Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  31 urtarrila 2020 18:30

ALKATEAREN AUDIOA

Jaso berri den eraso sexualaren aurka arbuiatu eta gaitzetsi ditu Gasteizek, eta sostengua eta hurbiltasuna adierazi dio biktimari eta haren ingurukoei.

Gasteizko udalbatzako, Emakundeko, Eusko Jaurlaritzako, EUDEL, Arabako Foru Aldundiko eta Batzar Nagusietako zenbait kidek, eta herritarrek hartu dute parte gaur 18:00etara deitutako elkarretaratzean.

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:03

Prentsaurrekoa. SUNCINE, Ingurumen Zinema Jaialdia aurkeztea

Parte hartzaileak. IGIko presidente Ana Oregi; eta SUNCINE Jaialdiko zuzendari Jaume Gil (Skype bidez)

Eguna. Astelehena, otsailak 3

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

———————————–

Harrera ekitaldia Ingalaterrako ikasleei

Vitoria-Gasteizko Udalak harrera egingo die Kultur Trukeak direla eta, Ingalaterrako Leeds hiriko GSAL Grammar School zein Gasteizko Mendebaldea ikastetxeetako ikasle eta irakasleei.

Parte hartzaileak. Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Astelehena, otsailak 3

Ordua. 10:45

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

————————————–

Prentsaurrekoa. Tatarstango Orkestra Sinfonikoaren kontzertua aurkeztea, kontzertu Handien Zikloaren barruan

Parte hartzaileak. Orkestra zuzendari Alexander Sladkovsky; eta zuzendari artístiko César Alvarez

Eguna. Astelehena, otsailak 3

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

– Gasteizko Guraso Eskolen XXIV. Topaketaren inaugurazioa

Parte-hartzailea: Felipe García, Hezkuntzako zinegotzia

Eguna: larunbata, otsailak 1

Ordua: 17:00

Lekua:  Europa biltzar jauregia

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, urtarrilak 31 

  • Udalbatzak parte hartuko du gaur goizaldean gertatutako eraso matxista salatzeko elkarretaratzean 18:00etan, Plaza Berrian.
  • Gazteria zinegotzi Miren Fernandez de Landak parte hartuko du Gazte Arte lehiaketako erakusketaren inaugurazioan 18:00etan, Montehermoso Kulturunean.

 

Larunbata, otsailak 1

  • Bizikidetza eta Aniztasun zinegotzi Miren Fernandez de Landak parte hartuko du Zurrumurruen Aurkako Sarearen I. Topaketan 10:00etan, Europa Biltzar Jauregian.
  • Berdintasun zinegotzi Miren Fernandez de Landak parte hartuko du mugimendu feministak deitu duen eraso matxista salatzeko elkarretaratzean 13:00etan, Andre Maria Zuriaren plazan.
  • Alkateorde eta Hezkuntza zinegotzi Felipe Garciak parte hartuko du Gurasoen Eskolari hasiera emateko ekitaldian 17:00etan, Europa Biltzar Jauregian.
  • Osasun eta Kirol zinegotzi Livia Lopez I. Parabadminton Txapelketa Nazionala ikusten izango da 17:00etan, Zabalgana gizarte etxean.
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:05
  • Aurtengo dirulaguntzen deialdia eta oinarriak onetsi ditu udal gobernuak
  • Proiektuak hautatzeko sistemaren aldakuntza sakona egin da oinarrietan; izan ere, Garapenerako Lankidetzaren Elkargunean erabaki bezala, proiektuak aldez aurretik hautatzeko fase bat izango da.

Milioi bat euro baino gehiago emango ditu aurten Gasteizko Udalak garapenean laguntzeko proiektuetarako. Gaur goizean onetsi ditu gobernu-batzarrak 2020ko dirulaguntza-programaren deialdia eta oinarriak, guztira 1.150.000 euroko zuzkidura ekonomikoarekin.

