Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  20 urtarrila 2020 18:34

Alkate Gorka Urtaranek eta Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregik Saudi Arabiako ordezkaritza  bat hartu dute gaur udaletxean, Gasteizko hiri garapenerako ereduan interesatuta baitaude. Hiriko zenbait leku eta udal eraikin bisitatu dituzte ordezkariek.

Hain zuzen ere, Idom ingeniaritzaren eskutik etorri den Saudi Arabiako hirigintza sozietate publikoaren ordezkaritzak bost ardatz informatibotan interesa zuen: oinezkoentzako guneak, garraio publikoa, eraztun berdea, zentro zibikoak eta hiriaren hazkunde eredua.

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

– Prentsaurrekoa. Gasteiz Kaleidos fundazioaren 2020-21ko lehendakari gisa aurkeztea.

Parte-hartzaileak: Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen zinegotzia, Borja Rodríguez eta Getafe udalaren alkateordea, Ogasuneko eta Adinekoen zinegotzia, Herminio Vico.

Eguna: urtarrilak 21, asteartea.

Ordua: 11.00

Lekua: Zabalganeko gizarte etxea. 5. lantegia.

————————————————————————

– Niño Jesús ikastetxea sortu zeneko 150. urteurrena.

Parte-hartzailea: Gorka Urtaran, Gasteizko alkatea.

Eguna: urtarrilak 21, asteartea.

Ordua: 17.00

Lekua: Niño Jesús ikastetxea, Tomas Zumarraga Dohatsuaren kalea, 24.

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:57

ASTEAZKENA, HILAK 22

12:30 Euskadiren standaren inaugurazioa

Gasteizko Udaletik hauek joango dira: Maider Etxebarria, lehen alkateordea eta Ekonomia Sustapenaren eta Turismoaren zinegotzia; Felipe García, Enplegu, Merkataritza eta Biltzarren zinegotzia, eta Borja Rodríguez, Udal Administrazioaren eta Eraldaketa Digitalaren, Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen zinegotzia.

16:30 Gasteiz eta Araba zikloturismorako helmuga gisa aurkeztea, BH Bikes enpresaren eta Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailaren eskutik.

Lekua: Euskadiren standa.

Aurkezleak: Maider Etxebarria, Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapenaren eta Turismoaren zinegotzia; José Antonio Gómez Danborenea, BH Bikes-en zuzendari nagusia, eta Harkaitz Millán, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendaria.

  • Prentsa oharra bidaliko da

OSTEGUNA, HILAK 23

10:30 – 11:00 Gasteiz turismo helmuga iraunkor gisa aurkeztea, Biosphere zigiluaren eskutik.

Lekua: Biosphere-ren standa.

Aurkezlea: Maider Etxebarria, Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapenaren eta Turismoaren zinegotzia.

  • Prentsa oharra bidaliko da

11:30 – 12:00 Gasteiz Turismo Helmuga Adimentsuen (DTI) sareari atxikitzeko abiarazi nahi diren diagnostikoa eta ekintza plana aurkeztea

Lekua: Euskadiren standa.

Aurkezleak: Borja Rodríguez, Gasteizko Udaleko Eraldaketa Digitalaren eta Gardentasunaren zinegotzia; Maider Etxebarria, Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapenaren eta Turismoaren zinegotzia; Harkaitz Millán, Basquetour-Turismoaren Euskal Agentziaren zuzendaria, eta Elisa Domenech, DTI Vitoria-Gasteiz proiektuaren koordinatzailea Segittur sozietatean.

  • Prentsa oharra bidaliko da

12:00 Gasteiz eta Arabako enbaxadoreak aurkeztea.

Lekua: Euskadiren standa.

Aurkezleak: Maider Etxebarria, Gasteizko Udaleko Ekonomia Sustapenaren eta Turismoaren zinegotzia; Cristina González, Arabako Foru Aldundiko Turismo diputatua.

Aurkezpenean jakinaraziko da nortzuk diren enbaxadoreak, eta bertan izango dira haiek.

  • Prentsa oharra bidaliko da
Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:43

 

 

 

 

 

 

 

  • Txirrindularien Europako Federazioak aitortu egin du enpresak bere langileen egunerokoan bizikletaren erabilera sustatzeko egindako ahalegina.  

 

Gasteizko BH enpresa Estatuan Cycle Friendly Employer ziurtagiria lortu duen lehen enpresa bihurtu da aste honetan. Europar Batasunaren esparruan sustatutako ziurtagiria da eta dagoeneko hamalau herrialdetako enpresa ugari atxiki dira.

