Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  10 urtarrila 2020 15:30

Urtarrilak 11, larunbata

Gorka Urtaran alkatea Borja Lázaro oroitzeko asmoz antolatutako kontzertura joango da, hura desagertu zeneko 6. urteurrenean. Kontzertua 19:30ean izango da, The Tap tabernan (Manuel Iradier kalea 7).

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:40

Udaltzaingoak 157 salaketa izapidetu ditu Eguberrietan Ertzaintzarekin partekatu duen Olagibeleko polizia-etxean. Haietako % 90 kreditu-txartel bidez egindako iruzurrekin, ebasketekin eta galerekin lotuta zeuden.

Herritarren arretarako bulegoa abenduaren 20an jarri zen abian, eta urtarrilaren 8an, asteazkenean, itxi. Salaketak aurkezteko garaian herritarrei prozesua erraztu nahi izan da bi polizia-taldeen komisarietarako joan beharrik izan gabe. Izan ere, bi polizia-etxeak Agirrelandan eta Forondako Atean daude, hirigunetik urrunago.

Udaltzainek Olagibelen jasotako 157 salaketak 20 egunotan Udaltzaingoak izapidetutako salaketa guztien % 32 izan dira.

Hauxe izan da Gasteizko Udalak eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak beren poliziekin elkarrekin lan egin duten bigarren aldia 2019ko Andre Maria Zuriaren jaietan izandako esperientzia positiboaren ostean.

Zirkulazio-istripuak

Azken 24 orduetan 12 zirkulazio-istripu gertatu dira eta 4 zauritu izan dira istripu horietan.

Gainera, Udaltzaingoa 35 urteko gidari bat ikertzen ari da legez ezarritako muga laukoizten zuen alkoholemia mailarekin zirkulatzeagatik. Bart gauean, gidari horrek semaforo baten aurka talka egin du Wellingtongo Dukea kalearen eta Euskal Herriko bulebarraren arteko konfluentzian.

Ur-ihesak

Suhiltzaileek etxebizitzetan gertatutako bi ur-ihesetan lan egin behar izan zuten atzo. Haietako bat Gasteiz hiribidean gertatu zen, eta bestea Iruña Veleia kalean.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:57

 

Gorka Urtaran alkateak berretsi egin du erronka, Gasteizek “kultur ekitaldietarako espazio duin, moderno eta erakargarria izan dezan, eta erdialdea eta lurperatzeak libre utzitako eremua biziberritzeko“.

 

BAI Center proiektua egin zuten arkitektoek (Mariano eta Pablo Bayón) hile amaieran azalduko diete udal-talde guztiei Auditorio berriaren eraikinaren proiektuaren egokitzapena Musikaren ibilbideko lursailera. Horixe iragarri du gaur Gorka Urtaran alkateak, zeinak berretsi egin baitu diputatu nagusiarekin duela hilabete batzuk iragarri zuten auditorioaren proiektua berreskuratzearen aldeko apustua, Gasteizek “kultur ekitaldietarako espazio duin, moderno eta erakargarria izan dezan, eta erdialdea eta lurperatzeak libre utzitako eremua biziberritzeko“, nabarmendu dute.

Bilera horretan, Bayónek Euskaltzaindiaren plazarako diseinatu zuten proiektua Musikaren ibilbidera nola egokituko duten azalduko die udal-taldeei; horrez gain, hirigintza-plangintza alorrean nahitaez egin beharreko eguneratze zehatz batzuen berri ere emango diete.

“Hiriarentzat on eta estrategikoa den proiektu bati buruzko xehetasun guztien berri eman nahi dugu. Talde guztiekin konpartitu nahi ditugu urrats guztiak eta bakoitza, konbentzituta baikaude talde gehienen konplizitatea positiboa ez ezik, beharrezkoa dela. Denok norabide bidean goazenean proiektu sinestezinak lortzen ditugu gure hiriarentzat”, azpimarratu du alkateak.

