Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Prentsa oharrak  —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  25 martxoa 2020 14:50

Gasteizko hainbat puntu urdinez argiztatuko dira gaurtik aurrera, COVID-19aren pandemiari aurre egiteko lanean ari diren osasun arloko langile guztiei laguntzeko seinale gisa. Hain zuzen ere, gaur gauetik aurrera argiztapen urdin hori ikusgai egongo da Udaletxean, Floridako kioskoan, Los Arquillos-etan eta Santa Barbara plazako pergolan. Bihartik aurrera, Andre Maria Zuriaren plazako ‘Vitoria-Gasteiz’ eskulturara ere iritsiko da argi urdina.

Keinu horrek bat egiten du herritarrek osasun arloko profesionalen lanarekin erakutsi dituzten elkartasun eta maitasun adierazpenekin.

Share