Hauetarako emango da laguntza deialdi horren bitartez:

– Urteko proiektuak, jarraitutasuna izateko perspektibarekin. 2020ko ekitaldiko zuzkidura ekonomikoa 1.050.000,00 eurokoa da, eta, kopuru horretatik, gehienez ere 80.000 euro bideratu ahal izango dira proiektuak formulatzeko lanetara. “Urteko proiektu kateatuak” lagunduko dira, esan nahi baitu 2020. urtean dirulaguntza jasotzen duten proiektuek 2021 eta 2022an ere jaso ahal izango dutela dirulaguntza.

– Lankidetza-ekintza txikiak, sei hilabetean egitekoak, 100.000,00 euroko zuzkidura ekonomikoarekin.

Atal bakoitzeko, baldintza jakin batzuk zehazten dira deialdian dirulaguntza eskuratu ahal izateko, proiektuek bete beharreko baldintzak, lehenetsitako ekintza edo sektoreak, zer-nolako gastuak lagunduko diren, eskabideak aurkezteko epeak, dirulaguntza jasotzen duen entitateak bere gain hartu beharko dituen konpromisoak eta proiektuak baloratzeko sistema eta taulak.

Aldakuntza sakona egin da oinarrietan, proiektuak hautatzeko sistemari dagokionez, hiru fase izango baititu orain:

• proiektuen aldez aurreko hautaketa, laburpen-agirian oinarrituta,

• behin betiko formulazioa,

• behin betiko hautaketa eta deialdiaren ebazpena.

Garapenerako Lankidetzaren Elkargunearen —arlo horretan esku hartzeko herritarren partaidetza-organoa— lantalde baten hiru saiotan landu da aldakuntza hori.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:02

Gure udalerrian jaso berri den eraso sexualaren aurkako gaitzespen eta arbuio irmoenak erakutsi nahi ditu Gasteizko Udalak. Halaber, laguntza eta hurbiltasuna eskaintzen dizkiogu hala biktimari, nola biktimaren inguruari, eta beren eskura jartzen behar dituzten baliabide psikologiko, juridiko eta sanitario guztiak nahiz babes- eta harrera-baliabideak, beren interesei eragiten dien informazio guztia eduki dezatela bermatzearekin bat.

Azpimarratu egin nahi dugu indarkeria matxista giza eskubideen urraketa larria dela eta gizartearen berebiziko arazoa dela, berori jasaten duten eta horri aurre egiten dioten emakumeen duintasunaren eta osotasun fisiko zein moralaren aurka jarduten baitu. Indarkeria mota hau ez dute ekintza isolatuek osatzen: gure gizartea egituratzen duten jokaera esplizituen eta mezu normalizatu eta sinbolikoen sarea da, zeinak emakumeak gizonen mende edukitzeko xedea duen, bai eta indarreko sistema heteropatriarkalak ezartzen dituen mugak gainditzen dituen gorputzik, eredurik edota jokaerarik ez baimentzeko asmoa eduki ere.

Bada, Gasteizko Udalak, emakumeen eta LGTBI pertsonen giza eskubideak benetan erabiltzen direla bermatzeaz arduratzen den erakunde publikoa denez, udal-erakundeek eta herritarrek oro har edozein eraso matxistaren aurrean berehala eta irmo erantzuteko, biktimari lehentasunezko arreta emateko, emakumeei eta LGTBI pertsonei indarkeriari aurre egiteko tresnak emango dizkieten prebentzio-neurriak garatzeko eta erasotzaileen zigorgabetasun soziala desagerrarazteko neurriak sustatzen jarraituko du. Era berean, indarkeria matxistarik gabeko bizitza askeak bermatzeko lanean jarraituko du Udalak, bere eskumenak erabiliz.

