Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  14 urtarrila 2020 17:10

Rober Gutierrez (Bai Euskarari), Araceli de la Horra (Ekonomia-Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Saileko zuzendari), Iñaki Gurtubai (Euskara zinegotzi) eta Edurne Parro (Aenkomer)

 

Gasteizko Udalak ‘Gasteizen bai’ kanpaina aurkeztu du gaur goizean, merkataritza eta euskararen alorretan euskararen erabilera sustatzeko. Ekimen hori maiatzera arte garatuko da, eta bi jarduera-ildotan oinarrituko da: komunikazio-kanpaina bera (kartelak, iragarkiak, flyerrak …) eta programazioa, sare sozialetako lehiaketa batetik hasi eta hiriko ostalaritza- eta merkataritza-establezimenduei omenaldia egiteraino. Udalarekin batera, Arabako Foru Aldundiak eta Aenkomer, Gasteiz On eta Bai Euskarari elkarteek ere parte hartu dute kanpainan.

“Euskararen aldeko keinua egitera gonbidatzen ditugu herritarrak, merkataritza eta ostalaritza bezalako sektore hain garrantzitsuetan arreta jarriz. Negozio horietako profesionalak Gasteiz osora iristen dira beren jarduerarekin, eta berariazko pisu handia dute hizkuntza paisaian “, Iñaki Gurtubai euskara zinegotziak azaldu duenez. “Bi sektore estrategiko eta zeharkakoak dira, eta bultzada handia ekar dezakete gure udalerriaren euskararen erabilerak aurrera egin dezan”, nabarmendu du.

Euren sektorean euskararen alde urratsak egin eta egingo dituzten profesionalak ere aitortu nahi dituzte kanpainaren bidez. Diseinatutako karteldegian, hain zuzen ere, Dolomiti (jatetxea), Goretti (ile-apaindegia), Vinylora (musika denda) eta Txirrinduz (bizikleta denda) establezimenduak daude.

Leloa, mezu positiboa da: ‘Gasteizen Bai merkataritzari, ostalaritzari, Euskarari’. Udalak, zentzu horretan, programa oso bat diseinatu du, sare sozialetan lehiaketa bat, kaleko antzerkia, haurrentzako ikuskizunak, inplikatutako negozioei omenaldia, sari banaketa …

Herritarrei irekitako programaz gain, hainbat merkataritza eta ostalaritza gunerekin ere modu zuzenean egingo dute lan. Bide horretan, Udalak ‘in situ’ informatuko du hizkuntzarekin duten inplikazioa hobetzeko dituzten aukerei buruz. Hainbat material emango zaie, hala nola errotuluak, fakturen takoak, ordutegiak, itzulpenak … “.

2018ko azken datuen arabera, hiriko merkataritzan eta ostalaritzan lan egiten duten pertsonen %22 euskalduna da. %32k, berriz, euskara ulertzen du.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

URA – Euskal Uraren Agentziak Zadorra ibaian egiten ari den uholdeak saihesteko obra ikuskatzeko bisita

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Etxebizitza kontseilari Iñaki Arriola

Eguna. Asteazkena, urtarrilak 15

Ordua. 10:00

Tokia. Zadorra hiribidea (Haitz kaleko kantoian)

————————————

Prentsaurrekoa. Badminton Senior Txapelketa Nazionala eta I. Parabadminton  Txapelketa aurkeztea

Parte hartzaileak. Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lopez; Arabako Foru Aldundiko Kirol zuzendari Pablo Oraá; Arabako Badminton Federazioko presidente Jose Vergara; Aronova Klubeko presidente Hector Tobar; eta Just Badminton Klubeko presidente Dina Abouzeid

Eguna. Asteazkena, urtarrilak 15

Ordua. 10:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

————————————–

Prentsaurrekoa. ‘Familientzako kontzertuak’ programa aurkeztea

Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren kontzertu didaktikoen programa zertan den aditzera emango dute

Parte hartzaileak. Kultura eta Gizarte Etxeen zinegotzi Estibaliz Canto; EOS, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari Robert Treviño; Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari nagusi Oriol Roch; eta EOSeko Hezkuntza arduradun Mikel Cañada

Eguna. Asteazkena, urtarrilak 15

Ordua. 10:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

——————————-

Prentsaurrekoa. ‘Seme-alaben hazieraz eta hezkuntzaz arduratzen den aitatasuna eraikiz’ hirugarren lantegia aurkeztea

Parte hartzaileak. Hezkuntza zinegotzi Felipe Garcia; eta Eduardo Portilla, gizarte hezitzailea eta On GIZ elkarteko berdintasunean sentsibilizatzeko teknikaria

Eguna. Asteazkena, urtarrilak 15

Ordua. 11:30

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:38

 

Gasteizko Udalaren Kultura Sailak Floridako jaiotzan —haitzuloan zein erreketan— utzitako dirua zenbatu du; 1962tik jartzen da jaiotza monumentala bertan.

 

 

 

 

 

 

Aurten 15.157,39 euro bildu dira. Kopuru hori, gehi 2018an lortutakoa (15.708,50 euro) eta 2020an jasotzen dena, aurten jarri berri den Herodesen gaztelua ordaintzeko erabiliko da.

