Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  13 abuztua 2019 13:15

Azkeneko 24 orduetan bost trafiko-istripu gertatu dira, eta horietan bi pertsona zauritu dira.

Atzo goizeko 09:30ak aldera Andaluzia kaleko 13 zenbakiaren parean gertatutako istripu baten nondik norakoak ikertzen ari da Argiketa talde bat. Auto bat eta ziklomotor bat zeuden nahastuta, eta ziklomotorreko gidaria, 43 urteko emakumea, zaurituta geratu zen eta anbulantzian eraman behar izan zuten Santiago Ospitalera.

36 urteko beste emakume bat ere zaurituta geratu zen Santiago Hiribidetik bere bizikletan zihoala kontrola galdu eta lurrera erori ondoren. Horren ondorioz, lesioak jasan zituen beso batean eta, larrialdiko zerbitzuek artatu ondoren, Santiago Ospitalera eraman zuten.

Guztira, 20 salaketa aurkeztu dira Agirrelandako polizia-etxean.

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:27

 

Sei talde berezi arduratuko dira kaleak eskobatu eta ura isurtzeaz, hustubideak garbitzeaz, eta koipea kentzekoa botatzeaz

 

Ingurumen Plangintza eta Kudeaketa Zerbitzuak Andre Maria Zuriaren jaien osteko garbiketa intentsiboak abiarazi zituen atzo, Gasteizko hirigune historikoko, erdiguneko eta zabalguneko kaleak eta espazio publikoak txukuntzearren.

Bi astetan egingo dira garbiketa-lan bereziak, bi multzotan. Aste honetan hirigune historikoan eta erdialdean egingo dute lan; hurrengoan, berriz, hegoaldeko zabalgunean.

Udalak sei talde bereziri eman die lan osagarri horien ardura: taldean eskobatzea, haur jolasak garbitzea, urez garbitzea, hustubideak garbitzea, espaloietan ura makinaz isurtzea, eta koipea kentzekoa ihinztatzea.

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:00

Gauero-gauero Mendizabaleko feria-lekura hurbildu diren herritarren aburuz, Valentziako Caballer FX pirotekniak irabazi du “Andre Maria Zuriaren” Piroteknia ikuskizunen nazioarteko XVII. erakustaldia.

Jasotako botoen arabera www.vitoria-gasteiz.org web-orrian eta 010 telefonoan, hauxe da azken emaitza:

  1. Abuztuak 8 – Caballer FX (Valentzia) piroteknia – 8,72 puntu
  2. Abuztuak 6 – Tomás (Castelló) piroteknia – 8,58 puntu
  3. Abuztuak 5 – Mediterraneo (Valentzia) piroteknia – 7,52 puntu
  4. Abuztuak 7 – Astondoa (Bizkaia) piroteknia – 6,79 puntu

Lehiaketaren oinarriei jarraituz, Caballer FX piroteknia Gasteizen izango da berriro datorren urtean, eta parte hartuko du 2020ko erakustaldian.

Herritarren bozketan parte hartu dutenen artean liburu-sorta eskuratzeko balea zozketatu da, eta A. M. G. ri (NAN 72840304) egokitu zaio.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   07:51

Udaltzaingoaren Agenteek 32 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ostiralean, bere bikotekide ohiaren aurkako genero-indarkeriaren eta mehatxuen delitu bana egin izanaren usteko egile gisa.

13:00ak aldera patruila bati eskatu zioten Independentzia kaleko parking batera joan zedin, lekukoen arabera bi pertsona eztabaidatzen ari zirelako eta eraso bat gertatu zelako. Udaltzainek bertan topatu zuten biktima, eta adierazi zien minutu batzuk lehenago eztabaida bat eduki zuela bere bikotekide ohiarekin arrazoi ekonomikoengatik, eta gizonezkoak indarrez kendu ziola telefono mugikorra.

Beste patruila baten esku-hartze azkarrari esker, irteeran atxikitzea lortu zuten eta, bi bertsioak entzun ondoren, gizonezkoa atxilotu egin zuten eta larunbat goizean epailearen esku geratu zen.

Udaltzaingoaren agenteek, halaber, atzo goizeko lehen orduan, 39 urteko gizonezko bat eta 21 urteko emakume bat atxilotu zituzten, hurrenez hurren, genero-indarkeriaren eta etxe-indarkeriaren delitu bana egin izanaren ustezko egile gisa, elkar joka aritu ondoren.

07:30ean 092 zenbakira egindako dei batek ohartarazi zuen emakume bat laguntza eske ari zela Txagorritxu auzoko etxebizitza batean. Patruila bat berehala joan zen etxebizitza horretara, emakumearekin eta haren bikotekidearekin elkarrizketa bat izatera eta haien bertsioak entzutera, kontraesanak zeuzkatelako.