Txirrindularien Europako Federazioak (ECF) aitortu egin du Gasteizen kokatutako BH enpresak langileen eguneroko joan-etorrietan bizikletaren erabilera sustatzeko egiten duen ahalegina. 

Bertako enpresen inplikazioa ezinbestekoa da mugikortasun iraunkorreko politikak garatzeko” azpimarratu du Gorka Urtaran alkateak bereizgarria banatzeko ekitaldian.“Mugikortasun Planak atal berezia du industrialdetara, Jundizera adibidez, bizikletaz joateko loturak hobetzeko. Hainbat ekintza bideratu ditugu ildo horretan, baina jarraitu egin behar dugu joan-etorritan aldaketa modala lortzeko estrategiarekin” adierazi du alkateak. Urtaranek adierazi duenez, “hiri berdetik ekonomia berdera pasatu behar dugu, eta horretarako dugu Gasteiz Green Deal bezalako plan bat. Guztion artean burutu behar dugu gure hiriaren aldeko itun hori, eta berderanzko trantsizioa egin ekonomia eta gizartean.

Cycle Friendly Employer (bizikleten lagunak diren enpresak) proiektuak nabarmendu egin nahi ditu egunerokoan mugikortasun iraunkorrarekin emisio kutsagarrien murrizketarekin lotutako neurrien aldeko apustua egiten duten erakunde publiko eta pribatuak. 

BH izan da auditoria gainditu duen Estatuko lehen enpresa. Gaur goizean jaso du ziurtagiria, eta ekitaldian bertan izan dira Gorka Urtaran alkatea eta Ingurumen eta Hirigintza Saileko foru diputatu Josean Galera. 

BH-rentzat ohorea da ziurtagiri hau eskuratzea eta, halaber, bizikleta garraiabide gisa sustatzen jarraitzeko pizgarri. Gero eta jende gehiago modu iraunkorrean mugitzeko aurrekari izatea nahi dugu” adierazi du BH-ko komunikazio arduradun Alvaro Olasolok.

Bikefriendly Group enpresa arduratzen da, nazio mailan, erakunde publiko eta pribatuek duten egokitze maila ebaluatzeaz eta ECF-k ezarritako parametroak betetzen dituzten enpresak aitortzeaz, eta bertako aholkulari Carlos Martinek adierazi duenez, “BH enpresak ahal bezainbeste errazten die langileei lanera bizikletaz joan ahal izatea, eta hainbat ekintza gauzatzen ditu bizikletaren erabilera sustatzeko”.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:27

 

“Basoa gara” erakusketa otsailaren 23ra arte izango da ikusgai bertan

 

 

 

 

 

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak Pili Aguado artista tolosarraren “Somos bosque/Basoa gara” erakusketa aurkeztu bihar, asteartez, eta bertan izango da otsailaren 23ra arte.

Izenburu horren atzean izaki, kreatura eta elementu ugari daude, ilustratzailearen lanetan agertzen ohi direnak, eta oraingo honetan mundu eta pertsonaia irudikatuen artean kokatzen den espazio batean biltzen direnak. Erakusketa ipuin txiki batean oinarritzen da.

Atarian aurkeztuko diren 50 lanen artean egilearen ibilbide osoan egindako lanak eta erakusketa honetarako propio egindakoak batzen dira. Atzera begirakoa ez bada ere, naturaren inguruko iruditeria artistiko baten bilduma da, zein haren lan osoan agertzen baita.

Artistak “irudimena elikatzeko eta izadia berraurkitzeko gonbitea egiten digu bere ilustrazioen bidez”, azaldu du IGIren lehendakari Ana Oregik, zeinak hauxe ere nabarmendu duen: “Landareak, loreak, animaliak, izaki asmatuak eta maskarak behin eta berriro agertzen dira, eta gure inguruari begiratzeko leku bat eskaintzen”.

Pili Aguadoren aburuz, baso izateak zerbaiten zati aktibo izatea esan nahi du, bertako izaki guztien elkarreraginen bidez egituratzen den osotasun konpartitu baten zati aktibo. “Haizeak kulunka gaitzan uztea eta lurzoru hezea ukitzea dira inoiz gure jatorria ez ahazteko egin ditzakegun gauza bakarrak”. Izan ere, eta artistak dioenaren arabera, adar marraztuei isiltasuna darie, begirada iheskorrak, piztia arraroak. Gorputzak hostoekin nahasten dira, eta bideak prestatuko gaitu gure burua aurkitzeko urre koloreko suge, sits fluoreszenteen, bularraldean edo belaunetan sortzen diren sustraien, eta inoiz inon izan den ere ez dakigun mundu baten biztanleen artean. “Irudimena baliatuz, ilustrazioak munduan bizitzeko ditugun moduez pentsatu eta horiek berraztertzeko aukera ematen digu. Izan gaitezen, bada, ausart, eta has gaitezen egiten”, azaldu du artistak

