Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  13 urtarrila 2020 17:00

Prentsaurrekoa. Vitoria-Gasteizek eta Arabak FITUR 2020rako prestatu duten eskaintza turistikoa elkarrekin aurkeztea

Parte hartzaileak. Lehen alkateorde eta Ekonomia Sustapen, Merkataritza eta Turismo zinegotzi Maider Etxebarria; eta Enpleguaren Sustapen diputatu Cristina Gonzalez

Eguna. Asteartea, urtarrilak 14

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

* Prentsaurrekoa hasi baino bost minutu lehenago, Cristina Gonzalez eta Maider Etxebarria Turismo Bulegoan egongo dira komunikabide grafikoek irudiak atera nahi izan ezkero

————————————–

Prentsaurrekoa. Euskara eta merkataritzari buruzko ‘Gasteizen bai’ kanpaina aurkeztea

Parte hartzaileak. Euskara zinegotzi Iñaki Gurtubai eta merkataritza arloko ordezkariak

Eguna. Asteartea, urtarrilak 14

Ordua. 11:00

Tokia. Oihaneder Euskararen Etxea

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:30

AMAIA BARREDO ZINEGOTZIAREN ADIERAZPENAK

Lanek lau hilabete iraungo dute

Udalak 360.000 euro baino gehiago inbertituko ditu “Vitoria-Gasteiz Hobetuz” partaidetza-prozesuaren fruitua den proiektu horretan

Gaur goizean hasi dira  Ospitale plaza eraberritzeko obrak. Lanen lehen zatia Done Jakue hiribidean egingo da; gaur goizean hasi dira makinak lanean bertan. Gasteizko Udalak Ospitale plaza —Guardien plaza izenez ere ezaguna— eraldatuko du, irisgarriagoa eta modernoagoa izan dadin. Balgorza enpresa arduratuko da lanez, Udalak 362.034,58 euroko inbertsioa eginda (BEZa barne). Urtaranen gobernuak bultzatutako esku-hartzea “Vitoria-Gasteiz Hobetuz” izeneko partaidetza-prozesuaren fruitua da, eta aipatu plaza modernizatzea eta hobetzea ekarriko du. Udalak plazaren 650 metro karratuko azaleran jardungo du, baita Frantzia kaleko 120 metro karratutan eta Done Jakue hiribideko 200 metro karratutan ere. Lanak gauzatzeko epea lau hilabetekoa da.

“Gasteizko auzoetako bizi-kalitatea, erakargarritasuna eta funtzionaltasuna hobetzea Agenda gasteiztarraren jarduera-ildo nagusietako bat da”, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Amaia Barredok. “Auzokoekin batera lan eginez, gainera”.

Hain zuzen ere, proiektuak helburu hauek ditu: espazio horren erakargarritasuna eta estetika handitzea, zoladura eta hiri-altzariak aldatuz; espazioa berrantolatzea, oinezkoentzat irisgarriagoa izan dadin, eta egoera txarrean dauden sareak eta azpiegiturak –argiztapena, saneamendua, hornikuntza eta drainatzea– berritzea. “Plaza, orain arte ezkutuan geratzen zena, jendea elkartzeko eta denbora pasatzeko espazioa bihurtuko da, alboko kaleen maila berean” esan du Amaia Barredok.

Izan ere, plaza berriak 90º-ko sektore zirkularraren forma izango du. Kurba horren erdia Frantzia kalearen mailan egongo da. Done Jakue hiribidetik hurbil dagoen inguruan, berriz, plaza eta kalearen arteko garaiera aldeari irtenbidea emateko eskailerak jarriko dira. Gainera, plazaren muga gisa 14 eta 17 metroko bi banku luze jarriko dira, bertaratzen direnek atseden hartzeko. Gaur egun Ospitale plaza Frantzia kaletik eta Done Jakue hiribidetik bereizteko dauden hormak kendu egingo dira.

Udalak plazako lurra goitik behera aldatzeko helburua ere badu. Jarriko den zoladurak granitozko lauza horiak izango ditu erdigunean. Eraikinen eta plazaren artean, granitozko lauza grisak ipiniko dira. Estetika aldetik, Andre Maria Zuriaren plaza, Santa Barbara plaza eta Terrorismoaren Biktimen Oroimenezko Zentroaren ingurua ekarriko ditu gogora. Errege ateak etorkizunean izango duen itxura ere horien antzekoa izango da.

Urtaranen gobernuak espazio publikoan sustatu dituen beste esku-hartze batzuetan bezala, eraberritze-lanak argiztapena aldatzeko ere aprobetxatuko dira. Ildo horretatik, argiztapen-puntu bakarra jarriko da, led lanparak txertatuta izango dituzten sei proiektatzailerekin. AMVISAk, berriz, drainatzea eta saneamendua berritzeko beharrezkoa lanak egingo ditu.

Espazio Publikoaren Zerbitzuak zuhaitzak landatzeko asmo ere badu –Celtis Australis motakoak–, eta lekuz aldatuko du iturri apaingarria. Iturria zaharberritu ere egingo da. Zuhaitzek 10 metroko altuera hartuko dute gutxi gorabehera, eta plazaren inguruan jarriko direnez, trafikoa eta egoteko lekua bereizteko balioko dute, itzala emateaz gain. Fatxadetatik nahikoa urrun jarriko dira, etxeei enbarazu ez egiteko.

Santiago kalean plaza ukitzen duen espaloia berrituko da, eta, horrez gain, Vitoria-Gasteiz modeloko sei-aparkaleku jartzea erabaki da, hondakinen kontainerren alboan. Frantzia kalean, plaza ukitzen duen espaloia berritzea da asmoa.