Izan ere, beste leku batean kokatu da eraikina, herritar ororentzat irisgarria izan dadin, eta oso arrakastatsua gertatu da, asistentzia ikusgarria lortu baitu.

Gaztelua 5,5 metro garai, 5 metro zabal eta 3 metro sakon da, eta Aitor Ruiz de Egino euskal artista plastikoak egin du, zeinak, besteak beste, ‘Handia’ filmaren dekoratuak sortu baitzituen, baita Terueleko haitzulo baten tamaina handiko kopia bat eta enpresentzako dekoratuak ere.

Bi dorre eta atetzar bat ditu eraikinak, eta 40.000 euro balio izan du (BEZa barne).

 

FLORIDAKO JAIOTZAREN BILKETA

 

URTEADIRU-BILKETA
20096.200,42 euro
20109.186,76 euro
20119.304,54 euro
201211.323,41 euro
20139.998,72 euro
201410.629,08 euro
201511.224,13 euro
201613.673,94 euro
201715.377,91 euro
201815.708,50 euro
201915.157,39 euro

 

 

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:40

Webgunean dago Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritza eta Turismoaren eta Sozietate Publikoen Batzordea urtarrilaren 21ean (asteartea), 9.00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda.

 

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:32

Udaltzainek atzo 25 urteko gizonezkoa atxilotu zuten agintaritza-agenteen aurkako atentatuaren delitua egiteagatik.

Gertakariak Eduardo Velasco kalean izan ziren. Patruilak gaztea porru bat erretzen ikusi zuen. Agenteek gainean zituen legez kontrako substantziak, marihuana kukulu batzuk, lurrean uzteko agindu zioten, eta zapalduta deuseztatu nahi izan zituen. Poliziak hori saihesten saiatu zirenean, gazteak aurre egin zien eta, beraz, atxilotu egin zuten.

Guardiako Epaitegian zegozkion eginbideak egin ondoren, aske utzi zuten.

Udaltzaingoak 23 urteko beste gazte bat ere atxilotu zuen Jesusen Zerbitzarien kalean, hura bilatzeko, atxilotzeko eta epaitegi batean aurkezteko errekisitoria judiziala zuelako.

Azken 24 orduotan, zirkulazioko 13 istripu erregistratu dira. Horietako batean, Honduras kalean erregistratutako istripu anizkunean, 47, 6 eta 5 urteko hiru lagun zauritu ziren, eta Txagorritxuko Ospitalera eraman zituzten. 

Sutea transformadore batean

Jundiz industrialdeko Zurrupitieta kaleko enpresa batean transformadore batean izandako sutea itzaltzera joan ziren suhiltzaileak. Sutea CO2 itzalgailuekin itzali zuten. Transformadorea funtzionamendutik kanpo geratu zen.

 

Share

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

  • Erakundeek zinema eta telebistako profesional arabarrak bilduko dituzte lehen aldiz, haien lana eskertu eta probintziaren erakargarriak zabaltzera animatzeko

  • Lurraldeak zigilu berdea, enogastronomia, ondarea eta ekitaldiak baliatuko ditu promoziorako

Gasteizek eta Arabak bertako erakargarri turistikoak zabaltzeko “enbaxadore” berriak izendatuko dituzte; hiriburuaren zigilu berdea baliatuko dute, Munduko Hiri Berdea izendatu baitute, eta kirol helmuga gisa agertuko dira. Horiek izango dira lurraldeak Fiturrera eramango dituen amuetako batzuk; alorreko estatuko feria nagusia hil honetako 22tik 26ra bitartean egingo da.

Gasteizko Udaleko eta Arabako Foru Aldundiko Turismo arduradun nagusi Maider Etxebarria eta Cristina Gonzálezek aurkeztu dute hiriak eta lurraldeak nazioarteko azokara eramango duten eskaintza. Bi erakundeek estrategia komuna baliatzea erabaki dute, eta proposamenak elkarrekin aurkeztea, “erakundeen arteko lankidetzaren eredu” gisa.

2020ko Fiturrerako enbaxadore turistikoen figura berreskuratuko da —bi urtetan ez da horrelakorik izan—: Gasteiz eta Araba zuzenean ezagutzen dituzten eta telebistarekin lotuta dauden profesional ospetsuak dira, lurraldea maite dutenak eta bertako ondarea, natura eta gastronomia estatuan ezagutarazten dituztenak.

Aurten formatu berrituaz itzuliko da “enbaxadoreen” izendapena. Batetik, Gasteizek eta Arabak ikus-entzunezkoen alorreko pertsona ezagunen laguntza izango dute berriro, FesTVal jaialdiaren eskutik, eta horiek Jon Sistiaga, Roberto Brasero eta Sandra Golpe kazetarien lekukoa hartuko dute. Urtarrilaren 23an jakingo da nortzuk diren mandatari turistiko berriak, Euskadiren standean.

Horretaz gain, Udalak eta Foru Aldundiak ekitaldi bat antolatuko dute Madrilen bizi diren zinema eta telebistako profesional arabarrek egunero egiten duten promozio lana aitortzeko eta, bide batez, Araba ezagutarazten lagunduko duten sinergiak sortzeko.