 

Hori dela-eta, honako hau adierazten du Udalak:

  • Ordezkaritza instituzionalak eraso honen aurkako arbuioa erakutsiko du 5 minutuko kale-agerraldi batean, urtarrilaren 31ean, 18:00retan Plaza Berrian, «Vitoria-Gasteiz: eraso matxisten aurka»
  • Halaber, bat egingo du mugimendu feministak antolatzen dituen arbuio-ekintzekin Andra Mari Zuriaren plazan, bihar larunbatean 13:00ean, eta herritar guztiak gonbidatzen ditu horietan parte hartzera eta beharbada gure laguntza behar duten arbuio-ekimenen berri ematera.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:12

Ana Oregi Ensanche 21 Zabalgunea lehendakariaren adierazpenak

Lehen urratsa da Erdi Aroko Hiriguneko Birgaitze Integraturako Plan Berezia osatzeko, zeina Urtaranen gobernuaren agintaldirako planean jasota baitago

 

21 Zabalguneko lehendakari Ana Oregik beharrezkotzat jotzen du “inguru horretan esku-hartze publikoa areagotzea, degradazioa geldiarazteko eta bertako gizarte, ekonomia, hirigintza, eraikuntza, ingurumen eta kudeaketa baldintzak hiriko gainerako lekuetakoekin parekatzeko. Ildo estrategiko batzuk landuko ditugu, hainbat alorretako araudietan eskatutakoa bete ahal izateko: ondarea, hirigintza, eraikuntza, iraunkortasuna, eraginkortasun energetikoa, baita ekitatea eta genero-ikuspegia ere”.

 

21 Zabalgunearen kontseiluak laguntza teknikoa kontratatzea onetsi du gaur, Gasteizko Hirigune Historikoak osatzen duen ekosisteman esku hartzen duten agenteen arkitektura definitzeko, informazioa biltzeko eta kudeaketa aurreraturako proposamenak egiteko.

Azterlana egiteko lehia-saria 54.450 euro da (BEZa barne). Sakon aztertuko dira Hirigune Historikoaren gizarte, ekonomia, hirigintza eta ingurumen beharrizanak, eta nortzuk diren hiriko alderdi horretako agente nagusiak. Lana osorik idatzi eta aurkezteko gehieneko epea 12 astekoa da.

21 Zabalguneko lehendakari Ana Oregik positibotzat jo du proposamenari emandako sostengua, lehen urratsa baita Erdi Aroko Hirigunearen Birgaitze Integraturako Plan Berezi berria lantzeko. Agintaldirako planean jasota dago hiriko alderdi hori biziberritzeko plana: eraikuntzak hobetzea da asmoa, eta gizarte-  eta ingurumen-izaerako alderdiak hobetzea, baita hirigintza-araudia berrikustea ere, ekoizpen-, gizarte- eta kultura-jarduera berriak gara daitezela errazteko, auzo horri bizitasun eta erakargarritasun handiagoa emate aldera.

 “Beharrezkoa da inguru horretan esku-hartze publikoa areagotzea, degradazioa geldiarazteko eta bertako gizarte, ekonomia, hirigintza, eraikuntza, ingurumen eta kudeaketa baldintzak hiriko gainerako lekuetakoekin parekatzeko. Ildo estrategiko batzuk landuko ditugu, hainbat alorretako araudietan eskatutakoa bete ahal izateko: ondarea, hirigintza, eraikuntza, iraunkortasuna, eraginkortasun energetikoa, baita ekitatea eta genero-ikuspegia ere”, nabarmendu du.

Azterlanaren abiapuntu gisa, Hirigune Historikoa hiri ekosistematzat hartuko da, hau da, bertan esku hartzen duten organismoen multzo batek (herritarrak, erakundeak, sail eta sozietateak, fundazioak, elkarteak, interes-taldeak, mugimendu alternatiboak…) eta haiek elkarrekin erlazionatzen diren ingurune fisikoak (etxebizitza eta lokalak, ekipamenduak, monumentu eta jauregiak, berdeguneak… espazio publikoan barne hartuta) osatutako sistematzat.

Egitura ekosistemiko hori aztertzeko lehen pausoa hartan esku hartzen duten agenteen arkitektura osatzea izango da. Horretarako, agenteak zerrendatu, deskribatu eta ordenatuko dira, eta bakoitzari buruzko informazioa bilduko, Hirigune Historikoan duten jarduera kontuan hartuz.

