Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  21 urtarrila 2020 17:00

Prentsaurrekoa. Auditorio proiektua dela eta, Bayon arkitektua udal talde politikoekin elkartu ondoren eskainiko dute prentsaurrekoa

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Lurraldearen eta Klimaren aldeko Ekintzaren zinegotzi Ana Oregi; eta Mariano Bayon arkitektua

Eguna. Asteazkena, urtarrilak 22

Ordua. 14:00 (gutxi gorabehera. Talde politikoekin bilera amaitu eta gero egingo dute prentsaurrekoa)

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

* Komunikabide grafikoentzako aldez aurretiko deialdia: 12:30ean, udaletxeko 3. aretoan irudiak hartu ahal izango dituzte bilera hasi baino lehen.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   14:24

Udalak Elurteetarako Larrialdi Plana desaktibatu du, zeina larrialdi aurreko fasean baitzegoen joan den ostiraletik.

Azken iragarpenak kontuan izanik, Eusko Jaurlaritzako Larrialdi eta Meteorologiako Zuzendaritzak bukatutzat eman du ohartarazpen horia.

Datozen orduetan, elur maila 900-1.100 metro inguruan kokatuko da. Egun osorako, lodiera hauek aurreikusi dira: 0-1 cm 1.000 metrotan; 00 cm 600 metrotan; 0 cm 200 metrotan.

 

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:40

 Webgunean dago eskuragarri Klimaren Aldeko Ekintzaren eta Nekazaritza Eremuaren Batzordeak urtarrilaren 28an (asteartea), 9.00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:54

12 urteko adingabe bat zauritu zen atzo Florida eta Errioxa kaleen arteko bidegurutzean, eta Txagorritxu Ospitalera eraman zuten. Zentro horretara eraman zuten 45 urteko emakume bat ere. Latinoamerikako errotondan zauritu zen, bere autoa beste batek jo zuenean.

Azken orduetan, Udaltzaingoak beste 7 zirkulazio-istripu erregistratu ditu. Horietan ez da zauriturik eta bide-segurtasunaren aurkako delituak direla eta ikertutako pertsonarik izan.

Errekisitoria

Udaltzainek atzo, Heraclio Fournier kalean, 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuten. Gizonak bilatzeko, atxilotzeko eta espetxean sartzeko agindua zuen.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   11:41

 

 

 

 

 

 

 

 

Espainiako 10 udalek osatzen duten sareak jardunaldi batzuk antolatu ditu Arabako hiriburuan

Gasteiz da Kaleidos.red fundazioaren lehendakari berria; gobernantzaren, herritarren partaidetzaren, iraunkortasunaren eta ekonomia berrien arteko harremanak sustatzen ditu erakunde horrek. Espainiako 10 udalek osatzen duten sareak egin duen jardunaldian jaso du lekukoa, Getafeko Udalaren eskuetatik.

Gasteizko Zabalganeko gizarte etxean egingo dira jardunaldiak, urtarrilaren 20an eta 21ean. Gasteizen izenean Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Borja Rodríguez Ramajok eta Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estíbaliz Cantok hartuko dute parte. Getafeko Udalaren aldetik alkateorde eta Ogasun zein Adinekoen zinegotzi Herminio Vicok hartzen du parte.

“Toki administrazioak garapen iraunkorreko helburuei (GIH) nola erantzun diezaiekeen hausnartzea da jardunaldi honen helburua, gobernantza eta herritarrek parte hartu eta inplikatzeko modu berriak kontuan izanik”, azaldu du Borja Rodríguez Ramajok.

Alacant, Bilbo, Burgos, Getafe, Malaga, Sant Boi de Llobregat, Santiago de Compostela, Valentzia, Gasteiz eta Zaragozako udalek osatzen dute Kaleidos sarea.

Udal horietako ordezkariek beren hirietan garatutako erreferentziazko proiektuak azalduko dituzte. Herritarren eskaera zehatzei erantzuten dieten esperientzia arrakastatsu eta berritzaileak trukatzea da asmoa.

Herminio Vicok azaldu duenez, “GIHen eta COP25 gailurraren garaietan, eta gizarte konplexu eta aldakor batean, inoiz baino beharrezkoagoak dira herritarren partaidetza eta inplikazioa, hurbileko politika eta zerbitzuak, eta erantzunkidetasunean eta balio publikoan oinarritutako tokiko gobernantza bat”.

 Zenbait alorretako adituak

Kaleidos fundazioak jardunaldian landuko diren gaiekin lotutako hiru aditu gonbidatu ditu, arduradun politiko eta teknikoei beren tesiak azal diezazkieten.

Diego Isabel La Moneda, New Economy and Social Innovation Forum-en zuzendaria; gure hiri eta lurraldeetan harreman ekonomiko berrietaranzko trantsizioa nola gauzatu azalduko du.

Rafael Jiménez Asensio, Zuzenbidean doktorea eta tokiko gobernantza publikoan aditua; tokiko gobernuak erakunde gisa indartzea gainerako GIHak lortzeko azeleratzailea dela uste du, baita helburu horiek benetan betetzeko bitartekoa.

Daniel Gabarró, antolakuntza aldaketaren kudeatzailea, eta Jaume López, ekintza kolektiboaren eta lankidetzarako tresnen aztertzailea; udaletatik herritarrekin komunikatzeko gakoak proposatzen dituzte, erabaki politikoak hartzen lagungarriak izan daitezkeen kanal berriak sortuz.

Kaleidosi buruzko zenbait datu

Kaleidos.red erreferentziazko erakundea da gobernantzaren, herritarren partaidetzaren, iraunkortasunaren eta ekonomia berrien arloetan, 2000az geroztik ari baita gai horiek lantzen.

Egoera ezberdinetan dauden udalek elkartzeko eta fokua benetan interesatzen zaien horretan jartzeko ahalmena dutela erakusten du: herritarrek bizi-kalitate handiagoa edukitzea, zoriontsuak izatea, udalerriak bertan bizi diren guztien garapen pertsonal eta profesionalerako leku pribilegiatuak izatea.

Kaleidosen sintesia azaltzen duten bideoak 1

 

Kaleidosen sintesia azaltzen duten bideoak 2

 

 

 

 

 

 

 

Share