Musikaren ibilbidean egitekoa den entzunaretoak ia 10.000 m2 eta 1.550 pertsonarentzako edukiera izatea aurreikusi da. Kontzertuak, opera jakin batzuk, biltzar handietako osoko bilkurak, akziodunen batzar orokorrak eta beste zenbait ekitaldi hartu ahalko ditu aretoak.

Aretoaren ezaugarri teknikoek batez ere musika ikuskizunak hartzea ahalbidetzea da asmoa: kontzertu sinfonikoak (baita abesbatzak lagunduta ere), ganbera kontzertuak, kantari handien emanaldiak, piano errezitaldiak, kantautoreak, popa edo rocka, dantza, kontzertu formatuko operak eta abar. Efizientzia akustiko handia bermatzen duten baldintzak beteko lirateke horretarako. Orobat, biltzar handietako osoko bilkurak eta aurkezpen handiak ere hartuko lituzke, baita akziodunen batzar orokorrak eta formatu handiko proiekzioak ere.

BAI zentroaren proiektua egin zuten arkitektoek, Mariano eta Pablo Bayónek, proiektua guztiz bideragarria dela eta kokaleku berrira aldatzeko modukoa dela egiaztatu dute.

Entzunaretoaz gain, atondoa, zerbitzuetarako guneak, harrera, jantzitegia, leihatilak, biltegiak, zamalanetarako eremua, denda, kafetegi-jatetxea, areto teknikoak, itzulpen kabinak eta abar barne hartuko lituzke eraikinak. Orotara 9.688 m2-ko azalera erabilgarri itxia izango luke, eta 11.431m2-ko azalera eraikia. Behar den aurrekontua 24.608.000 euro da, BEZa eta obrarako segurtasun eta osasun plana kenduta eta altzariak eta ikus-entzunezko ekipamendua barne hartuta.

Beste proiektu estrategiko

Horrez gain, Gasteizko Agendaren beste proiektu batzuk, kultur azpiegiturei buruzkoak, aipatu ditu alkateak bere asteroko prentsaurrekoan.

Gorka Urtaranek iragarri duenez, atzo bertan sinatu zuten Gasteiz Antzokiaren proiektua idazteko eta obrak egiteko kontratua eta horrekin hasi dira kontatzen euskararekin lotutako kulturarako gune hori errealitate bihurtzeko epeak, duela urte batzuetatik hirian eskatutakoa.

Alkateak gogorarazi du, halaber, Principal Antzokia eraberritzeak bere bidea jarraitzen duela eta aurten bertan hobetzeko proiektuaren idazketa kontratatu ahal izango dela.

Udal Gobernuaren beste proiektu estrategiko eta “lehentasunezkoetako” bat da Iradier Arena, eta datozen lau urte hauetako planean jasota dago. Gorka Urtaranek azaldu duenez, oraingoz ez dago inongo erakunde pribaturen proposamen irmorik. Orain, ordea, eraberritzea nola eta zenbat kostatuko litzatekeen orain zehaztuko dutela iragarri du alkateak.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:49

Floridako jaiotza monumentaleko Herodesen gaztelu zaharra, gaur egun erabiltzen ez dena, Arrazua-Ubarrundiako Udaleko Zurbano herriko kontzejuari lagatzea onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak. Hemendik aurrera Crispín kultur elkarteak erabiliko du, herri horretan urtero antolatu eta antzezten duen jaiotza bizidunean.

Lagatako pieza Gasteizko Udaleko zurginek egin zuten, 1984an. Aski hondatuta zegoenez, gaztelu berri bat egin zuen Aitor Ruiz de Egino euskal artista plastikoak, irisgarriagoa eta erraz desmuntatzeko modukoa, zein Eguberri hauetan estreinatu baita.