Informazioa bildu ondoren, eta kudeaketa aurreratuko irizpideei jarraituz, alde indartsuak eta hobetu beharrekoak identifikatuko dira Hirigune Historikoaren bizigarritasun, lehiakortasun, erresilientzia eta iraunkortasunean eragina duten alderdietan, eta jarduteko estrategiak proposatu eta ahalbidetuko dira. Gainera, hobekuntza-jardueren proposamena gauzatzeko eta jarduera programa diseinatzeko gutxi gorabeherako planteamendu ekonomiko eta finantzarioa jasoko du azterlanak.

“Udala kudeaketa aurreratuko tresnez hornitzea da gure helburua, zeinek oraingo eta geroko eskaerei erantzun integrala emango baitiete, ekintza berezia behar baita degradazioa eragozteko, biziberrituz eta eraikitako monumentu multzoaren, espazio urbanoaren eta gizarte ehunaren balioa nabarmenduz”, azaldu du Ana Oregik.

Azterlana izango da abiapuntua Hirigune Historikoko agente eta herritarrekin partaidetza- eta hitzarmen-prozesu bati ekiteko, ondoren Birgaitze Integraturako Plan Berezia berrikusteko —2020an hastea aurreikusi da—.

800 urtetik gorako historia

Hirigune Historikoak 26 hektareako azalera du, eta kultura eta ondare balio handia du, materiala zein inmateriala. Biztanle kopurua Gasteizko biztanleria osoaren % 3 besterik ez da, 7.034 pertsona orotara, eta kopuru hori gutxituz joan da. Hala ere, bertako biztanleetako askok partaide izatearen sentimendu handia dute, harro baitaude ezaugarri bereziak dituen inguru batean bizi izateaz.

Eraikitako ondarea 827 eraikinek osatzen dute, gehienak  (740) bizitegietakoak, eta orotara 4.390 etxebizitza dago. Gainerako eraikinek (87) beste erabilera batzuk dituzte, besteak beste, kultura eta erlijioarekin lotutakoak, eta horietako askok monumentu izendapena dute.

800 urtetik gora duen multzo urbano horrek, kalteberatasuna gorabehera, “gaur egunera arte “bizirik” irauteko indar nahikoa erakutsi du; horrenbestez, birgaitze eta biziberritze berria planteatu beharra dago, ikuspegi integral batetik, geroko belaunaldientzat kontserbatuko dela eta bideragarri aizango dela bermatzearren“, nabarmendu du Ana Oregik.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:58

 

Gobernu Batzarrak onetsi egin du Jose Mardones planaren izapidetzeari hasiera ematen dion hirigintza-aldaketaren proiektua

 

Urtaran Gobernuak Jose Mardones BIPBko Aranburutarren kalean etxebizitza atxikiak egiteko operazioa urbanistikoa desblokeatzea lortu du behingoz, 20 urte eta gero. Joan den agintaldian ere negoziazio eta lan tekniko ugari egin behar izan zen pieza guztiak ondo lotzeko elkarren artean; azkenean akordio bat lortu zen, sustatzaileen, jabeen eta Udalaren artean, erabilpena eman ahal izateko zenbait hamarkadatik hona hutsik dagoen eta inguru ilun eta narriatu bihurtutako orube bati.

Gobernu Batzarrak onetsi egin du gaur Jose Mardones eremuaren garapenari buruzko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren egiturazko xedapen-aldaketaren tramitazioaren hasiera. “Gaur, denbora asko eta gero, hasiko da Judimendiko auzoarekin genuen zorra kitatzeko proiektu baten tramitazioa, lan eskerga bati eta negoziatzeko ahalmenari esker. Aranburutarren kalea ez da aurrerantzean leku huts eta narriatua izango; aldiz, etxebizitza, familia eta aukera berrientzako lekua izango da. Gainera, leku bat irabazten dugu Udalarentzat, non adinekoentzako zentroa garatu, konpromiso hori baikenuen auzoko bizilagunekin hartua”, azpimarratu du Gorka Urtaran alkateak.

