Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  21 abuztua 2019 14:00

Udaltzaingoaren Agenteek, udal albaitariarekin batera egindako jarduera batean, 120 kg hegaluze konfiskatu dituzte, kontserbaziorako beharrezkoa den hotz-katea apurtzeagatik; hegaluze hori guztia arrandegi batean saltzeko asmoa zuten.

Gaur goizeko 8:35ean, Udaltzaingoaren agenteak 64 urteko gizonezko batengana zuzendu dira, bere autoa zakurrentzako atoi bati lotua zuelako zamaketa-ibilgailuentzat bereziki gordetako eremu batean.

Atoi hori lehenago ere atzeman izan dute toki horretan bertan, eta aparkatze-arauen urraketa berdinagatik salaketa ere jarria zeukan, eta hori dela eta, patruila bat ibilgailuaren jarraipen zorrotz bat egiten ari zen, elikagai galkorren arauz kanpoko garraio-jarduera bat egiten aritu zitezkeela susmatzen zutelako.

Goiz-goizetik egiten ari ziren zaintza-lan horren ondorioz, auto hori aurreko egunetan egondako toki berean ikusi dutenean, harengana zuzendu dira, gaizki aparkatuta zegoelako salaketa jartzera (horri gehitu behar zaio ez duela IAT igaro eta ez duela asegururik indarrean), baita haren edukia aztertzera ere, arrain-usain handia sumatu dutelako.

Azterketa horretan ikusi dute zenbait hegaluze zeudela atoiaren barruan, eta beste hegaluze batzuk arrandegi barrura deskargatu berriak zituztela.

Udal albaitaria bertara etor zedila eskatu ondoren, “hotz-katea apurtuta dagoela” egiaztatu dute, arrainaren barrualdeko tenperatura 16ºC-koa edo hortik gorakoa dela ikusi baitute, askoz txikiagoa izan behar bazuen ere, eta gainera, isotermo-hozketaren ezaugarriak betetzen ez dituen ibilgailu batean garraiatu dute, eta beharrezkoak diren higiene- eta osasun-baldintzak bete gabe.

Arrain-barietate hau, eta hori bezala, baita hegalaburra, antxoak edota sardinak ere, hotz-katearen apurketarekiko bereziki sentikorrak dira.

Udaleko teknikari-albaitariek salgai horren Ikuskaritza eta Konfiskatze Akta egokia idatzi ondoren, 9 hegaluze konfiskatu dituzte, bai establezimenduaren barrualdean eta bai atoian ere, 119 kg inguruko pisua izanik guztira, eta suntsitzera bidali dituzte.

Patruilak jarduera horren polizia-txosten egokia bete du, dagokion arau-urratze horiek zigortuko dituen espedientea ireki eta salaketa jartzeko.

Bide Segurtasuna

Udaltzaingoak argiketa bat abiarazi du, 54 eta 42 urteko bi gizonezko ikertzeko, bide-segurtasunaren aurkako delitu bana egiteagatik; lehenak gida-baimenik gabe gidatzeagatik, eta bigarrenak alkoholaren eraginpean gidatzeagatik.

Udaltzaingoaren patruila batek elkarrizketa bat izan zuen Armentiaganan ibilgailu baten gidariarekin eta, haren dokumentazioa aztertzen ari zirela, ikusi zuten gida-baimena baliogabetuta zeukala epailearen agindu baten ondorioz. Hori dela eta, izapideak abiarazi zituzten Guardiako Epaitegira bideratzeko.

Udaltzaingoak argiketa bat abiarazi du bigarren gidari bat ikertzeko, edari alkoholdunen eraginpean gidatzeagatik.

Patruila batek ezohiko moduan gidatzen ari zela ikusi zuen Gasteiz Hiribidean, inolako arrazoirik gabe etengabe errei batetik bestera zihoala, eta horrexegatik, gelditzeko agindu zioten eta harekin elkarrizketatzen hasi zirenean, edari alkoholdunen eraginpean zegoela erakusten zuten zantzu nabarmenak ikusi zizkioten, argiketa-taldeak eginarazi zion alkoholemiak baieztatu zuen moduan, eta horrenbestez, izapideak abiarazi zituzten Guardiako Epaitegira bidera zitzaten.

Udaltzaingoak zauriturik gabeko hiru trafiko-istriputan esku hartu zuen, 21 salaketa izapidetu zituen eta polizia judizialaren 3 jarduera egin zituen.

Sutea sukalde batean

Suhiltzaileak Nafarroako Errege-Erreginak kaleko etxebizitza bateko sukaldean piztutako sutea itzaltzera joan ziren atzo, eta sute horretan, hiru pertsonak kearen ondorioak jasan zituzten, nahiz eta osasun-langileek ospitalera ez eramatea erabaki zuten.

Sute txiki horri buruzko deia arratsaldeko zazpiak baino minutu batzuk lehenago jaso zuten, eta suhiltzaileak bertara iritsi zirenerako, etxearen jabeak jada itzalia zuten su-itzalgailu batez, eta beraz, lekua berrikustera mugatu ziren, sua erabat itzali zegoela ziurtatzeko, instalazio elektrikoa isolatu zuten eta etxebizitza eta eskailera-zuloa aireztatu zituzten.

Suhiltzaileek Pablo Uranga Margolariaren kalean ere esku hartu zuten atzo, erraztatze-makina bat igarotzean hondoratutako espaloiaren lehen saneamendua egin eta eremu hori babesteko, 2,5 x 1,5 x 2 m inguruko sakonera zuen zulo bat egin baitzuen.

 

Share