Zurbanoko jaiotza biziduna antolatzen duen elkarteak, horren berri izan zuelarik, Herodesen gaztelua laga zekiola eskatu zuen abenduan, beren antzezpena aberaste aldera —ia 3.000 pertsona bertaratu dira ikustera, laugarren edizio honetan—. Lagatako gaztelua ahal den neurrian konpontzeko konpromisoa hartu du elkarteak, haren bizitza baliagarria luzatzeko.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:17

 

Gizalegez kanpoko portaerak izan dira herritarrek mugikorraren bitartez nagusiki salatu dituztenak, hala nola kalean tamaina handiko trasteak uztea edo leku jakinetako zikinkeria

 

 

 

 

 

Telefono mugikorraren bitartez Udalari hiriaren garbitasunaren inguruko iradokizunak eta kexak helarazteko VGarbi ohartarazpen-zerbitzuaren erabilerak gorakada handia izan du, duela hiru urte sortu zenez geroztik. Gorka Urtaran alkateak gaur egin duen zerbitzu horren balantzearen arabera, herritarrek Udalari bidalitako ohartarazpenen kopurua % 33,3 igo da aurreko urtekoen aldean, eta hirukoiztu 2017az geroztik.

2019an, guztira, 7.172 abisu jaso ziren plataforma mugikor horren bitartez, eta horietatik % 91,4 benetan izan ziren garbitasunaren ingurukoak.

Gizalegez kanpoko portaerak izan dira herritarrek nagusiki salatu dituztenak, hala nola kalean tamaina handiko trasteak utzi izana (3.287 abisu) edo leku jakinetako zikinkeria (1.073 abisu), baita hondakinak edukiontzietatik kanpo utzi izana (619 abisu), paperontzien inguruko garbiketa-arazoak (301 abisu) edo bilketa pneumatikoaren ontzien ingurukoak (71 abisu).

Jasotako estatistiken arabera, 1.646 pertsonek erabili zuten VGarbi joan den urtean, eta erdia baino gehiago erabiltzaile berriak izan ziren. Nabarmentzekoa da badirela ohiko erabiltzaileak diren hainbat pertsona: horietako 14k 50 abisu baino gehiago bidali zituzten, baita batek 500 baino gehiago ere, nahiz eta pertsona eta urteko batez bestekoa hamar mezutik beherakoa izan.

Eskerrak eman dizkie alkateak herritarrei, Herritarren postontziaren eta 010 telefonoaren osagarri sortu zen zerbitzu horrekin izandako inplikazioagatik, zeinen helburua baita mugikorraren bidezko komunikazio-bide zuzen bat eskaintzea, ahalik eta azkarren erantzun ahal izateko eta konpondu ahal izateko udalerriko kaleetan atzemandako egoera ezegokiak.

“Komunikazio-kanal bat jarri genuen martxan, guztion artean Gasteiz garbiago edukitzen lagundu ziezagun. Alde batetik, udalerriko auzotarrei entzuteko aukera ematen digu, eta arazo puntualak konpontzeko. Eta, gainera, hiriko lekurik gatazkatsuenak zein diren ikusteko aukera, hobetzen jarraitzeko”, azpimarratu du Gorka Urtaran alkateak. Herritarren laguntza txalotu du, “hartara, gizalegez jokaturik, hiria garbi edukitzeko oso baliagarria den informazioa ematen baitute”, eta komunikazio-tresna hori oraindik erabili ez dutenei gonbita egin die, ezagutu eta erabil dezaten.

 Nola funtzionatzen du?

VGarbiren erabilera oso erraza da. Nahikoa da Whatsapp edo Telegram deskargatu eta, aplikazio hori baliatuz, 681 102 020 zenbakira mezu bat idaztea, zikinkeria antzeman den lekuaren argazkiarekin, eta lekua ahalik eta zehatzen azaltzea. Udalak, informazioa jasotzean, garbiketa-kontratari ematen dio horren berri, ahalik eta azkarren joan daitezen garbitzera. Telefono-zenbaki horretan ez da telefono-deirik hartzen.

 

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   07:32

Itsatsita doa ohiko bilkura ‘José Uruñuela’ Dantza Kontserbatorioko zuzendaritza kontseiluko gai serenad.

Eguna:  2020ko urtarrilaren 16an, osteguna

Ordua: 10:00

Dantza kontserbatorioko. 16-1-2020 kontseilua

Share