Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  3 urtarrila 2020 15:30

Larunbata, urtarrilak 4

  • Pio Barojaren nobelan oinarrituta, Argia konpainiak sortutako ‘Martin Zalakain’ musika eta dantza ikuskizuna ikusten izango da alkateorde Ana Oregi 20:30ean, Principal Antzokian.

 

Igandea, urtarrilak 5

  • Errege Magoen etorrera dela eta, Gasteizen antolatu diren ekitaldietan parte hartuko du Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estibaliz Cantok

– Orienteko Erregeen etorrera Vitoria-Gasteizera

Ordua. 11:00

Tokia. Tren geltokia

 

– Erregeen agurra udaletxeko balkoi nagusitik

Ordua. 11:20

Tokia. Udaletxea

 

– Errege Magoek haurrei eskainiko dieten harrera ekitaldiko ateak irekitzea

Ordua. 12:15

Tokia. Goiuri jauregia

 

– Errege Magoen kabalkada

Ordua. 19:00

Tokia. Irteera Bilbo plazatik

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:37

Udaltzaingoko agenteek atzo arratsaldean 41 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ustez kondena urratu izanagatik.

Gertakariak 20:15 inguruan jazo ziren, Domingo Beltran kalean zirkulazioko arau-haustea egin zuenean. Dokumentazioa aztertzean, ibilgailuan berekin batera zihoan emakumearekiko urruntze-agindua indarrean zuela egiaztatu zuten. Ondorioz, udaltzainek atxilotu egin zuten eta gaur goizean epailearen esku geratu da.

Azken 24 ordutan, hamazazpi zirkulazio-istripu gertatu dira eta lau lagun zauritu dira horietan. Guztira, Polizia Judizialaren aurrean 37 salaketa aurkeztu dira.

 

 

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:35

Gizarte Politiken Batzordea (2020/01/08)

Gai zerrenda: Gizarte Politiken B 08-01

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:33

Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Batzordea (2020/01/08)

Gai Zerrenda: Mugikortasun B 08-01

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:09

LURRALDE BATZORDEA (2020/01/13)

Gai zerrenda: Lurralde B 01-13

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:02

Gasteizko Udaltzaingoak jakinarazten die, hurrengo egunotan Gasteizen barrena zirkulatzekotan diren gidariei, igandean, urtarrilak 5, 19:00etan abiatuta, egingo den Errege Magoen desfileak ibilgailuen trafikoari eragingo diela hainbat lekutan.

Beraz, informazio hau eman beharra dago, gidari orok neurri egokiak har ditzaten. Era berean, desfilearen inguru horietara ez hurbiltzeko eta beste kale batzuetatik joateko gomendatzen da; izan ere, moztu egingo baitira hainbat kale ibilgailuen trafikorako. 

AMVISA Ramon y Cajal kalean eta Louis Heintz kalean egiten ari den obrak direla eta desfilearen ibilbidea aldatu egin dela azpimarratzen du Udaltzaingoak. Bilbo plazatik abiatuko da desfilea, eta ondoren ibilbide hau egingo du: Frantzia kalea, Bake kalea, Jesus Guridi kalea, Pio XII.aren kalea, Herrandarren kalea eta Legutianoko atea (Nafarroako Errege-Erreginen kalearekiko bidegurutzea). 

Desfilea igarotzen den kaleez gain, urtarrilaren 5ean trafikorako itxita egongo dira Frai Zacarias Martinez kalea (10:30etik 19:00etara) eta San Ignazio Loiolakoaren kalea (18:00etatik 21:00etara).

Bestalde, debekatuta egongo da ibilgailuak aparkatzea kale eta ordu hauetan:

  • Fermin Lasuen kalean (Koldo Mitxelena ikastolaren parean), urtarrilaren 3ko 8:00etatik urtarrilaren 6ko 12:00etara.
  • Legutianoko atearen eskuineko aldean (Karlos I.aren plazatik Bilbo plazara eta Errege-Erregina Katolikoen kaletik Ballester Apezpikuaren kalera), urtarrilaren 4ko  8:00etatik urtarrilaren 5eko (igandea) 23:00etara.
  • RENFEren tren-geltokiko plazan, urtarrilaren 4ko 6:00etatik urtarrilaren 5eko 11:30era.
  • Jesus Guridi kalean, Pio XII.aren kalean (Jesus Guridi eta Posta kaleen artean) eta Herrandarren kalean, urtarrilaren 4ko 8:00etatik urtarrilaren 5eko 23:00etara.

 

Garraio publikoa

Desfileak hiri-autobusen eta taxien zerbitzuei ere eragingo die.

Gainera, 18:00etatik aurrera, tranbia Eusko Legebiltzarreko geltokiraino bakarrik iritsiko da (Becerro de Bengoa kalea).

 

Aparkalekuak

Santa Barbara eta Artiumeko aparkalekuei ere eragingo die desfileak, 18:30etik 21:30era bitartean, gutxi gorabehera, bai ibilgailuen sarrerei, bai irteerei, ekitaldiak iraun bitartean egiten diren trafiko-mozketen arabera. Beraz, Erregeen desfilea Herrandarren kaletik igaro bitartean, aparkaleku horietan dauden ibilgailuek ezingo dute bertatik atera.

