Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  23 urtarrila 2020 17:00

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Ostirala, urtarrilak 24

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: , , , ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:36

 

 

 

 

 

 

 

Arabako hiriburua IFEMAn egiten ari den Turismo Azokaren erakusleiho itzela aprobetxatzen ari da, nazioartean iraungarritasunaren alorreko ikono gisa duen ospea berresteko. Lehen alkateorde Maider Etxebarriak Gasteizek Biosphere turismo-helmuga gisa dituen dohainak aurkeztu ditu gaur zigiluak azokan duen standean.

Gasteizek 2016tik dauka Biosphere Responsible Tourism ziurtagiria. UNESCOk babesturik 1995ean egindako Turismo Iraunkorraren Mundu Konferentzian sortu zen estandar horrek ikusgarritasun handiagoa ematen dio Arabako hiriburuari nazioarteko turismoaren merkatuan, eta elementu bereizgarria da, gero eta kontzientziazio handiagoa duen bisitaria erakartzeko.

Aurkezpenean, Etxebarriak Gasteizek ingurumenarekin eta klima-aldaketaren kontrako borrokarekin duen konpromisoa azpimarratu ditu: “Iraungarritasunak arlo guztietan dituen inplikazioak ulertzen Espainiako lehen hirietakoa izan ginen, baita arlo turistikoan ere. Eta orain ez gara soilik hiri berde bat, baizik eta benetan iraungarria izan nahi duen eta norabide egokien urratsak ematen dituen hiria, turismoaren sektorea inplikatuz, eta besoak irekitzen dizkielarik bisitari kontziente eta izadiaren babesarekin kontzientziatuenei”.

Horrez gain, Gasteiz ‘Biosphere Destinations Community’ko kidea da, hots, klub batekoa zeinetako helmugen iraungarritasuna UNESCOk eta TMEk babestutako konferentzietan globalki adostutako irizpideen bidez bermatzen den. ‘Biosphere Destination’ helmugek Nazio Batuen Erakundeko Garapen Iraunkorreko 17 Helburuei eta klima-aldaketari buruzko Parisko Akordioari egiten dieten ekarpenaren neurketa integrala egiten dute, Turismo Iraunkorraren Gutunean adierazitako zuzentarauen bidez.

Arabako hiriburuak Turismo-Helmuga Adimentsu gisa aurkeztu du bere burua

Horrez gain, Gasteizek txosten-diagnostiko bat egingo duela iragarri du gaur goizean, zenaren helburua hiria aztertzea eta Turismo-Helmuga Adimentsua zigilua lortzeko asmoz eman behar dituen urratsak zehaztea den. Gasteiz Basquetourren (Turismoaren Euskal Agentziaren) eta Segitturren (Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioaren mendeko sozietatea da, Espainiako turismoaren alorrean berrikuntza (I+G+b) sustatzeaz arduraduna) eskutik arituko da lanean.

Eraldaketa Digitalaren zinegotzi Borja Rodríguezek Turismo-Helmuga Adimentsuen sarera atxikitzeak Gasteizentzako aukera dela azpimarratu du. “Gasteizek helmuga turistiko gisa duen erakargarritasuna sustatzeko asmoz, berrikuntzaren bidetik jarraitu behar dugu, abangoardiako azpiegitura teknologikoak finkatzen, herritarrentzat zein bisitarientzat erraz erabiltzekoa eta lagungarria izango direnak, bisitariaren inguruarekiko interakzioa eta integrazioa hobetuko duena, bai eta helmugan izango duen esperientziaren kalitatea ere, aldi berean bertan bizi direnen bizi-kalitatea ere hobetzen delarik”.

Iragarri berri da Gasteizen hautagaitza, baina sarera atxikitako beste hiri batzuen berrikuntza neurtzeko adierazleen artean ondoko hauek daude, besteak beste: turismo-bulegoetako edo gune turistikoki interesgarrietako wifi sareen konektibitatea, bisitarien eskariak eta tokiko enpresarien gogobetetasun-maila ezagutzeko inkestak egitea, helmugetako web-atarien funtzionamenduaren neurketa, sare sozialen interakzioaren kalitatea, baliabide turistikoen edo gune interesgarrien online geolokalizazioa, aplikazio mugikor propioak ezartzea, edo marketinaren eta online posizionamenduaren hobekuntza.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:54

Otsailaren 2tik maiatzaren 24ra arte egingo da emanaldien lehen multzoa Gasteizko gizarte etxeetan

 

 

 

 

 

2020an, Gasteizko gizarte etxeek tokiko talde ez profesionalen 18 emanaldi hartuko dituzte Auzo Eszena zikloaren barruan. Otsailaren 2tik maiatzaren 24ra arteko igandeetan egingo da emanaldien lehen multzoa, Aldabe, Arana, Ariznabarra, Arriaga, Salburua eta Zabalganeko ekitaldi-aretoetan; arratsaldeko zazpietan hasiko dira saioak.

Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantok Auzo Eszenak dakartzan berritasun nagusiak aurkeztu ditu gaur. “Programatutako taldean artean, antzerki inkusiboko lehen lana nabarmendu beharra dago, Azirkarte eta Arai Dantza taldeek Zabalganean eskainiko dutena, otsailaren 2an, eta Tranpola taldeak proposatzen duen dantza eta mikroantzerkiaren arteko batuketa, otsailaren 9an.”

Talde eta artista hauek hartuko dute parte: Azirkarte eta Arai Dantza, Tranpola, Noralai, Aitor Vinagret eta Aurora Briz, Pánico Escénico, Arrox Bola eta Sormen Elkartea, Pro-ismo O, Juanjo Monago, Ipazapi eta Arteko.

“Umorea, antzerkia, magia, bakarrizketak, komedia eta musikalak izango ditugu. Haur eta familiei zen heldu eta gazteei zuzendutako ikuskizunak dira”, azaldu du Estíbaliz Cantok.

Emanaldi guztiak igandeetan izango dira, 19:00etan hasita.  Salbuespenez, Tranpola taldeak ‘Konboff’ lanaren bi emanaldi eskainiko ditu, 19:00etan eta 20:00etan.

Gizarte etxe eta kirol instalazioetan salduko dira sarrerak (pilotalekuetan izan ezik), baita internetez ere (ikuskizuna hasi baino ordubete lehenagora arte). Urtarrilaren 25ean jarriko  dira sarrerak salgai, 10:00etan.

Prezioak 3 € eta 5 € artekoak izango dira, ikuskizunen arabera.

Kultura Zerbitzuak espazioak eta ekipamenduak jartzen ditu, eta sarrera-salmenta kudeatzeaz, zabalkundea egiteaz, argiztapen eta soinu teknikari baten gastuez eta leihatilan bildutako dirua ordaintzeaz ere arduratzen da.

Asistentzia, gorantz

2019an, orotara 3.524 pertsona joan ziren Auzo Eszenaren barruan antolatutako 21 emanaldietara. 2018an, berriz, 20 ikuskizun eskaini ziren, eta 2.365 ikusle bildu zituzten. 2017an 17 ikuskizun izan ziren, eta 1.884 ikusle.

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:48

49 urteko txirrindulari bat eta 39 urteko motozikletako gidari bat zauritu ziren atzo Udaltzaingoak erregistratutako hamabost zirkulazio-istripuetako bitan. Lehenengoa Zapatari kalearen eta Arriagako Atearen arteko bidegurutzean gertatu zen, eta bigarrena, Ballester Apezpikuaren eta Kalonjeen Zidorraren arteko bidegurutzean. Bi zaurituak Txagorritxu eta Santiago ospitaleetara eraman zituzten, hurrenez hurren.

Sutea autobus batean

Suhitzaileek atzo sute-hasiera bat itzaltzeko parte hartu zuten Joaquín Collar kalean aparkatuta eta hutsik zegoen eskola-autobus batean. SPEISeko efektiboak iritsi zirenerako gidariak sutea itzalita zuen. Berriz surik har ez zezan zaindu zuten suhiltzaileek.

 

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:30

Webgunean Tokiko Gobernu Batzarra 2020ko urtarrilaren 24an (ostirala), 9:00an, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda

Share
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:31

Kontu-proiektuak ez duelarik partikularren alegaziorik jaso, datorren asteartean sartuko da indarrean

 

Herenegun amaitu zen aurtengo aurrekontu-proiektuari partikularren alegazioak aurkezteko epea, ez delarik bakar bat ere jaso. Horrenbestez, laburtu egingo dira proiektu ekonomikoa indarrean sartzeko epea. Gaur bertan bidaliko da Aurrekontuari behin betiko onespena emateko erabakia, Arabako Lurralde Historikoaren Aldizkari Ofizialean argitaratu dadin. Datorren astelehenean egingo da argitalpena, eta asteartean (urtarrilaren 28an) indarrean sartuko da aurtengo proiektu ekonomikoa.

Abenduaren 20an eman zion hasierako onespena Osoko Bilkurak 2020ko Aurrekontuari. Hamar egun geroago hasi zen partikularrek alegazioak aurkezteko hamabost egun balioduneko epea. Tarte horretan alegaziorik jaso izan balitz, Gobernu Batzarrak, Ogasun Batzordeak eta Osoko Bilkurak izapidetu beharko lituzkete, hartara kontuak otsailaren 4an sartu ahal izateko. Baina hala gertatu ez denez gero, astebete aurreratuko da indarrean sartzea.

2020rako aurrekontua –zein EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin taldeen arteko akordioari esker onetsi baita– 393,1 milioi eurokoa da (udal-sozietate eta enpresenak kontuan hartu gabe). Aurrekontu-itunak kalitatezko eta ikuspegi sozial nabarmeneko zerbitzu publikoen aldeko erronka indartzea ahalbidetu dute, bai eta  Gasteiz ekonomia berdearen alorrean Gasteizek duen erreferentziazko lekuari lotutako proiektuei bultzada ematea ere, 3 milioi euroko zenbatekoa gainditzen duten zuzenketak bitarte.

 

 

 

 

 

Share