Aldaketa honi esker –zein Osoko Bilkurak izapidetu eta onetsi beharko duen– eremu horretan aurreikusitako familia bakarreko etxeak beste era batera antolatu ahalko dira. Ez dira 14 etxebizitza izango, gutxiago baizik, zortzi. Bina solairu eta garajea izango dute. Gainera, lau solairu arteko (gehi atikoa) bloke bat egin ahalko da. Judimendi gizarte-etxearen alboan beste eraikin bat egitea ere aurreikusten da; bertan Udalaren instalazioak instalatuko dira, besteak beste behin eta berriz eskatutako adinekoentzako zentro soziokulturala.

Plan bereziak 22.154 m2 antolatuko ditu, bertan  XX. mende hasierako zabalguneko eta mendearen erdialdeko etxebizitza-poligonoko espazioak urbanistikoki integratu ahal izateko, zein 20ko hamarkadako etxebizitza atxikien, 40 eta 50eko hamarkadetako etxebizitza kolektiboen, 90eko hamarkadako gizarte-etxe bat eta Bergara-Lizarra trenbide ohiaren eremu abandonatuen artean dauden.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:53

 

Udalak erakusketak eta gaikako lantegiak antolatu ditu datozen bi hilabeteetarako, herritarrek Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapena ezagutu eta ekarpenak egin ditzaten

 

Datorren astean abiaraziko da HAPOaren Aurrerapenarekin lotutako partaidetza eta komunikazio kanpaina, Zabalganean, “Mugi ezazu fitxa Gasteizko etorkizuna diseinatzen!” lemaren pean.

 

 

Otsailaren 3tik (astelehena) apirilaren hasierara arte, interesa duten herritar, elkarte eta erakundeek Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapenari aukerak eta iradokizunak aurkeztu ahalko dizkiote, partaidetza-prozesu baten bitartez.

Gorka Urtaran alkateak azaldu duenez, Udalak erakusketak eta gaikako lantegiak antolatu ditu datozen bi hilabeteetarako, herritarrek HAPOaren Aurrerapena ezagut dezaten, haien iradokizunak eta aukerak jaso ahal izateko. “Gasteizko Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren Aurrerapena” agiria jendaurrean jartzea erabaki du gaur Tokiko Gobernu Batzarrak, horrek eragiten diola uste duen orok aztertzerik izan dezan. Aste honetan aurkeztu zaie parte hartzeko plana taldeei, Plan Orokorrari buruzko batzorde txostengilean, baita Plangintzarako Aholku Kontseiluari ere.

“Mugi ezazu fitxa Gasteizko etorkizuna diseinatzen!” lemaren pean, partaidetza eta komunikazio planak era didaktiko eta ulergarrian ezagutaraziko ditu udalerrirako hiri plangintza berriaren sei ardatzak: hiri trinkoa, nekazaritza ingurunea, ondarea, iraunkortasuna, ekonomia suspertzea eta herritarrak.

Herritarrentzako lehen hitzordua hasiera-ekitaldia izango da, otsailaren 3an (astelehena), San Martineko udal bulegoetako ekitaldi-aretoan, 18:00etan. Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik azalduko ditu prozesuaren gako nagusiak.

Lankidetzazko diseinu-lantegiak, haurtzaroari, generoari eta lurperatzeak libre utzitako espazioei buruz

Otsaileko lehen astean, erakusketa bat irekiko da Zabalganean, eta ondoren Hegoalde, Aldabe, Salburua, Lakua, Judimendi, Iparralde eta Pilarreko gizarte etxeetan ikusi ahalko da; Elorriaga izango da azken lekua, apirilean.

Auzoetan erakusketak egin eta agiria Gizarte Kontseiluari eta beste antolakunde batzuei azaltzeaz gain, sorkuntzazko eta lankidetzazko diseinu-lantegiak egitea aurreikusten du zabalkunde planak, batetik, trenbidea lurperatzeak libre utziko dituen espazioei buruz (Tres Santos eta Borinbizkarra) eta bestetik, bi gai zehatzi buruz: haurtzaroa eta genero ikuspegia.

