Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  25 martxoa 2020 12:43

Udaltzainek bi emakume atxilotu zituzten atzo etxeko indarkeria-delitua dela eta.

Lehenengoa, 28 urtekoa, Iruña Veleia kaleko etxebizitzan izan zuten liskarrean bikotekidea erasotzeagatik atxilotu zuten. Bigarren atxilotuak, 41 urtekoak, familiarteko bati eraso egin zion Abetxuko auzoan partekatzen duten etxebizitzan. Bi emakumeak Agirrelandara eraman zituzten eta gaur jarriko dituzte epailearen esku.

Azken 24 orduotan, trafiko-istripu bat erregistratu da, baina ez da zauriturik egon.

COVID-19

Atzo, udaltzainek 54 pertsona salatu zituzten COVID-19ren hedapena murrizteko ezarritako neurriak ez betetzeagatik eta kontrolak egin zizkieten 224 ibilgailuri.

Share