Marrazketa lantegia 9 eta 12 urte bitarteko nerabeentzako

Erakusketaren harira, IGIk “Basoa marrazten” esperimentazio sortzaileko lantegia antolatu du otsailaren 2an, igandez egingo den 9 eta 12 urte bitarteko haurrentzat. Jardueraren xedea ikasleei ilustrazioaren teknika esperimentalen ikaskuntzan hastapeneko saio bat eskaintzea da, bai eta beren lana inguratzen gaituenarekin lotzeko, teknika indibidual ea kolektiboen bitartez.

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:02

Udaltzaingoak ibilgailuak zaintzeko eta kontrolatzeko kanpaina berezia jarri du gaur martxan. Kanpaina horretan, udal-agenteek egiaztatuko dute dagozkien azterketa teknikoak (IAT) eginda dituztela eta hiri-bidetik kenduko dituzte hutsegite tekniko larriak dituztenak edo beren ezaugarriengatik herritarrentzako arrisku argia eragiten dutenak.

Kanpaina urtarrilaren 26ra arte, igandera arte, luzatuko da eta Bide Segurtasuneko Udal Plan Estrategikoan eta Eusko Jaurlaritzaren Bide Segurtasuneko eta Mugikortasun Seguru eta Jasangarriko Plan Estrategikoaren baitan dago.

Atxiloketa

Udaltzaingoak larunbatean 49 urteko emakume bat atzeman zuen agintaritza-agenteei ustez desobedientzia larriko hainbat delitu eta eraso egin zizkielako. Emakumea arazoak sortzen ari zen Espainia plazako taberna batean. Hori dela eta, patruila bat eskatu zuten. Agenteek tokia utz zezan eskatu zioten eta une horretan agenteetako baten kontra egin zuen. Hori dela eta, azkenean, atxilotu egin zuten. Guardiako epaitegiari dagozkion eginbideak egin ostean, aske utzi zuten

Arau-haustea

Udaltzainek atzo arratsaldean 24 urteko gizonezko bat atxilotu zuten ustez kautelazko neurria hausteko delitua egin izanagatik. Gidabaimenik ez duelako pertsona hori ezagutzen zuen patruila batek ibilgailuan zirkulatzen ikusi zuen Wellingtongo Dukearen kalean emakume batekin batera. Gelditzeko eskatu ostean, egiaztatu zuten oraindik gidabaimenik gabe jarraitzen zuela eta, gainera, emakumearekin lotutako urruntze-agindua zuela. Hori dela eta, atxilotu egin zuten. Gaur goizean geratuko da epailearen esku.

Istripuak

Udaltzaingoak, asteburuan zehar, 8 pertsona zauritu diren 29 trafiko-istriputan parte hartu du.

Era berean, alkoholemiako prebentziozko 5 kontrol ere egin ditu eta 80 gidarik baino gehiagok egin dituzte kontrol horiek. Horietako batek emaitza positiboa eman zuen.

Sua igogailuan

Suhiltzaileek Iruña-Veleia kalean, eraikin bateko igogailuan, izandako sua itzali zuten. Instalazio elektrikoan kalte larriak eragin zituen. Bizilagun bakar batek ere ez zuen osasun-laguntza behar izan.

Larunbatean, goizaldean, Elorriagako Atea kalean, guztiz kiskalita geratu ziren bi edukiontzi itzali zituzten.

 

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:00

Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren berrikuspenari buruzko Batzordea urtarrilaren 27ko (astelehena) 10.45ean egitekoa den ohiko bilkuraren gai-zerrenda eransten da.

Plan Orokorraren berrikuspenari buruzko Batzordea

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:37

Webgunean dago eskuragarri Lurralde Batzordeak urtarrilaren  27an (astelehena), 9.00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:25

 

– Hilaren 29an abiatuko da programa, Andre Maria Zuriaren plazan Eskola Enpresen Feria egingo baita

– “Zure ideiak balio du” lehiaketaren 16. edizioan bederatzi kategoriatako proiektuak sarituko dira

 

Ekintzaileen ahaleginaren balioa nabarmentzea, talentuari atxikitzeko eta aberastasuna eta enplegua sortzeko. Horixe da Araba Ekinean programaren barruko jardueren helburua 2020rako. Gasteizko Udalak, Arabako Foru Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak —SPRI taldearen eta BIC Arabaren bitartez— eta Vital Fundazioak gaur aurkeztu dituzte aipatutako jarduerak. Aurtengo edizioaren lema ‘Moonshotak ekiteko’ izango da. ‘Moonshot’ kontzeptua Apolo XI.aren misioan du jatorria, zeinaren bidez gizakia ilargira iritsi baitzen, eta itxuraz eskuraezinak izan arren lor daitezkeen erronkak adierazi nahi ditu, pentsatzeko eta lan egiteko beste modu batzuk eta erronkei erantzuteko bitarteko apurtzaileak erabiltzen baditugu lortu ere.

