Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  22 abuztua 2019 12:51

Motoa gidatzen ari zen 37 urteko gizonezko bat zauritu zen atzo Gamarran, auto batek harrapatuta Udaltzaingoak jakinarazi du 11:30ak aldera Gamarrako plazan istripu bat gertatu zela zioen dei bat jaso zutela, N-240 errepidetik zetorren auto bat biribilgunean sartu eta lehentasuna zuen ziklomotor baten aurka talka egin ondoren. Moto-gidaria zaurituta geratu zen eta anbulantzia batek Txagorritxu Ospitalera eraman zuen.

Azken hogeita lau orduetan Udaltzaingoak beste lau trafiko-istriputan esku hartu du, nahiz ez den zauriturik izan eta ez den inor ikertu bide-segurtasunaren aurkako delituengatik; 19 salaketa izapidetu dituzte eta polizia judizialaren lau jarduera ere egin dituzte.

Farola bat lurrera bota dute

Gaur 1:30ak baino minutu batzuk lehenago suhiltzaileek esku hartu behar izan dute, ibilgailu batek Justo Lopez de Elorriaga kalean lurrera botatako farola bat bertatik eramateko. Eragindako instalazio elektrikoaren arriskuak ezabatu ondoren eta farolak utzitako zuloa seinalatu ondoren, farola hori eraman egin dute pasaeran oztoporik eragin ez dezan.

Sute txiki batzuekin loturiko beste lau dei jaso zituzten atzo. Lehena merkataritza-lokal baten sukaldean izan zen, Probintzia plazan, eta bertako jabeek su-itzalgailu batez itzali ondoren, suhiltzaileek irudi termikoen kameraren bidez egiaztatu zuten erabat itzalita zegoela eta, gero, egurastu egin zuten lokala.

Minutu batzuk geroago dei bat jaso zuten, Luko eta Urbina artean ke-zutabe bat zegoela jakinaraziz, baina egiaztatu zuten jabetza partikular batean barbakoa bat egiteko piztutako su txiki bat besterik ez zela.

Mendigorritxu kaleko industria batean alarma piztu izanak SPEISeko langileak mugiarazi zituen, eta egiaztatu zuten egiten ari ziren soldaketa-lan batzuek eragindako sute txiki bat zela, baina enpresako langileek berek itzali zuten. Suhiltzaileek ziurtatu egin zuten erabat itzalita zegoela, eta gero egurastu egin zuten lokala.

Zumabide kaletik laugarren dei bat jaso zuten, familia bakarreko etxebizitza baten garajetik kea irteten ari zela jakinaraziz, baina Udaltzaingoak bertara joandako suhiltzaileei jakinarazi zien haur batzuek piztutako sute txiki bat zela.

Share