Alkateak azaldu duenez, plangintza berriak hiru “begirada” hartu nahi ditu aintzat: Alde batetik, genero-berdintasuna, hainbat faktore hartuko baitira kontuan, hala nola gizonek eta emakumeek baliabideak  —espazio publikoa, espazio urbanoak, ekipamendu publikoak, dirua— eskuratu eta kontrolatzeko dituzten aukerak, garraio- eta mugikortasun-bitartekoak, denboraren erabilerak, kontziliazio erantzunkidea, ordutegiak edo segurtasuna, mugikortasuna eta garraioa, etxebizitza eskuratzeko aukerak, espazio publikoen egokitasuna gizon eta emakumeen beharretarako, plangintza-erabakietan parte hartzea eta beste.

Bestetik, plangintza berriak ume eta nerabeen ikuspuntua integratuko du, berariazko lantegi baten bitartez.

Gainera, Gasteizek irizpide ekologikoak, baliabide-kontsumoaren eraginkortasuna eta bizi-kalitatea kontuan hartuz aztertuko du bere hirigintza-plangintza. Gorka Urtaran alkateak Hirigintza Ekosistemikoaren Gutuna sinatu zuelarik hartutako konpromiso nagusietako bat da hori.

Prozesuaren bidez, HAPOaren Aurrerapenaren agiria helaraziko zaie herritarrei, zeina aurreko partaidetza faseak, diagnostikoa eta proposamenak kontuan hartuz idatzi baita; alor ezberdinetako hainbat agente, profesional eta adituren ikuspegia ere kontuan hartu da, askotariko iritzi kualifikatuak biltzeko eta iraunkortasuna oinarritzat hartuta udalerriaren etorkizunari buruzko eztabaida aberasteko asmoz.

Behin aurrerapenaren agiria jendaurrean erakusteko izapidea bete eta Aholku Kontseiluak nahitaezko txostena egin ondoren, eta herritarrei, udal mugakideei eta administrazio batzarrei irekitako parte hartzeko fase berria amaituta, irizpideak eta helburuak zehaztuko dira, eta hasierako onespenaren agiria osatuko duten proposamen xeheak.

Udalaren https://www.vitoria-gasteiz.org/berrasmatu web-orrian eskuratu ahalko da informazio guztia, baita sare sozialetan ere (#berrasmatu).

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:22



 

 

 

 

 

Rubén Alesandro Lucas Garcíak (Torreaguera, Murtzia) aurkeztutako ‘Deseo’ kartelak irabazi du Gasteizen otsailaren 18tik 25ra bitartean izango diren inauteriak iragartzeko kartela hautatzeko lehiaketa.

Gaur goizean aurkeztu du irabazle suertatu den kartela Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantok. “Kartel originala da, koloretsua, ikusgarria, Gasteizko inauteriak berak, hiri osoak parte hartzen duen jai hori bezala.” Ezkata deigarriak baliatuz arrainez mozorrotutako katu baten irudia ageri da kartelean.

21 egileren 24 lan aurkeztu dira kartel-lehiaketara. Lehenengo fasean, Arabako diseinuaren arloko hiru profesionalek osatutako epaimahaiak kartel hauek aukeratu zituen:

  • a: Lema: Irudimena Dantzan
  • a: Lema: ‘Deseo’
  • a: Lema: ‘¡Hagan juego!’

Bigarren fasean, ‘Deseo’ kartela aukeratu da irabazletzat, botoen ehuneko 60rekin. Botoen beste ehuneko 40 ‘¡Hagan juego!’ proposamenarentzat izan dira.

Bigarren fase horretan, Kultura eta Komunikazioko bi udal teknikarik eta ikastetxe hauek osatu dute epaimahaia: Gasteizko Arte eta Goi-mailako Diseinu Eskola, Arte eta Lanbide Eskola eta Ekialdea BHI (arte-batxilergoa). Ikastetxeek partaidetza-prozesu baten bidez eman dute botoa.

2020ko inauteriak iragartzeko irudiaren egileak 1.500 euroko saria jasoko du. Egileak —Rubén Alesandro Lucas García, 39 urte ditu, diseinatzaile grafikoa da, eta berak irabazi zuen lehiaketa duela bi urte ere.

Finalista izan diren beste bi kartelen egileek 250 euroko sari bana jasoko dute, bai Arrasateko Itsaso Diego Jáuregui-Arraburuk, ‘Irudimena Dantzan’ lanagatik, bai Gasteizko Dani Urracak, ‘¡Hagan juego!’ lanagatik.