Urtero bezala, Arabako ekintzaileen talentua ikusaraztea izango da lehiaketaren xede nagusia, eta ekintzaile arabarren bokazioak piztu eta elikatzea. 2020ko edizioak Araba Ekinean transbertsalago bat sendotzeko balioko du, urteko ekitaldi puntuala izatetik urte osoan jarraitutasuna duen programa bihurtu baita Ekin Breakfast gaikako topaketen bitartez; izan ere, 2019. urte osoan antolatu dira topaketa horiek, hilean behin, lurralde osoko zenbait lekutan, askotariko sektoreen inguruan, eta 2020an ere ildo berari jarraitu nahi zaio.  Jarraitutasunaren berme dira halaber alavaemprende.com webgunea eta sare sozialak, horiei esker komunitate handia sortzen eta sendotzen ari baita gure lurraldean ekintzailetzaren inguruan; horixe zen aurreko edizioan ezarritako helburuetako bat.

Lehen alkateorde eta Ekonomia Sustapenerako zinegotzi Maider Etxebarriak, diputatu nagusiorde Pilar García de Salazarrek, BIC Arabako lehendakari eta Eusko Jaurlaritzako Ekintzailetza zuzendari Aitor Urzelaik eta Vital Fundazioko zuzendari nagusi Axier Urrestik aurkeztu dituzte Araba Ekinean-en aurtengo edizioaren xehetasunak. Besteak beste, “Zure ideiak balio du” sariak sendotu izana nabarmendu beharra dago, gure lurraldean egoitza duten enpresek ematen dituzten sariek 10.000 eurotik gora banatuko baitituzte ekimen irabazleen artean:

On4U saria, ideia onenari. 500 euro. 

Aclima saria, ideia iraunkorrenari. 500 euro. 

Gasteiz ON saria, merkataritza eta turismoaren alorrean. 1.000 euro.

Eroski saria, nekazaritzako elikaduraren alorreko ekimen onenari. 1.000 euro.

MIchelin saria, industriaren alorreko ekimen onenari. 1.000 euro.

Ferrovial saria, zerbitzuen sektoreko ekimen onenari: 1.000 euro.

RPK sari berezia, enpresen eraldaketa sozialari: 1.000 euro.

Metxa sari berezia, berrikuntzari: izen bereko azeleratzaileak emango dio saria proiektu berritzaileena denari eta hazteko ahalmen handiena duenari. Saria hurrengo Metxa Bootcamp-erako leku bat da, 4.000 euroan balioetsia.

Publikoaren sari berezia: ideia finalisten azken aurkezpenera doazenek aukeratuko dute. 300 euro.

Eskabideak aurkezteko epea gaur, urtarrilak 20, hasiko da, eta martxoaren 13ko 14.00etan bukatuko. Oinarriak www.alavaemprende.com webgunean kontsultatu daitezke. Lurraldean ekintzailetzarekin zerikusia duten zenbait agentek osatuko dute epaimahaia; martxoaren erdialdera aukeratuko dituzte finalistak, zeinek martxoaren 26an (asteartea) egitekoa den ekitaldian aurkeztuko baitituzte beren ideiak, Goiuri jauregian.

Apirilaren 2an jakinaraziko da nortzuk diren irabazleak, Araba Ekinean-en barruko Ekin Day jardunaldi zentralean. Iazko edizioan 55 proposamen aurkeztu ziren lehiaketara; antolatzaileek ekiteko ideia edo proiekturen bat duen pertsona oro animatu dituzte parte hartzera.

Martxoaren 26ko jardunaldiaren barruan, laugarren urtez jarraian egingo dira B2B topaketak Goiuri jauregian: horietan, ekintzaileek banakako bilerak hitzartu ditzakete aholkularitza edo finantzaketa entitateekin zein azeleratzaileekin, baita beste ekintzaile batzuekin ere. Parte hartu ahal izateko www.alavaemprende.com webgunean eman behar da izena aurretik. Aurreko bi deialdietan binakako ehun bileratik gora egin ziren, eta lankidetza berriak sortu ziren horietatik.

