Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  17 urtarrila 2020 19:53

Gaur, urtarrilak 17, San Anton eguna ospatzeko zenbait jarduera antolatu ditu Gasteizko Udaleko Kultura Sailak, ohi bezala.

17:15ean hasi dira ekitaldiak, ordu horretan irten baita agintarien segizioa Espainia plazatik San Pedro parrokiara bezperetara joateko, eta txerria —Camila deitzen da Apellanizen hazitako txerria, eta 215 kg inguru pisatzen du— bedeinkatzeko.

 

Folklore Akademiako eta Erraldoi eta Buruhandien Konpartsako zenbait kidek girotu dute ibilbidea.

Gasteiztarrek ere beren maskotak eraman dituzte elizara, Santuak bedeinka zitzan.

 

Zozketa

Arratsaldeko seietan, berriz, zozketa egin da udaletxeko udalbatzaren aretoan. Abenduaren 18an 30.000 txartel jarri ziren salgai, San Prudentzio adinekoentzako egoitzaren alde. Orotara 29.700 txartel saldu dira.

Txartel bakoitzaren prezioa merkea izan da: 0,60 euro, eta prezio ezberdinetako hamar sari banatu dira; lehenengoak haragi-produktuen sorta bat izaten jarraitzen du, txerria zozketatzen zen garaia gogoratzeko.

Esperanza López Portero (80 urte) eta Eliseo Armentia (76 urte) arduratu dira zenbakiak ateratzeaz, Luis Pérez de Lazarraga notarioaren aurrean.

 

Sariak

Zenbaki hauek lortu dute saria:

1.-Ezkur txerri iberikoaren produktu sorta: 17597

2.-Tunisiara bidaia, zazpi gau, bi pertsonarentzat: 04136

3.-Zirkuitoa. Rias Baixas, sei gau, bi pertsonarentzat:00285

4.-Erlaxatzeko ihesaldia Villa de Laguardia hotelean, gau bat, bi pertsonarentzat: 27405

5.-Hiri-bizikleta: 14240

6.-Principal Antzokirako denboraldi abonamendua, bi pertsonarentzat: 09789

7.-Tablet PC 10.1”: 03774

8.-Liburu elektronikoen irakurgailua: 04019

9.-Liburuak erosteko bonoa: 22933

10.-Etxebizitza Plus Asegurua Laboral Kutxa (urtebete): 29170

18:30ean, San Anton Txikiren zozketa egin da Espainia plazan: txokolatezko bi txerri zozketatu dira hiriko Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeen artean. Txerriek 50-60 kilo pisatu ohi dute, eta Nalda gozotegiak egiten ditu. Ikastetxe hauek irabazi dute saria: Angel Ganibet-Izarra Haur Eskola eta Colegio Judimendi.

 

Horren osagarri, Udal Folklore Akademiaren eta Txistulari eta Gaita-jotzaileen Bandaren musika emanaldia, puzgarriak, Gargantua, bi zezensuzko eta txokolate-jana antolatu dira.

 

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   17:00

Harrera ekitaldia Erasmus programako ikasle eta irakasleei

Vitoria-Gasteizko Udalak harrera egingo die Sagrado Corazon ikastetxeko zein Europako bost ikastetxetako ikasle eta irakasleei; Erasmus ekimenaren Think Green proiektuan parte hartzen ari dira.

Parte hartzaileak. Alkateorde Maider Etxebarria

Eguna. Astelehena, urtarrilak 20

Ordua. 12:00

Tokia. Udaletxeko harrera aretoa

————————————

‘Cycle Friendly Employer’ ziurtagiria ematea BH enpresari

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Ingurumen eta Hirigintza diputatu Jose Antonio Galera; BH Bikes enpresako zuzendari nagusi Unai de la Fuente; eta CFE Spain egiaztagiriko arduradun eta Bikefriendly Consulting erakundeko zuzendari Carlos Martin

Eguna. Astelehena, urtarrilak 20

Ordua. 12:15

Tokia. BH lantegia (Perretagana kalea, 10 – Jundizeko poligonoa)

Share
Kategoriak: Deialdiak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   15:30

Ostirala, urtarrilak 17

  • Alkate Gorka Urtaran eta Udalbatzako talde politikoen ordezkariak San Anton jaiaren ospakizunetan izango dira: 17:15ean bezperatan, San Pedro elizan, eta ondoren, 18:00etan, San Anton zozketan udaletxeko osoko bilkuren aretoan.

 

Larunbata, urtarrilak 18

  • Osasun eta Kirol zinegotzi Livia Lopez II. Gimnasia Maratoian izango da 16:00etan, Ariznabarra kiroldegian; Arabako Gimnasia Federazioak antolatu duen maratoi horretan hainbat diziplinetako erakustaldiak egingo dira.