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:04

Webgunean Udalbatza urtarrilaren 17an (ostirala), 9.00ean, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:24

 

 

‘Landazuriko kiroldegia: 1959-2019’ argazki erakusketa udara arte egongo da ikusgai eraikineko sarreran; Gasteizko kirol ekipamendu enblematikoenetako baten historia jasotzen du erakusketak. Argazkiak astelehen honetan kentzea aurreikusita zegoen, baina harrera ona izan duenez, datozen hilabeteetara luzatzea erabaki da.

Urteurrena ospatzeko programazioaren barruko jarduera nagusietako bat izan da kiroldegiak bere 60 urteetan hartu dituen espazio eta erabileren atzera begirakoa. Gasteizko Udal Artxiboaren, Arabako Lurralde Historikoko Artxiboaren eta Sancho el Sabio fundazioaren laguntzarekin, eraikina egiteko prozesua, inaugurazioa eta bertan landutako kirol motak islatzen dituzten irudiak bildu ahal izan dira.

 

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:17

Webgunean dago eskuragarri Gizarte politiken, adinekoen eta haurren, gazteriaren, berdintasunaren, bizikidetza eta aniztasunaren eta Garapenerako lankidetzaren batzordea urtarrilaren 20an (astelehena), 9.00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda.

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:55

Udaltzaingo agenteek asteburu honetan bi gizonezko atxilotu dituzte, 51 eta 22 urtekoak, bikotekideei eraso egiteagatik.

Lehenengo atxiloketa ostiralean gertatu zen, San Martin auzoko etxebizitza batean, eztabaidan zebiltzala. Erasoa jasan duen emakumeak berak eman zien agenteei bikotekideak emandako tratu txarraren berri. Bikotekidea, 51 urteko gizonezkoa, atxilotu eta epailearen esku utzi zuten.

Bigarren gizonezkoa, 22 urtekoa, Alde Zaharreko etxebizitza batean atxilotu zuten. Bertan, bikotearekin, 18 urteko gaztearekin, eztabaida izan zuen. Atxilotua gaur goizean jarri da epaitegiaren esku, eta emakumeari, berriz, eginbideak ireki zaizkio etxeko indarkeria delitu baten ustezko egile gisa.

Era berean, 19 urteko gaztea atxilotu zuten larunbatean kautelazko neurria haustea, desobedientzia eta agintaritza-agenteekiko erresistentzia delituaren ustezko egile gisa. San Viator kalean bikotekidearekin eztabaida sutsua izan ostean topatu zuten.

Zirkulazio-istripuak

Ostiraletik 24 zirkulazio-istripu gertatu dira eta 3 zauritu izan dira istripu horietan.

Bestalde, Udaltzaingoak 8 gidari ikerketapean ditu bideko segurtasunaren aurkako delituengatik. 5 alkoholaren efektupean gidatzeagatik, eta 3, berriz, gidabaimenik gabe gidatzeagatik. Gainera, asteburuan egindako prebentziozko 5 alkoholemia-kontroletan 60 gidari baino gehixeago kontrolatu zituzten, eta horietatik 2k emaitza positiboa eman zuten.

Suhiltzaileak

Suhiltzaileek gaur goizeko lehen orduetan esku hartu dute Zaramaga kaleko tuneletan gatzuna zabaltzeko, eta hala, izotz handiaren ondorioak arintzeko.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:44

Gaur ireki da izena emateko epea Zaindu eta bizirik iraun! Nola antolatzen dugu bizimodua zaintzen dugun bitartean? gaitzat duen hitzaldirako. Urtarrilaren 28an (asteartea) izango da, Adinekoen Udal Zerbitzuak antolaturik, adinekoak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programaren barruan.

Simone de Beauvoir aretoan 18.30ean hasita eskaintzekoa den hitzaldian adinekoa zaintzeko ekintza-plana izatearen garrantzia azalduko zaie entzuleei. Ekintzarako plan hori lantzeko ideiak emango dira, zaintzaren helburuak eta horiek lortzeko modua argi izaten laguntzeko.

“Gutako gutxi gaude aurretiaz prestatutarik adineko pertsona bat zaintzeak dakartzan zailtasun eta ardurei aurre egiteko. Denbora asko eta ahalegin handiak behar dira gainera datozkigun zeregin eta ardura guztiei aurre egiteko, eta zaintzailearengan ondorioak izan ditzake aldez aurretik planifikatu eta beste laguntzarik eduki ezean”, azaldu du Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak.

Interesdunek 945 135 616 telefonora deituz eman dezakete izena, 09:00etatik 15:00etara.

Adineko pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programa

Adineko pertsonak zaintzen dituzten familiei laguntzeko programak familia zaintzaileei jardun horretan laguntzeko asmoa du; adinekoa familiartean zaintzen jarraitzerik izan dezaten ahalbidetzen du, ahalik eta baldintzarik hoberenetan.

Programak bi atal ditu: arnasa hartzeko zerbitzuak eta programa psikosozialak; azken horren barruan antolatu da urtarrilaren 28ko hitzaldia. Besteak beste, informazio eta prestakuntza jarduerak, elkarri laguntzeko taldeak, banako edo familientzako laguntza psikosoziala eta zaintzaileen topaketak barne hartzen dituzte programa horiek.

 

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   08:05

Itsatsita doa aparteko bilkura ‘Luis Aranburu’ Musika Eskolako zuzendaritza kontseiluko gai zerrenda.

 Eguna: 2020ko urtarrilaren 14an, asteartea

Ordua:  12:30

Musika Eskolako. 14-01-2020 Kontseilua

Share