Ekin Day eta Ekin Breakfast 

Aurtengo jardunaldi zentrala, Ekin Day izenekoa, apirilaren 2an egingo da, arratsaldez, Europa biltzar jauregian. Ekintzaileentzako topagunea eta inspiraziorako eta harreman-sareak lantzeko lekua izango da, ohi bezala. Aurten hiru jarduerak osatuko dute jardunaldia:

  • Moonshot deritzonak, ekintzaileen talentua hezteko. Hezkuntza eredu eraldatzaileak, ikuspegi berria izaten lagungarriak, gazteenak berritzera eta ekitera bultzatzearren.
  • Erronka berriei erantzuteko ekintzailetza eta pentsamendu disruptiboa baliatzea aldarrikatzen duten enpresa eredugarrien talde batek azalduko du nola erantzun gure gizarteak eta gure planetak aurre egin beharreko desafio berriei.
  • Amaierako hitzaldia, hibridazioari eta Medici efektuari buruz. Sektore, diziplina, merkatu eta kontzeptuen arteko konexio disruptiboak, berrikuntza apurtzaileak sortzeko.

Horretaz gain, 2020ko “Zure ideiak balio du” sariak banatuko dira, baita “Ekintzaile handia” eta “Araban ekitea” sariak ere. Asistentzia doakoa da,  www.alavaemprende.com webgunean aldez aurretik izena emanda.

Ekin Breakfast izenarekin Araba Ekinean-en aterkipean sektore jakinen inguruan urtean zehar egin ohi diren topaketen ildotik, aurten ere zenbait hitzordu antolatu dira hainbat gairi buruz: martxoaren lehen astean, gizarte ekintzailetza landuko da, eta geroago Araban garrantzitsuak diren sektoreei erreparatuko zaie, hala nola ardoa eta industriari, Arabako Errioxan eta Aiarako Haranean topaketak eginez. Ekintza horiek doakoak dira; interesdunek webgunean eman dezakete izena.

Eskola Enpresen Feria

2020ko Araba Ekinean-en barruko lehen jarduera, Eskola Enpresen Feria, urtarrilaren 29an (asteazkena) egingo da, Andre Maria Zuriaren plazan instalatutako karpa batean. 10.00etatik 13.00etara iraungo du. Arabako LHko zenbait ikastetxetako ikasleek Ikasenpresa programaren barruan ikasturte honetan garatu dituzten enpresa-proiektu berrien erakusleihoa izatea da ekimenaren helburua. Standetan berrogeita hamar proiektu inguru aurkeztuko dira, eta ikasleek berek saldu eta erakutsiko dituzte beren produktu eta zerbitzuak.

Izan ere, Ikasenpresa hezkuntza-programaren barruan, erdi eta goi mailako ikasleek enpresa bat sortzeko aukera dute, proiektua lantzeko prestakuntza eta tutoretza jasoz. Hartara, enpresaren mundua ikasgeletara hurbildu nahi da, eskola-komunitateak ekiteko duen ahalmena sustatuz. Nahi duen orok ezagutu ahalko ditu ekimenok, karpa irekia izango baita.

Arabako unibertsitateko ikasleek ere hartuko dute parte Araba Ekinean-en aurtengo edizioan, ‘Ekin Shoots’ izeneko topaketen bitartez; haiek berek jarritako erronkei irtenbideak bilatzen saiatuko dira, enpresa eta proiektu propioak sortu dituzten beste unibertsitate-ikasle batzuen esperientzietan inspiratuta.

Goraka datozen enpresentzako  ekitaldia

Azkenik, Startup Europe Week-en ekitaldi bat (#SEW20) egingo da bosgarren urtez jarraian, Europako Batzordearen eta Startup Europe-ren ekimenez; ekintzaileei beren negozio-ideia sustatu eta garatzen laguntzeko xedez antolatzen du Araba Ekinean-ek. Martxoaren 16an egingo da, Europa biltzar jauregian, eta lelo nagusia  ‘Talent and innovation are everywhere’ izango da. Ekintzaileei laguntzeko tresnak eta startupak abiarazterakoan talentuak duen garrantzia izango dituzte hizpide jardunaldian, eta doakoa izango da. Araba Ekinean-en webgunean eman ahalko da izena.

 

 

 

 

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:02

Itsatsita doa aparteko bilkura ‘Luis Aranburu’ Musika Eskolako zuzendaritza kontseiluko gai serrenda.

 Eguna: 2020ko urtarrilaren 22an, asteazkena

Ordua:  11:00

Musika Estola. Kontseilua 2020-01-22

 

Share