Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Sailkatu gabea  —  Etiketak: ,   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  6 martxoa 2020 12:51

Tokiko Gobernu Batzarrak kirol instalazioetako kirol programak gauzatzeko zerbitzua esleitu du, 2.199.448 euroan. Aiteko Management SL enpresak lortu du kontratua, 2020ko apirilaren1etik 2021eko irailaren 30era arte gauzatzeko.

Programa hauek eskainiko dira kontratuaren bitartez: kirolaren bidezko mantentze fisikoa (yoga, tai-ji eta uretako jarduerak, besteak beste), kirol hastapenak, kirol baliagarria eta eskola igeriketa. Denboraldiko jarduerak eta unean uneko jarduerak batuta, 2.500 ikastaro baino gehiago ematen dira orotara kontratuaren bitartez. Gainera, ehun instalaziotan baino gehiagotan garatzen da programazioa: gimnasioak, ariketa gelak, kirol pistak eta udalaren kirol instalazioen sareko beste ekipamendu batzuk.

“Esleitu berri dugun programazioak eta antzekoek ahalbidetzen dute sustatzen ari garen kirol eta osasun binomioa. Herritar guztiei oinarrizko kirol praktika bermatzea Gasteizen dugun bizi-kalitatearen zutabeetako bat da”, azpimarratu du Gorka Urtaran alkateak.

 

 

 

 

Share