Prentsa Oharren banner

Alkateak Araba Ekiten saria eman dio Baigene Sport Genetics enpresari, kirolarien genetikari buruz egiten dituen ikerketengatik


Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Araba Ekiten saria eman dio gaur arratsaldean Baigene Sport Genetics enpresari. Miñaoko parke teknologikoan dago kokatuta enpresa, eta liderra da kirolarien ezaugarri genetikoen zehaztapenean. Izan ere, Ekin Day egin da gaur Europa jauregian, Araba Ekinean-en barruko jardunaldi nagusia, eta ekintzaileentzako topagunea eta inspiraziorako eta sareko lanerako lekua bihurtu da.

Baigene Sport Genetics-ek kirola egiten duten pertsonen genetika ikertzen du, kasu bakoitzean zein entrenamendu eta elikadura mota diren egokienak zehaztearren. Populazio orokorraren analisi genetikoak ere egiten dituzte, listu laginak erabiliz.

 

Share

Udalak zirkulaziorako beste errei bat egokituko du Iturritxu kalean, Esmaltazioetatik Izardui Komandantearen kaleraino, Mendizorrotzerantz

DOSIERRA 

 

Neurri horrek Esmaltazioetako biribilgune berrian sortzen den trafikoaren intentsitatea arintzea ahalbidetuko du, egunean 21.000 ibilgailu igarotzen baitira bertatik

Hortik kentzen diren aparkalekuak inguruko kaleetan berreskuratuko dira

Udalak zirkulaziorako beste errei bat egokituko du Iturritxu kalean, Esmaltazioetatik Izardui Komandantearen kalearekiko bidegurutzeraino, Mendizorrotzerantz. Zati horretan aparkalekuak daude orain, eta horien ordez beste leku batzuk jarriko dira inguruan. Neurriari esker, Esmaltazioetako biribilgune berrian sortzen den trafikoaren intentsitatea arindu ahalko da.  Trafiko Zerbitzuak jaso dituen azken datuen arabera, une honetan 21.000 ibilgailu igarotzen dira leku horretatik egunean, bereziki lanerako joan-etorrien orduetan.

Lanak aste honen bukaeran egingo dira ziur aski, baina eguraldiaren mende dago. Izan ere, margotze-lanak egin behar direnez, beharrezkoa da euririk ez egitea.

Zirkulazio-errei berriak 500 metro inguruko luzera izango du, eta orain zati horretan dagoen aparkaleku-lerroaren gainean margotuko da; bertan ibilgailuak aparkatu ohi dira. Horien ordez, Udalak dagoeneko aparkaleku berriak egokitu ditu inguruko kaleetan (Heraclio Fournier, Errota…) aldaketak eginda; Gardelegitik Iturritxura doan errepidean ere (A-2124) beste horrenbeste leku egokituko ditu. Zehazki, URSSAren aurreko zatian. Leku horiek zirkulazio-erreietako bat hartuko dute; Iturritxura daraman azken zatian, dena dela, bi errei utziko dira, hara arinago sartu ahal izateko.  Inguru horretan, baina irteerako erreian, badira beste 50 aparkaleku, orain gutxi erabiltzen direnak.

Esku-hartzeak gaur egun Esmaltazioetako biribilgunean eta Iturritxu kale osoan sortzen den egoera arintzea ahalbidetuko du, hiriko leku zailenetako bat baita“, azaldu du Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz de Escuderok. Oinezkoen bide-segurtasunaren ikuspuntutik, Esmaltazioetako biribilguneko esku-hartzeak auzotik Olarizu ingurura (parkea, merkataritza-zentroa…) oinez joatea errazteko balio izan du. Izan ere, biribilgunea gurutzatzen duten pasabide berriak seguruagoak eta erosoagoak dira herritarrentzat.

