Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  16 urtarrila 2020 17:00

San Anton zozketa

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, urtarrilak 17

Ordua. 18:00

Tokia. Udaletxeko osoko bilkuren aretoa

* Esperanza López (80 urte) eta Eliseo Armentia (76 urte), San Prudentzio zahar-egoitzakoak biak,  izango dute zozketako bolak ateratzeko ardura.

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:20

Webgunean dago Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren Batzordeak urtarrilaren 23an (osteguna), 9.00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:05

Joan den urritik, AMVISA saneamendu- eta hornikuntza-sarea berritzeko lanak egiten ari da Adriano VI.aren kalean, Louis Heintz kalean, Ramon y Cajal kalean, Senda ibilbidean eta Manuel Iradier kalean. Manuel Iradier kaleko eta Gasteiz hegoaldearen zati handi bateko isurketak biltzen dituen saneamendurako kolektore zaharra aldatzea da obraren helburu nagusia, eta inguru horietan trafiko eten handiak eragiten ari da. Lanek ia 2 milioi euroko inbertsioa beharko dute.

Astelehenetik aurrera, gainera, zirkulazioan aldaketa berriak egingo dira Senda ibilbidean eta Florida, Iradier eta San Antonio kaleetan. Urtarrilaren bukaerara arte, ibilgailuak ezingo dira sartu Senda ibilbidetik Manuel Iradier kalerantz, eta San Antonio kalean zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da, Florida eta Manuel Iradier kaleen artean. Manuel Iradier kaleko lehen etxadian bizi direnek, bestalde, San Antonio kalearekiko bidegurutzetik egin beharko dituzte sartu-irtenak aparkalekuetara.

Gero, otsailaren hasieratik eta hiru astez gutxi gorabehera, Senda ibilbidetik Manuel Iradier kaleko lehen etxadira baino ezingo da sartu, itxi egingo baita Manuel Iradier kalearen hurrengo zatia, baita Korazonistetara daraman bidea ere. Bidegurutzean egitekoa den jarduera zehatz baten eraginez, Hegoaldetik San Antonio kalean barrena datozen ibilgailuek Manuel Iradier kalerantz jo beharko dute. San Antonio kalean, berriz, zirkulazioaren noranzkoa aldatuko da Florida eta Manuel Iradier kaleen artean, bertako auzokoek sarbidea izan dezaten.

AMVISA eragindako pertsona eta jarduerak (atariak, garajeak, ikastetxeak…) ohartarazten ari da dagoeneko. Inguru horretatik ibilgailu pribatuan ez zirkulatzeko gomendatzen du Udalak, guztiz ezinbestekoa ez bada.

Manuel Iradier_San Antonio

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:38

Gorka Urtaranek UGTk industria-garapenareko gakoei buruz antolatutako jardunaldiaren hasiera-ekitaldian hartu du parte

 

Gasteizko alkate Gorka Urtaranen hitzetan, hiria “leku erakargarria da industriak oraingo erronkei erantzun berritzaileak eman diezazkien“. Unión General de Trabajadores (UGT) sindikatuak industria-garapenareko gakoei buruz antolatutako jardunaldiaren hasiera-ekitaldian, Arabako hiriburuaren barne produktu gordinaren % 30 ia industria-sektoretik datorrela nabarmendu du alkateak, eta lanpostuen % 25.

Gasteizek 11 milioi metro koadro ditu industrialdeetan, parke teknologikoak kontuan hartu gabe. “Gure hiria  ezaguna da nazioartean bere izaera iraunkorragatik eta ingurumenarekiko begiruneagatik, baina baita bertako garapen industrialagatik ere. Hori dela eta, iraunkortasunaren eta garapen ekonomikoaren arteko oreka lortzeko ari gara lanean. Ez dugu ahaztu behar gure etorkizuna industriarenari dagoela lotuta hein handi batean”, adierazi du alkateak. Ildo horretatik, Gasteiz leku erakargarria gertatzen da industriak dituen erronkei erantzuteko modu berritzaileak gara ditzan, trantsizio energetikoari, besteren artean.

Horren haritik, Eusko Jaurlaritzak 4.0 industriari laguntzeko hasitako bidea aipatu du alkateak. “Hori guztia enpresa, sindikatu eta erakundeen eskutik egin behar dugu, eta planetaren erronkei oro har eta industria-garapenari dagozkionei bereziki heltzearekin zerikusia duten eragile ororekin batera”, amaitu du.

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:02

Udaltzaingoak azken 24 orduetan 10 zirkulazio-istripu erregistratu ditu, eta zauritu bat izan da: 74 urteko emakumea, Mexiko kalean istripu sinple bat izan zuen autobus bateko bidaiaria. Txagorritxu Ospitalera eraman zuten.

Bestalde, Alibarra kalean alkoholemia-proba egiteari uko egin zion 42 urteko gidari bat ikerketapean dago.

Sutea fardoetan

Suhiltzaileek atzo lasto-fardo batzuetan izandako sutea itzali zuten, Arangiz herriko lursail batean.

 

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:30

Webgunean Tokiko Gobernu Batzarra 2020ko urtarrilaren 17an (ostirala), 8.15ean, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda

Share