Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  7 urtarrila 2020 17:00

Prentsaurrekoa. Udal Antzoki Sareko programa (urtarrila-ekaina) aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estibaliz Canto

Eguna. Asteazkena, urtarrilak 8

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:12

Klimaren Aldeko Ekintzaren eta Nekazaritza Eremuaren Batzordea (2020/01/14)

Gai zerrenda: Klima Ekintza B 20-01-14

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:57

Udaltzaingoaren patruila batek Errege-egunaren bezperan bi aste baino ez zituen haurtxoa eraman zuen Txagorritxu Ospitaleraino itxuraz kanpoko estimuluei erantzuten ez zielako. Eskatutako anbulantziak iristeko denbora behar zuela ikusita, udaltzainek Ospitalera eramatea erabaki zuten.

Erregeen desfilearen ondoren, Jesus Guridi kalean, gertatu zen guztia. Udaltzainek beren ibilgailura igo zituzten haurtxoa eta gurasoak, eta Ospitaleraino eraman.

 

Beste jarduera batzuk

Urtarrilaren 3tik, ostiraletik, 39 zirkulazio-istripu gertatu dira eta 4 zauritu izan dira istripu horietan. Gainera, ordura arte, alkoholemiako prebentziozko 10 kontrol egin dira eta 200 gidari inguru igaro da haietatik. 2 gidarik emaitza positiboa eman zuten eta administrazio-bidetik salatu zituzten.

Share
Kategoriak: Erakunde Adierazpenak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:42

 1.- Gasteizko Udalak atsekabea adierazi du aho batez, 2020ko urtarrilaren 2an izandako lan-istripuan izandako heriotzagatik. Doluminak helarazi nahi dizkie hildako langilearen familiari, lagunei eta lankideei. Era berean, lan-istripuen salaketa publikoa egiten du, eta Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eta Osalanek heriotzaren inguruabarrak argitu ditzatela eskatzen du, familia eta senitartekoei informazioa eman ahal izateko.

2.- Gasteizko udalak agerian utzi nahi du lan-prekaritateari aurre egin behar zaiola, lan istripuak ekidin egin behar direla, gauza guztien gainetik eta kosta ahala kosta, lan-segurtasunak lehentasunekoa izan behar baitu edozein lanetan. Ezinbestekoa da laneko osasunari eta laneko segurtasunari buruzko kanpainak bultzatzen jarraitzea, baita laneko arriskuen prebentziorako arauak bete daitezen eskatzea ere, bereziki lan-prekaritate argiko egoeretan.

3.- Horregatik guztiagatik, erakunde guztiei berriz ere eskatzen die lan-arriskuen prebentziorako jardunbide egokiei buruzko proiektuak gauzatzen laguntzeko – lan-administrazio, sindikatu eta patronal-erakundeekin koordinatuta–, laneko segurtasunaren eta osasunaren aurkako delituen kontra aritzeko, eta ikuskapen-zereginak areagotu eta hobetzeko.

4.- Halaber, Gasteizko Udalak bat egiten du heriotza hau salatzea eta hildakoaren familiari babesa eta elkartasuna adieraztea xede duten ekimenekin, eta horietan parte hartzera dei egiten die herritar guztiei.

Share