Horrenbestez, Erregeen desfileak ibilgailuen zirkulazioan sortuko dituen eragozpenak arintzearren, eta desfilea behar bezala burutu dadin, herritar guztiei eskatzen zaie desfilea albait ongien bideratzen lagun dezatela, trafikoa zaintzeaz arduratzen diren udaltzainen aginduak bete eta antolakuntzako kideen esanei kasu eginez.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:58

Aurten ere, hilaren 5ean iritsiko dira Errege Magoak Ekialdetik Gasteizko tren-geltokira, 11:00etan, hiriko haurrak hartzeko, desfilea egiteko eta, gauean, oparien banaketa magikoa egiteko, eta horrekin bukatuko dira Eguberrietako jarduerak.

11:00etan hasiko dira ekitaldiak, Meltxor, Gaspar eta Baltasar tren-geltokira iristen direlarik. Ohi bezala, antzinako autoetan egingo dute Geltoki plazatik Espainia plazarainoko bidea, errege-postariek, opariz beteriko traktore batek eta musikariek lagunduta. Behin Espainia plazara iritsita, bertan bildutakoak agurtuko dituzte udaletxeko balkoi nagusitik, 11:20an.

Ondoren, Goiuri jauregira joango dira eta bertan haurrak hartuko dituzte —Frai Zacarias Martinez kaletik sartuta—, 12:15etik 18:00etara bitartean, nahiz eta ordu erdiko atsedena egingo duten, 14:00etatik 14:30era.

Desfilea 19:00etan hasiko da. Oraingoan, ibilbidea aldatuko du, AMVISA Ramon y Cajal kalean eta Louis Heintz kalean egiten ari den obrak direla eta. Bilbo plazatik aterako da, eta ondoren ibilbide hau egingo du: Frantzia kalea, Bake kalea, Jesus Guridi kalea, Pio XII.aren kalea, Herrandarren kalea eta Legutianoko atea.

Beste berrikuntza bat da desfilean karroza bat gehiago izango dela, guztira zazpi: hiru lehenak fantasiazkoak, horien atzetik Errege Magoen hirurak eta, azkenik, ‘La Chucheneta’, zeinetatik gozokiak botako baitira.

Aurtengo desfilean hiru antzerki-taldek parte hartuko dute. Frantziako Transe Express, ‘Divas Camaieux’ ikuskizunarekin; Remue Ménage —hau ere Frantziakoa—, ‘Gueule d’ours’ (Hartz-mutur) ikuskizunarekin, eta Madrileko CreArte Events, ‘Pasacalles globoflexia’ ikuskizunarekin.

Gainera, zuzeneko musika izango da: Valentziako La Trocamba Matamusca, Andaluziako Al Folk eta Gasteizko Bloco Afro Iguazú.

Desfile horretan 300 pertsonak hartuko dute parte. Oraingo honetan ez da animaliarik izango.

Azkenik, Errege Magoek atseden hartuko dute gau berandura arte, orduan hiriko neska-mutilei opariak banatzen hasteko. Horrela bukatuko da magia-eguna, datorren urtera arte.

 

Komunikabideentzako informazioa:

Errege Magoen etorrera dela eta urtarrilaren 5ean egingo diren ekitaldien harira, honako hau jakinarazten zaie komunikabideei: Errege Magoekin hitz egin nahi duten komunikabideek 11:30ak aldera izango dute aukera, Goiuri jauregian, hau da, harrera ofizialaren ondoren eta Erregeak haurrak hartzen hasi aurretik  —12:15ean—.

Tren-geltokian, komunikabide bakoitzeko PERTSONA BAKAR BAT sartu ahal izango da esparru hesitura, akreditazioarekin, eta EZINGO DA ELKARRIZKETARIK EGIN UNE HORRETAN.

 

 

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:55
  • Autobus elektriko adimentsuaren obrek Mendizorrotza inguruko bi geltokien kokapena zertxobait aldatzea ekarriko dute, eta kale horren zati bat aldi baterako ixtea, oinezko eta txirrindularientzat

 

Urtarrilaren 7tik aurrera, TUVISAko 2. linearen erabiltzaileek lekuz aldatuta aurkituko dituzte, aldi batez, L2a eta L2b lineetako geltokiak, Salbatierrabiden, Mendizorrotza ondoan. Salbatierrabideko bi espaloien parte bat ixtea ekarriko dute autobus elektriko adimentsu berria instalatzeko lanek. Hori dela eta, itxi egingo da aldi batez oinezko eta txirrindularien igarobidea kale-zati horretan, eta geltokiak lekuz aldatuko. Ibilgailuek ohi bezala igaro ahal izango dute bertatik.

L2b lineako egungo geltokia Lasarteko ateko biribilgunerantz eramango da, 20 bat metro. L2a lineako geltokia, berriz, Lasarteko ateko biribilgunearen beste aldera aldatuko da, espaloi berean.

Oinezko eta txirrindularien joan-etorriak Mendizorrotzeko espaloira desbideratuko dira aldi batez, bide publikoan behar bezala seinaleztatuz.

 

Share