Prentsa Oharren banner

Salburua auzoan droga-trafikoagatik atxilotua

Udaltzainek 44 urteko gizonezko bat atxilotu zuten igande gauean Salburuan droga-trafikoko delituaren ustezko egilea izateagatik.

21:30 inguruan haren etxebizitza, ibilgailua eta trastelekua erregistratu zituzten eta 20 gramo kokaina, hiru doitasun-baskula, haxis zati bat eta arma elektriko bat topatu zizkioten. Denak konfiskatu zizkioten.

Horrela amaitu zen delitu-jarduera posiblea salatuz bizilagunek egindako kexa baten harira Ikerketa Unitateak martxoaren hasieran abiarazitako zaintza-operatiboa. Orain, epailearen aurrean agertu beharko du.

 

 

Mehatxuak arma zuriarekin 

Udaltzainek atzo arratsaldean 19 eta 17 urteko bi gazte atxilotu zituzten, arma zuriarekin mehatxu-delitu baten ustezko egile izateagatik.

Gertakariak 18:30 baino lehentxeago izan ziren, 092 zenbakira egindako dei batek Florida Parkean borroka baten berri eman zuenean. Han, patruila batek zenbait gazte topatu zituen eta, haiek esandakoaren arabera, bi lagunekin eztabaida izan zuten.

Emandako deskribapenari esker, inguruetan topatu zituzten. Arakatu zituztenean, udaltzainek bi arma zuri konfiskatu zizkieten eta, ondorioz, bi gazteak atxilotu egin zituzten. Guardiako epaitegiari dagozkion eginbideak osatu ostean, aske utzi zituzten.

Share