Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Fotonotizia  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  5 urtarrila 2020 12:48

Meltxor, Gaspar eta Baltasar Errege Magoak gaur goizean iritsi dira Ekialdetik Gasteizko tren-geltokira, hiriko haurrak hartu, desfilea egin eta gauean oparien banaketa magikoa egiteko prestatzeko.

 

Handik, udaletxera joan dira, agur egitera, eta haurrei harrera egiten ari dira orain, Goiuri jauregian.

 

 

 

19:00etan egingo dute desfilea. Desfileak ibilbidea aldatuko du, AMVISA Ramon y Cajal kalean eta Louis Heintz kalean egiten ari den obrak direla eta. Bilbo plazatik aterako da, eta ondoren ibilbide hau egingo du: Frantzia kalea, Bake kalea, Jesus Guridi kalea, Pio XII.aren kalea, Herrandarren kalea eta Legutianoko atea.

 

Share