Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  8 abuztua 2019 17:00

Zeledonen igoera

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Udalbatza

Eguna. Larunbata, abuztuak 10

Ordua. 01:00

Tokia. Andre Maria Zuriaren plaza, San Migeleko balkoia

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:38

 

Udaltzaingoak 34 urteko gizonezko bat atxilotu dute 30 urteko emakume bati sexu-abusuaren delitua egin izanaren ustezko egile gisa.

Gertaerak 7ak aldera izan dira, Gernikako Estatutua kalean. Lekuko batek egindako dei bati esker ustezko erasotzailea atxilotu ahal izan dute, eta zenbait herritarrek ere lagundu dute eginkizun horretan; gaur epailearen esku geratuko da.

Udaltzaingoaren eta Genero Indarkeriaren unitatearen laguntza izan du une oro biktimak.

Bi pertsona atxilotu dituzte droga-trafikoagatik

Udaltzaingoaren Agenteek bi gazte atxilotu dituzte gaur goizaldera, 20 urteko gizonezko bat eta 22 urteko emakume bat, droga-trafikoaren delitu baten ustezko egile gisa.

Alde Zaharrean zaintza-lanak egiten ari zen uniformerik gabeko patruila batek ikusi du droga-salerosketa bat egiten ari zirela bi gizonezkoren artean Zapatari kalean: horietako bat, emakume batek lagunduta, landare-jatorriko substantzia berde batez betetako poltsa bat –ustez marihuana– eman dio beste bati, eta hark ordaindu egin dio.

Udaltzainek une horretan esku hartu dute, eta inplikatutakoak identifikatu eta axaleko miaketa bat egin diete. Emandakoaren antzeko beste hiru poltsa zeramatzan ustezko saltzaileak, eta harekin batera zihoan emakumeak beste hamabost poltsa, hauts moduko substantzia zuri batez beteak, ziurrenik speed, bere poltsako zenbait patrikatan banatuak. Udaltzainek atxilotu egin dituzte eta, gaur goizean, Guardiako Epaitegian beharrezko izapideak bete ondoren, aske utzi dituzte.

Beste alde batetik, Udaltzaingoak 55 urteko gizonezko bat atxilotu du gaur goizaldeko 01:15ak aldera, agintaritza-agenteen aurkako erresistentzia eta desobedientzia delitu baten ustezko egile gisa.

Anbulantzia bateko osasun-langileek Unibertsitate inguruan zebilen patruila bati laguntza eskatu diotenean izan dira gertaera horiek; izan ere, arreta egin dioten pazienteak uko egin dio ibilgailutik jaisteari, haiek beren esku-hartzea amaitu ondoren.

Gizona, oso oldarkor, udaltzainen aurka eta osasun-langileen aurka egin du, eta azkenean, atxilotu egin behar izan dute. Guardiako Epaitegian beharrezko izapideak egin ondoren, aske utzi dute.

Edanda gidatzeagatik delitua egotzi diete bi gidariri

Udaltzaingoak abiarazitako argiketa baten bidez bi gidari ikertzen ari dira, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik bide-segurtasunaren aurkako delitua egin dutelako.

Horietatik lehena, 22 urteko gazte bat, Kexaako Gaztelua kalean aparkatuta zegoen beste auto baten aurka talka egin eta izandako istripuan nahastuta dago.

Alkoholemiaren nahitaezko probak eginarazi ondoren, 0.91-0.88 miligramo alkoholeko tasak eman ditu arnastutako aire-litro bakoitzeko.

Bigarrena, 64 urteko gizonezko bat, ezohiko moduan gidatzen ari zen 18:30ak aldera, eta une horretan Las Trianas Zubian zintarriaren aurka eta tranbiaren obrako hesi baten aurka jo du. Patruila batek geldiarazteko eskatu dio Florida kalean, eta alkoholemia-probetan 0.61-0.66 miligramo alkoholeko tasak eman ditu arnastutako aire-litro bakoitzeko.

Azken 24 orduetan, zauriturik gabeko hamahiru trafiko-istripu gertatu dira.

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:52

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Egun hauetan gertatutako eraso matxistak arbuiatu eta gaitzetsi ditu Gasteizek, eta sostengua eta hurbiltasuna adierazi die biktimei eta haien ingurukoei.