“Urtarrilaren 22an, asteazkena, ekitaldi informal bat antolatuko dugu haien lana eta gure lurrarekiko konpromisoa aitortzeko, gure preskriptore onenak baitira. Orobat, harremanak estutu eta gerora Gasteiz eta Araba ezagutarazteko proiektuak ekar ditzaketen ideiak sustatu nahi ditu topaketak”, azaldu du Enplegu, Merkataritza eta Turismo Sustapenaren foru diputatu Cristina Gonzálezek.

Lehen alkateordeak erantsi du Fitur aparteko foroa dela “sektorearen azken joerak ezagutzeko eta kontaktuak egiteko ahalik eta gehien aprobetxatzeko”, eta profesionalen topaketa “urrezko aukera” izango dela iritziak partekatu eta pertsona horien lana eskertzeko. “Modu sinbolikoan, Araba eta Gasteizko enbaxadore direla egiaztatzen duen txartela emango diegu”.

“Detailetxo bat izango da, beren lurraz harro agertzen eta gure harribitxiak ezagutarazten jarraitzera animatzeko, Santa Maria katedraletik hasita Gatz Haraneraino, Azkena Rock eta jazz jaialdiak, Andre Maria Zuriaren jaiak edo Arabako Errioxako ardoak barne”, gehitu du.

Eskaintza integrala

Foru Aldundiak Fiturren bozgorailua baliatuko du jarduera eta esperientziekin lotutako turismo proposamen berriak aurkezteko. Horien artean, Araba kirol helmuga gisa promozionatzeko material berria: 50 orrialdeko katalogo osoa, lurraldean praktikatu daitezkeen kirolak eta aire zabaleko jarduerak biltzen dituena.

“Arabarrok DNAn daramagu kirola, eta bisitariei agertoki ezin hobea eskaintzen diegu xendazaletasuna, txirrindularitza, eskalada, parapentea, padelsurfa, windsurfa, igeriketa eta abar praktikatzeko. Gainera, lehen mailako probak antolatzen ditugu, milaka bisitari erakartzen dutenak urtero”, azpimarratu du Cristina Gonzálezek.

Katalogoak kirol proba herrikoi nagusiak eta turismo aktiboko zentro eta enpresak biltzen dituen direktorioa dakar, baita promozio bideo bat ere.

Fiturren bertan plazaratuko dira Arabako eskaintza osatzen duten gainerako proposamen berritzaileak; horretaz gain, azken urteetan koadrilekin batera landutako produktuak (familia turismoa, Erdi Aroko ibilbideak, motorrentzako ibilbideak, galbideko ibilbideak, autokarabana turismoa, etab.), Arabako Errioxako eskaintza enoturistikoa eta natura turismoa aurkeztuko dira.

Etxebarriak, berriz, Fiturren “erakusleiho handia” Gasteiz iraunkortasunaren ikono gisa agerrarazteko baliatuko dutela azaldu du. Alkateordeak Biosphere turismo helmuga gisa aurkeztuko du Arabako hiriburua, zigilu horrek ferian duen standean. Izan ere, Gasteizek Biosphere Responsible Tourism ziurtagiria du2016. urteaz geroztik, zeinak turismo helmuga iraunkorra dela egiaztatzen baitu. UNESCOk babesturik 1995ean egindako Turismo Jasangarriaren Mundu Konferentzian sortu zen estandar horrek ikusgarritasun handiagoa ematen dio Gasteizi nazioarteko turismoaren merkatuan, eta elementu bereizgarria da, gero eta kontzientziazio handiagoa duen bisitaria erakartzeko.

Arabako hiriburuak, halaber, baliabide gastronomikoak eta profesionalen topaketak eta ekitaldiak hartzeko duen gaitasuna salduko ditu, eta turismo helmuga adimentsua bihurtzeko Basquetour eta Segittur-en eskutik lantzekoak diren diagnosi-txostena eta ekintza plana iragarriko ditu; Segittur Energia, Turismo eta Agenda Digitalaren Ministerioaren mendeko sozietatea da, Turismoko Estatu Idazkaritzari atxikia, eta Espainiako turismoaren alorrean berrikuntza (I+G+b) sustatzeaz arduratzen da. Turismo helmuga adimentsuek informazioaren teknologien erabilera sustatzen dute, eta komunikazioa bisitari eta herritarren zerbitzura jartzen.

Aldi berean, familientzako eta maskotentzako turismoa erakartzeko lekutzat aurkeztuko da Gasteiz. “Paseatzeko hiri erosoa gara, plurala eta ñabardurez betea. Udalak lanean jarraituko du sektorea pozik egon dadin, turismoak aberastasun ekonomikoa eta kulturala baitakar. Gure helburuetako bat ekitaldiak eta biltzarrak urte osoan banatzea da, hotelen okupazioa erregularragoa izan dadin. Ez dugu ahaztu behar biltzarrekin lotutako turistek ematen dutela gau gehien hirian”, azaldu du.

Bideo Fitur

Share