Biek zeuzkaten erasoen aztarnak, eta beraz, biak atxilotu zituzten, baina Agirrelandako polizia-etxera eraman baino lehen, ospitale desberdinetara eraman zituzten, zeuzkaten lesioak sendatzera. Gaur goizean epailearen esku geratu dira.

Edanda edo drogen eraginpean gidatzea leporatu diete hiru pertsonari

Udaltzaingoa argiketa abiarazi du hiru gizonen inguruan, bide-segurtasunaren aurkako delituak egiteagatik.

Abetxuko auzoan zaintza-lanak egiten ari zen patruila batek ikusi zuen ibilgailu bat ezohiko moduan zihoala Kainabenta plazako biribilgunetik barrena. Ibilgailua gidatzen zihoan 29 urteko gizonezkoa elkarrizketatu zutenean, drogen eraginpean zegoela susmarazten zuten zantzu nabarmenak ikusi zizkioten udaltzainek, eta gainera, pilotu-lagunaren eserlekuan hauts moduko substantzia zurixka baten aztarnak topatu zituzten, ziurrenik droga.

Osasun Publikoaren Udal Departamentuaren emaitzek zer dioten jakin bitartean, izapideak abiarazi dituzte Guardiako Epaitegian.

Larunbatean, halaber, 15:00ak aldera, autoa gidatzen zihoan 46 urteko gizonezko bat gerarazi egin zuten Ekuador kaleko alkoholemiaren prebentzio-kontrol batean. Proba horretan 1.15-1.19 miligramo alkoholeko emaitza eman zuen arnastutako aire-litro bakoitzeko, eta horrenbestez, egoki diren izapideak abiarazi zituzten Guardiako Epaitegian.

Eta larunbat gauerdia baino lehentxeago, 33 urteko gizonezko bat ikusi zuten El Salvador kalean kontrako norabidean gidatzen ari zela. Udaltzainek geratzeko agindu zioten eta, harekin elkarrizketatu zirenean, ikusi zuten edari alkoholdunen eraginpean zegoelako zantzu nabarmenak zituela, eta beraz, Argiketa talde bat etor zedila eskatu zuten. Gidariak uko egin zion proba horiek behar bezala egiteari, eta horrenbestez, izapide egokiak abiarazi zituzten Guardiako Epaitegian, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik eta nahitaezko probak egiteari uko egiteagatik.

Abuztuaren 3az geroztik alkoholemiako hogeita zortzi prebentzio-kontrol egin dira hirian, eta horietan 530 gidari inguruk egin behar izan dituzte nahitaezko probak. Horietatik hamahiruk emaitza positiboa eman dute; bat bide-segurtasunaren aurkako delitu batengatik ikertzen ari dira, eta gainerakoei salaketa jarri zaie administrazio-bidetik.

Bi pertsona zauritu dira trafiko-istripuetan

Joan den ostiralaz geroztik –abuztuak 9– hamalau trafiko-istripu gertatu dira eta horietan bi pertsona zauritu dira.

Ostiral eguerdian 58 urteko emakume bat zauritu zen, tranbiaren trenbideetatik zihoala, Angulema eta Aiala Kantzilerraren kaleen arteko elkargunean, bere bizikletaren gurpila errailen artean sartu, oreka galdu eta lurrera erori ondoren. Erorketa horren ondorioz, emakumeak lesioak jasan zituen eskumuturrean eta aurpegian, eta beraz, larrialdiko zerbitzuek artatu eta, gero, Santiago Ospitalera eraman behar izan zuten.

Atzo 13:30ak aldera, Lasarteko Atea eta Maite Zuñiga kaleen arteko bidegurutzean, bi autoren artean gertatutako istripu baten nondik norakoak ikertzen ari da Argiketa talde bat. Talka horren ondorioz, ibilgailu bateko gidaria, 64 urteko gizonezkoa, zaurituta geratu zen eta anbulantzia batek San Jose Ospitalera eraman behar izan zuen.

Asteburuan zehar, 67 salaketa aurkeztu dira Polizia Judizialean.

Suhiltzaileek etxebizitza batean piztutako sutea itzali dute

Suteen Prebentzio, Itzalketa eta Salbamendurako Zerbitzuak (SPEIS) larunbat gaueko 22:11ean dei bat jaso zuen, Mendoza kaleko etxebizitza batean sukaldeko labean sutea piztu zela ohartaraziz. Suhiltzaileak bertara iritsi zirenean, jendea bertatik ateratzeko agindu zuten, eta CO2ko itzalgailu batez itzali zuten sua. Gero, etxebizitza berrikusi zuten eta karbono-monoxidoaren kontrol egokia egin zuten; emaitza negatiboa izan zen.

Share