Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 abuztua 2019 12:33

Udaltzaingoak argiketa bat abiarazi du, joan den gauean Zaramaga auzoan 20 urteko mutil gazte bat gida-baimenik gabe eta alkoholaren eraginpean gidatzen joateagatik ikertzeko.

Poliziaren zentralean dei bat jaso zuten, gauerdia igaro ondoren, mutil gazte bat ibilgailu bat gida-baimenik gidatzen ari zela eta handik minutu batzuetara Madril kalean dagoen gasolindegi batera iritsiko zela ohartaraziz. Udaltzaingoaren Agenteek ibilgailua iristen ari zela ikusi zuten, eta gidariaren dokumentazioa aztertzen hasi zirenean, egiaztatu zuten gida-baimena baliogabetuta zeukala epailearen agindu batengatik, eta horrenbestez, izapideak abiarazi zituzten Guardiako Epaitegira bidera zitzaten. Gainera, positibo eman zuen egin zioten alkoholemia-proban, eta beraz, administrazio-bidetik salaketa jarri zioten.

Udaltzaingoak zauriturik gabeko zazpi trafiko-istriputan esku hartu zuen atzo; hamaika salaketa izapidetu zituen eta polizia judizialaren bi jarduera egin zituen.

Belar-fardo batzuek su hartu dute

Atzo suhiltzaileek jasotako dei batek ohartarazi zien Zuian, A-4414 errepidean, sutan zeudela neurri handiko bi belar-fardo, baso baten aldameneko mendi-bide batetik hurbil. Ponpa-ibilgailu batez joan ziren bertara, eta sua zabaldu baino lehen itzaltzea lortu zuten.

Zigoitian, N-240 errepidean, auto bat alde batera iraulita geratu zen bidegurutze batean, eta horren ondorioz, suhiltzaileak bertara joateko eskatu zuten, baina iritsi zirenerako, autoan zihoazen bi pertsonak ibilgailutik beren kabuz irtenda zeuden eta, beraz, suhiltzaileek bateria deskonektatu eta bidean normaltasuna berrezartzeko beharrezkoak ziren lanak egin zituzten.

Atzo, Hedegile kaleko 133 zenbakian eraikin bateko itxitura metalikoa indartzera joan ziren suhiltzaileak, zeren eta bizilagun batek jakinarazi baitzuen pertsona bat sartu zela etxebizitza-bloke horretara, kontserbazio-egoera txarrean egoteagatik hormaz itxita egon arren. Udaltzainek pertsona hori eraikinetik atera zuten eta SPEISeko langileek indartu egin zuten sarrerako atearen itxitura metalikoa, jendea bertara sartu dadila eragozteko.

Share