 

 

Share

Gizarte Politiken Batzordea (2020/10/14)

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren, Gazteriaren, Berdintasunaren, Bizikidetza eta Aniztasunaren eta Garapenerako Lankidetzaren Batzordea (2020/10/14)

Gai zerrenda: Gizarte P B 14-10

 

 

 

Share

40 pertsona salatu zituzten gaztetxean

Udaltzainek, atzo arratsaldean, gaztetxe barruan zeuden 40 lagun identifikatu eta gazteen lokaletan eta antzeko ezaugarriak dituzten lokaletan edozein jarduera debekatzen duen Eusko Jaurlaritzaren Osasun arloko aginduak xedatutakoa betez, salaketa jarri zieten.

Guztia 20:00ak baino zertxobait lehenago gertatu zen, Erdi Aroko hirigunean zaintza-lanak egiten ari zen patruila batek lokala irekita zegoela eta barrura jendea sartu zela ikusi zuenean.

Udaltzainek, gainera, arduraduna identifikatu zuten. Gaztetxea hustu ostean, itxita geratu zen.

 

Atxilotua udaltzain bati eraso egiteagatik 

Udaltzainek atzo gauen 34 urteko gizonezko bat atxilotu zuten udaltzain bati eraso egiteagatik eta bideko segurtasunaren aurkako delitua egiteagatik.

Guztia 21:15 inguruan gertatu zen, zaintza-lanak egiten ari zen patruila batek Jose Migel Barandiaran plazan bi ibilgailuren ondoan edaten ari ziren pertsona batzuk ikusi zituenean. Polizia bertan zela jabetzean, haietako batek mugimendu susmagarri bat egin zuen.

Udaltzain bat gidaria geldiarazten saiatu zenean, autotik jaitsi eta ihes egiten saiatu zen poliziari eraso eginda.

Geldiarazi zutenean, atxilotu egin zuten erresistentziagatik, desobedientziagatik eta autoritate-agenteen aurkako atentatuagatik. Gainera, bideko segurtasunaren aurkako delitua dela eta ikertzen ari dira, alkohola detektatzeko derrigorrezko probak egiteari uko egin ziolako.

 

 

 

 

 

Share

Udaltzaingoa plantilla osoarentzako nahitaezko prestakuntza ematen hasi da LGTBI kolektiboaren aurkako gorroto-delituei aurre egiteko

Udaltzaingoa gaur hasi da prestakuntza-ikastaroa ematen, abendura arte, plantilla osoak ikas dezan nola aurre egin LGTBI kolektiboaren aurkako gorroto-delituei.

Polizia zerbitzuko 400 kidek baino gehiagok, buruak barne, sei orduko prestakuntza jasoko dute: LGTBI pertsonen errealitatea ezagutzeaz gain, horrelako egoerei aurre egiteko une oro nola jokatu behar duten ikasiko dute.

“Askotariko gizarte batean bizi gara, hori ezagutu beharra dugu, eta prest egon profesionaltasun eta sentiberatasun handienaz lan egiteko sexu-orientazioa edo genero-identitatea direla eta gure hirian gertatzen diren gorroto-delituen aurrean. Azken batean, zerbitzuaren kalitatea hobetzea eta herritarren konfiantza lortzea da helburua. Laguntzeko eta horrelako delituak desagerrarazteko gaudela jakin dezaten nahi dugu”, azaldu du Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Marian Gutiérrezek.

Gaylespol elkartea arduratuko da ikastaroa emateaz; izan ere, elkarteak 2006tik dihardu lanean Espainia osoan, polizia kidegoen barruan bertan dauden LGTBI pertsonen errealitatea agerian utziz eta gorroto-delituen zein diskriminazio ezaren inguruan barne prestakuntza etengabea sustatuz.

Orotara 17 prestakuntza saio antolatu dira plantilla osora iristeko, talde txikitan. San Martineko udal bulegoetako ekitaldi-aretoan egingo dira, zazpi astetan.

Gaurko saioan, Herritarren Segurtasunaren zinegotzi Marian Gutiérrez eta Berdintasun Zerbitzuaren eta Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuaren zinegotzi Miren Fernández de Landa izan dira.

Agintaldirako helburua

LGTBI arloko prestakuntza-ikastaroa Herritarren Segurtasunaren Sailak agintaldi honetarako ezarritako helburuetako bat da: udaltzainen prestakuntza hobetzea.

Share