Gorka Urtaran alkateak; Gasteizko udalbatzako, Emakundeko, Eusko Jaurlaritzako, Arabako Foru Aldundiko eta Batzar Nagusietako zenbait kidek, eta herritarrek hartu dute parte gaur 13:00etara deitutako elkarretaratzean.

Share
Kategoriak: Erakunde Adierazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:46

Gure udalerrian jazo berri den eraso matxistaren aurkako gaitzespen eta arbuio irmoenak erakutsi nahi ditu Gasteizko Udalak. Halaber, laguntza eta hurbiltasuna eskaintzen dizkio hala biktimari, nola biktimaren inguruari, eta bere eskura jarri behar dituzten baliabide psikologiko, juridiko eta sanitario guztiak nahiz babes- eta harrera-baliabideak, bere interesei eragiten dien informazio guztia eduki dezala bermatzearekin bat.

Zentzu horretan, Gasteizko Udalak, kasuaren berri izan eta horren gaineko ikuspegi ahalik eta oso eta zuhurrena izateko informazioa erkatu ondoren, Gasteizko Udalak Indarkeria Matxistaren aurrean Jendaurreko Erantzun Publikoa emateko Protokoloa aktibatu du. Hortaz, premiazko bilera deitu du, bai informazio guztia biltzeko, bai erantzun instituzionala nahiz biktimari eta bere inguruari emango zaion arreta koordinatzeko xedez.

Azpimarratu egin nahi dugu indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria dela eta gizartearen berebiziko arazoa dela, berori jasaten duten eta horri aurre egiten dioten emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko zein moralaren aurka jarduten baitu. Indarkeria mota hau ez dute ekintza isolatuek osatzen: gure gizartea egituratzen duten jokaera esplizituen eta mezu normalizatu eta sinbolikoen sarea da, zeinak emakumeak gizonen mende edukitzeko xedea duen, bai eta indarreko sistema heteropatriarkalak ezartzen dituen mugak gainditzen dituen gorputzik, eredurik edota jokaerarik ez baimentzeko asmoa eduki ere.

Bada, Gasteizko Udalak, emakumeen eta LGTBI pertsonen giza eskubideak benetan erabiltzen direla bermatzeaz arduratzen den erakunde publikoa denez, udal-erakundeek eta herritarrek oro har edozein eraso matxistaren aurrean berehala eta irmo erantzuteko, biktimari lehentasunezko arreta emateko, emakumeei eta LGTBI pertsonei indarkeriari aurre egiteko tresnak emango dizkieten prebentzio-neurriak garatzeko eta erasotzaileen zigorgabetasun soziala desagerrarazteko neurriak sustatzen jarraituko du. Era berean, indarkeria matxistarik gabeko bizitza askeak bermatzeko lanean jarraituko du Udalak, bere eskumenak erabiliz.

 

Hori dela-eta, honako hau adierazten du Udalak:

  • Ordezkaritza instituzionalak eraso hauen aurkako arbuioa erakutsiko du 15 minutuko kale-agerraldi batean, abuztuaren 8an, 13:00etan, Plaza Berrian, «Vitoria-Gasteiz: eraso matxisten aurka» lelopean.
  • Udalak antolatutako jai-ekitaldi guztiak 10 minutuz geratzea eta komunikatu ofiziala irakurtzea.
  • Tabernetan eta jai-guneetan, baita bestelako edozein ekitaldi edo jardueratan ere, gaueko 00:00etan musika 10 minutuz geratzeko gonbita egitea eta komunikatu ofiziala irakurtzea.
  • Paseilloa 10 minutuz geratzera gonbidatzea herritarrak eta, batez ere, blusen eta nesken kuadrillak, indarkeria matxistaren aurrean erantzuteko dauzkaten protokoloetan edo estrategietan jasotzen diren baldintzak kontuan hartuta.
  • Halaber, bat egingo du mugimendu feministak edota hirian Andre Mari Zuriaren jaiak antolatzeaz arduratzen diren eragile giltzarriek deitzen dituzten ekimenekin. Hortaz, herritar guztiak gonbidatzen ditu horietan parte hartzera eta zabaltzea.
Share