhiltzaileek ikusi zuten ihes hori ontzietako baten behealdeko poro batzuetatik zetorrela, eta buelta eman zioten, likido gehiago gal ez zezan. Ihesa eten ondoren, edukiontzia aztertu zuten eta ikusi zuten olio sintetikoa zeramala zioen etiketa zikin eta lausotu bat zuela. Kamioiak produktu desberdinak zeramatzan nahasita, eta denek zuten produktu suharberaren etiketa.

Suhiltzaileek Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailarekin batera kudeatu zuten bidoi hori nola erretiratu.

Sei trafiko-istripu

Beste alde batetik, zauriturik gabeko sei trafiko-istriputan esku hartu zuen atzo Udaltzaingoak. 39 urteko gizonezko bat ere ikertzen ari dira, eta argiketa bat abiarazi diote alkoholaren eraginpean gidatzeagatik. Ertzaintzaren patruila batek Simon de Anda kalera argiketa-talde bat etor zedila eskatu zuen, aipatutako gidari horri alkoholemia-proba egiteko, eta positibo eman zuenez, izapideak abiarazi zituzten Guardiako Epaitegira bideratu zitzaten.

Udaltzaingoak 17 salaketa izapidetu eta polizia judizialaren 5 jarduera egin zituen.

Share