 

Igandea, urtarrilak 19

  • Osasun eta Kirol zinegotzi Livia Lopez Senior mailako Badminton Txapelketa Nazionaleko domina banaketan izango da 13:30ean, Aranalde kiroldegian.
Share
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   12:11

Udaltzaingoak 49 urteko emakume bat atxilotu du etxeko indarkeriaren delituagatik, eta 17 urteko alaba ikerketapean du, Koroatze auzoan familiako etxebizitzan biek eztabaida izan ostean.

Gertakariak atzo izan ziren, 20:30ean. Amak 092ra deitu zuen erasoa jasan zuela salatzeko. Patruila bat joan zen etxebizitzara, eta ama-alabek aitortu zuten elkar jo zutela. Bi emakumeek egindako adierazpenak eta zituzten markak ikusita, agenteek ama atxilotu zuten eta alabaren aurkako eginbideak abiatu zituzten. Atxilotua gaur goizean geratuko da epailearen esku.

Azken 24 orduetan, udaltzaingoak 11 zirkulazio-istripu erregistratu ditu. Horietan zauritu bat izan da, harrapatu egin dutelako Errege Atearen kalean.

Bi edukiontzi erreta

Suhiltzaileek atzo esku hartu zuten Rioja Alavesa Biasteri-Arabar Errioxako Taldearen kalean birziklatzeko bi edukiontzitan izandako sutea itzaltzeko. Bi edukiontziak, bat paperarena eta bestea ontzi arinena, kiskalita geratu ziren.

 

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   10:48

Udalak Elurteetarako Planaren larrialdi aurreko fasea aktibatu du.

Euskalmeten eguraldi-iragarpenei jarraituz, elurragatiko ohar horia ezarri da barnealdean, 12:00etatik 24:00etara. Elur maila 800-1000 metro inguruan ibiliko da.

Larunbatean, elur maila 1.000 metrora igoko da; igandean, berriz, 500-600 metrora jaitsiko.

Share
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —   09:54

Tokiko Gobernu Batzarrak Arabako Hiesaren aurkako Batzordearekin (Sidálava) lau hitzarmen sinatzea onetsi du; horien bidez, Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak 1,5 miloi eurotik gora jarriko ditu zenbait zerbitzu emateko.

Onetsitako hitzarmenei esker, Sidálavak zerbitzu hauek kudeatzen jarraituko du 2020an:

  • ATERPE gaueko harrera zerbitzua. Hiesaren aurkako Batzordeak 457.126 euro jasoko ditu gizarte eta etxebizitza arloetako esklusio-egoera larrian dauden pertsonentzako zerbitzua emateko.
  • Estrada eguneko zentroa. Zentro horretan egunez eskaintzen da harrera, gizarte eta etxebizitza arloetako esklusio-egoeran dauden pertsonen bizi-kalitatea hobetzearren. 453.516 euro bideratuko dira baliabide horretara.
  • Etxe Irekia. Udalak 331.526 euro jarriko ditu ostatu emateko gizarte-, hezkuntza- eta bizikidetza-baliabide hori kudeatzeko, gizarte eta etxebizitza arloetako esklusio-arriskua duten edo egoera horretan dauden pertsonen gizarte-inklusioa eta gizarteratzea lortzeko xedez.
  • Zainpeko etxebizitzak. Programa horrek ostatua eta laguntza ematen die etxebizitzarik gabe dauden pertsona eta familiei. Bizitza autonomorako bitarteko urratsa da. Hori ere Sidálavak kudeatuko du, Udalak 290.171 euroko ekarpena eginda.

Beste hitzarmen batzuk

Bilkura berean, udal gobernuak beste bi hitzarmen onetsi ditu: Clara Campoamor elkartearekin bata, eta IRSErekin bestea.

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Sailak 292.135 euro emango dizkio Clara Campoamor elkarteari, genero indarkeriaren biktima diren emakumeei ostatu emateko zerbitzuak eta harrera pisuak kudeatu ditzan. Genero-indarkeriarekin lotutako larrialdi-egoeretan ostaturik ez duten pertsona eta familiei arreta integrala eta aldi baterako ostatua ematea da helburua.

IRSEk, berriz, 56.662 euro jasoko ditu Gizarte Inklusioaren Zerbitzuaren zainpeko etxebizitzak kudeatzeko.

Azkenik, Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuari atxikitako Osasun Iturriko gizarte- eta hezkuntza-zentroaren kontratua luzatzea onetsi da, urtebetez eta 136.180 euroan.

ATEKAk jarraituko du zentroa kudeatzen. Babesgabetasun moderatuaren arriskuan dauden haur eta nerabeei ematen zaie arreta zentroan, hainbat arlo (gizartea, hezkuntza eta bizikidetza) aintzat hartzen dituen esku-hartzearen bidez eta arreta sozial eta psikologikoarekin osatuta.

 

 

 

Share