Prentsa Oharren banner
Kategoriak: Udaltzaingoaren eta suhiltzaileen jakinarazpenak  —  Etiketak:   —  Komunikazio Zerbitzua / Servicio de Comunicación  —  26 martxoa 2020 11:53

Udaltzainek atzo 38 urteko gizonezkoa atxilotu zuten agintaritza-agenteen aurkako desobedientzia larria, erresistentzia eta atentatuaren delitua egiteagatik. 18:10ean gertatu zen, patruila batek Jundizeko poligonoan oinez zebilela ikusi zuenean, Covid 19 dela eta hartutako konfinamendu-neurriak errespetatu gabe.

Agenteek galdetu ziotenean, esan zuen ez zituela neurriak beteko eta ez zuela bere burua identifikatuko. Ezezko horrek ondorioak ekarriko zizkiola jakinarazi ostean, jarrera berarekin jarraitu zuen. Hori dela eta, poliziak hura menderatzen saiatu ziren polizaren bulegoetara eramateko. Esku-hartze horretan, gizonak maskara kendu zuen eta agenteetako bati txistua bota zion. Hori dela eta, atxilotu ostean, Agirrelandara eraman zuten eta handik bi ordura aske utzi zuten, deitutakoan Gasteizko Epaitegian aurkezteko obligazioarekin.

Udaltzaingoak konfinamendu-neurriak eta mugimendu-murrizketak ez betetzeagatik bi herritar atxilotu ditu. Arrazoi horrengatik, Udaltzaingoak 563 pertsona salatu ditu oraingoz.

Suhiltzaileak

PSISZko kideek adinekoen hainbat egoitza desinfektatzen jarraitu zuten atzo. Orain arte, egoitza horietako 16 desinfektatu dituzte, eta gaur, lan horrekin jarraituko dute.

Share