Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Fotonotizia  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  9 urtarrila 2020 20:00

Herritarren Partaidetzaren zinegotzi Borja Rodríguez Ramajok Herritartasunerako Eskola Irekiaren 2020ko lehen hiruhileko programazioa inauguratu du, Europa jauregian. Inaugurazioan, Eduardo Sáenz de Cabezonek ‘El espejismo de la mayoría’ izenburuko hitzaldia eman du.

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   18:07

– Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu.
Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran
Eguna. Ostirala, urtarrila 10
Ordua. 11:00
Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   13:03

Udaltzaingoak 35 urteko gizonezkoa ikerketapean du joan de larunbatean bere ibilgailuarekin Alibarra kalean 111 km/h abiaduran zihoala atzeman ostean (Ali Gobeo industrialdean), hiri-bidean baimendutako abiadura (50 km/h) 60 km/h baino gehiagoan gaindituta.

Gidaria, Kia Sorento autoa gidatzen zioana, radar mugikor batek harrapatu zuen 15:00ak inguruan. Bideko segurtasunaren aurkako delitu oso larria izanik, epailearen aurrean agertu beharko du eta zigorra isun ekonomikoa edo komunitatearentzako lanak egitea izan daiteke, baita gidabaimena kentzea ere.

Bestalde, Udaltzaingoak atzo 23 urteko gazte bat atxilotu zuen, taxian egindako ibilbidea ordaintzeari uko egiten ziolako, eta taxilariak udaltzaingoari deitu ondoren agenteen aurka egin zuelako. Gertakariak Antonio Machado kalean izan ziren.

54 urteko gizonezko bat ere atxilotu zuten. Bilatzeko, atxilotzeko eta epaitegian aurkezteko agindu judiziala zuen.

Beste jarduera batzuk

Azken 24 orduetan 10 zirkulazio-istripu gertatu dira eta 4 zauritu izan dira istripu horietan.

Bestalde, atzo su-hiltzaileek Zabalganako Reina Sofocaron etorbideko etxebizitza bateko sukaldean kazola batek eragindako sutea itzali zuten.

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:52

Webgunean Tokiko Gobernu Batzarra urtarrilaren 10ean (ostirala), 9.00ean, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda

Share
Kategoriak: Oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   07:30

Webgunean eskuragarri daude Ogasunaren eta Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen Batzordeak urtarrilaren 15ean, 9:00etan,  eta  Herritasunen Segurtasunaren eta Udal Administrazioaren Batzordeak egun bereko 12:00etan egingo dituzten ohiko bilkuren gai-zerrendak.

Ogasunaren eta Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen Batzordea

Herritarren Segurtasunaren eta Udal Administrazioaren Batzordea

 

 

Share