Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  27 urtarrila 2020 17:00

Prentsaurrekoa. ‘Gure musikariak’ kontzertua aurkeztea

Parte hartzaileak. Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estibaliz Canto; Udal Bandaren zuzendari laguntzaile Iker Olazabal; eta Jesus Guridi Udal Musika Kontserbatorioko zuzendari Puy Asurmendi

Eguna. Asteartea, urtarrilak 28

Ordua. 11:00

Tokia. Jesus Guridi Musika Kontserbatorioa

*Komunikabide grafikoentzako oharra: Udal Bandaren entseguko irudiak hartu ahal izango dira 10:45ean.

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:20

Udaltzaingoko agenteek, larunbatean, 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuten bikotekide ohiari eta haren gurasoei mehatxu egiteagatik genero-indarkeria delituaren ustezko egile gisa.

Gertakariak Ariznabarra auzoan gertatu ziren. Emakume batek poliziaren presentzia eskatu zuen, haren esanetan, suhi ohiak berari, senarrari eta alabari, bikotekide ohiari, mehatxu egin zielako. Gainera, kalteak eragin zituen kristal batean. Bertara joan zen patruilak gizonezkoa atxilotu zuen.

51 urteko beste gizonezko bat ere atxilotu zuten Udaltzaingoaren agenteek etxeko indarkeria-delituaren ustezko egile gisa. Atxilotuak alabari eraso egin zion bide publikoan, Prudentzio Maria Berastegi kalean. Gertaera bi lekukok berretsi zuten.

Bestalde, Udaltzaingoko agenteek 44 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo babes-aginduaren hauste-delituaren ustezko egile gisa

Lau pertsona zauritu dira istripuetan

Asteburuan Udaltzaingoak 22 istriputan esku hartu du. Horietan, 3 zauritu erregistratu dituzte.

Gainera, alkoholemiaren prebentziozko 8 kontrol egin dituzte. Horietan, 160 gidari inguruk egin zituzten zegozkien probak. Horietako bik emaitza positiboa eman zuten.

Ibilgailu batek su hartu du

Suhiltzaileek atzo esku hartu zuten Herrandarren kalean aparkatutako ibilgailuan izandako sua itzaltzeko. Itxura denez, suaren jatorria baterian egon zitekeen.

Larunbatean, Legutiora joan ziren etxebizitza bateko tximinian izandako sutea itzaltzera. Udalerri berberean aparrarekin itzali zituzten AP-1ean su hartu zuten pneumatikoak. Ondoren, urarekin garbitu zuten zirkulazioa berriz martxan jartzeko

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:48

Otsailaren 2an hasiko da “Zatoz patinatzera Zabalganeko gizarte etxera” izeneko kirol jarduera, gurpil gaineko patinajea instalazio estali batean praktikatzeko. Lau urtetik gorako herritar orori zuzendutako jarduera da, gurpil gainean irristatzen jakin zein ez. Arduradun batek kontrolatu eta dinamizatuko ditu saioak.

Gasteizek bi patinodromo ditu, Ariznabarrekoa eta Lakuakoa; urte amaierarako, Zabalganeko kirol eremua amaituko da, eta han ere jarriko da patinaje pista. Gizarte etxeetako kirol jardueren programazioan, orobat, badira gurpil gaineko patinajean ibiltzeko ikastaroak adin guztietakoentzat. Eskaintza osatzeko asmoz antolatu da jarduera zabalago hori instalazio estali batean.

Orotara 10 saio izango dira, apirila arteko igandeetan. Zehazki, otsailaren 2, 9, 16 eta 23an; martxoaren 1, 8, 15, 22 eta 29an, eta apirilaren 5ean. Otsailean 18:30etik 20:30era egingo dira saioak; martxoan eta apirilean, berriz, 17:30etik 20:30era.

Erabiltzaileak eraman beharko ditu patinak. Kaskoa nahitaezkoa da, eta komeni da belaunetan, ukondoetan eta eskumuturretan babesak erabiltzea. 8 urtetik beherakoek heldu batekin joan beharko dute.

Saioak egin baino aste bat lehenagotik erosi ahalko dira sarrerak, gizarte etxeetan, 010 telefonoan eta online, udalaren webgunean. Prezioa euro batekoa izango da bazkideentzat, eta 1,70ekoa bazkide ez direnentzat.

+INFO: Zatoz patinatzera Zabalganeko gizarte etxera

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:42

Webgunean dago eskuragarri Gizarte politiken, adinekoen eta haurren, gazteriaren, berdintasunaren, bizikidetza eta aniztasunaren eta Garapenerako lankidetzaren batzordea otsailaren 03an (astelehena), 9.00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   08:54

Landareak lorategi botanikoko germoplasma-bankuko haztegian sortu dira

Berrogeita hamar gasteiztar inguruk lirioak eta kuku-prakak landatu dituzte Olarizuko lorategi botanikoan, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiak antolatutako jarduera batean. Zehazki, Iris graminea eta Digitalis lutea espezieetako aleak landatu dira Eraztun Berdearen Atalak prestatutako lurrean.

Lirio autoktonoa (Iris graminea ) erkameztietako argiguneetan zein bazterretan hazten da. Belar-osto itxurako lili hori gehien bat Pirinioen inguruan agertzen da, baina  Erdialdeko Europan ere aurki daiteke, eta Errusiako lautadetaraino iristen da. “Olarizuko Lorategi Botanikoan landare horri buruzko galdera asko jasotzen ditugu urtero, udaberrian lehenengo aldiz lore koloretsu eta eder horiekin topatzen direnak harrituta geratzen baitira. Gure inguruan, Eraztun Berdearen barruko Armentiako basoan, Gasteizko Mendietako erkameztietan eta Araba eta Nafarroako beste mendi batzuetan ikus daiteke“, azaldu du IGIko lehendakari Ana Oregik.

Horretaz gain, Digitalis lutea (kuku-praka horia) landatu da, europar pagadietako oihanpean ohikoa den landarea, hain zuzen. Jende askok ezagutzen du kuku-praka morea (Digitalis purpurea), Euskal Herriko toki askotan hazten baita, baina lore horixka eta txikiak dituen beste espezie hori gutxik ezagutuko dute, Pirinioetako pagadi ongien kontserbatuetakoetan milaka ale hazten badira ere.

Landareak lorategi botanikoko germoplasma-bankuko haztegian sortu dira. Azpiegitura hori funtsezkoa da biodibertsitatearen galerari aurrea hartzeko, desagertzeko arriskuan diren espezieen etorkizuna bermatzen baitu, eta ziurtatzen ingurune naturaletik kanpo kontserbatuko direla eta kasurik larrienetan esku hartu ahal izateko landareak edukiko direla, berriro landatuz, populazioak sendotuz edo habitatak leheneratuz natur ingurunean ere kontserbatu ahal izatea bermatzearren.

Ingurumen hezkuntzako bi adituk —Orixol elkartekoak— eman dizkiete azalpenak parte-hartzaileei.

Olarizuko lorategi botanikoan dagoen Europako Basoen Arboretoan zuhaitz, zuhaixka eta landare igokari ugariz osatutako bildumak daude. Baina, basoaren babespean, landare belarkara ugari ere hazten dira. Beraz, behin kontinenteko zuhaitz eta zuhaixka gehienak izanda, eta zenbait bilduma baso itxura hartzen hasiak direlarik, horiek espezie belarkarekin osatzeko garaia da, udaberrian Europako basoetako oihanpea bereizten dituzten loraldi ederrak lortzearren.

Share