Lehiaketan parte hartu duten artistetatik, ehuneko 52 Gasteizen edo Araban bizi dira, ehuneko 19 Euskal Herrian eta ehuneko 29 Espainiako beste probintzia batzuetan. Kartelen ehuneko 24 emakumeek aurkeztu dituzte, eta ehuneko 76, berriz, gizonek. Adinari dagokienez, lanen ehuneko 38 hogeita hamar urtetik beherako diseinatzaileek aurkeztu dituzte.

2020ko otsailaren 10etik 25era bitartean Ibaiondoko gizarte-etxean izango den erakusketan ikusi ahal izango dira lehiaketara aurkeztutako 24 kartelak.

Konpartsentzako dirulaguntzak

Arabako hiriburuko jairik jendetsuenetako bat dira inauteriak, eta konpartsetan parte hartzen dutenei esker da hori posible.

Hain zuzen ere, gaur onetsi ditu Udalak 2020ko inauterietan parte hartuko duten konpartsentzako dirulaguntzak, guztira 79.072,50 euro.

Inauterietako desfileetan eta beste ekitaldi batzuetan —sardinaren erreketan, kasu— parte hartzeak sortutako gastuei aurre egiteko dira laguntzak.

7.162 pertsonek parte hartuko dute aurten, 26 konpartsatan banatuta. Hona konpartsa bakoitzak jasoko duen dirulaguntza:

  • Gasteizko Marianisten ikastetxeko Guillermo Chaminade guraso-elkartea: 3.450 euro.
  • Séneca Andaluziako kultur zentroa: 2.390,50 euro.
  • Virgen de Guadalupe Extremadurako etxea: 3.450 euro.
  • Sagrado Corazón-Corazonistas ikastetxeko guraso-elkartea: 3.450 euro.
  • Errekatxiki-Santa Luzia auzo-elkartea: 3.209,50 euro.
  • Iritsi Gara gizarte- eta kultur elkartea: 3.021 euro.
  • Comparsa Baila y disfruta kultur elkartea: 3.060 euro.
  • Galiziako zentroa, Araban: 2.455,50 euro.
  • Abetxukuko inauterietako konpartsa: 3.450 euro.
  • Presentación de María ikastetxeko Ana Maria Riviere guraso-elkartea: 3.450 euro.
  • San Viator/Cofradía NSCC kultur elkartea: 3.450 euro.
  • Carpe Diem antzerki- eta kultur elkartea: 3.450 euro.
  • Zabalganeko konpartsa: 3.450 euro.
  • San José de Calasanz (Escolapios) ikastetxeko guraso-elkartea: 3.450,00 euro.
  • Ariznabarra jai-batzordea elkartea: 2.624,50 euro
  • Urkide ikastetxeko guraso-elkartea: 3.450 euro.
  • Esperanza kultur-eskaut elkartea: 2.533,50 euro.
  • Sansomendi-Ehariko lagunen elkartea: 2.904,00 euro.
  • Niño Jesus ikastetxeko inauterietako elkartea: 2.611,50 euro.
  • Egibide-Nieves Cano ikastetxeko guraso-elkartea: 2.423 euro.
  • Gasteizko bartzelonazaleen “Euskobarça” taldea: 2.923,50 euro.
  • Vera Cruz ikastetxeko guraso-elkartea: 3.450 euro.
  • Sagrado Corazon ‘Carmelitas’ ikastetxeko guraso-elkartea: 3.450 euro.
  • Aranako auzo-elkartea 3.274,50 euro.
  • ‘Zaranbiz’ Artzain Onaren parrokiako kultur elkartea: 2.202 euro.
  • Integrazioarako dominikar elkartea (ADIVA): 2.035,50 euro.

Hasiera batean, dirulaguntzaren ehuneko 80 ordainduko die Udalak konpartsei; gainerako ehuneko 20a jarduera bukatu eta eskatzen den dokumentazioa aurkeztu ondoren.

 

Share

Aurrekoak »