Prentsa Oharren banner

Herritartasunerako Eskola Irekiaren kurtso berria inauguratu da

Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen Saileko zinegotzi Borja Rodríguezek Herritartasunerako Eskola Irekiaren 2020ko kurtso berriaren programazioa inauguratu du, gaur arratsaldean, Europa biltzar jauregian.

Rosa Maria Calaf kazetari beteranoaren hitzaldiak eman dio hasiera hitzaldi- eta eztabaida-programari. TVEko kazetari beteranoa egun informatzeko eta informatuta egoteko dagoen zailtasunari buruz aritu da. Ser críticos con la información nos convierte en ciudadanía libre izenburuko hitzaldian, hizpide izan ditu emozio publikoak maiz iritzi publikoa ordezkatzen duela, eta informazio toxikoak zapal ez gaitzan beharrezkoa dela zentzu kritikoa indartzea.

   

Share

Gasteizko 2021eko Inauterietako desfileak bertan behera geratu dira

Udalak gaur arratsaldean jakinarazi die konpartsei erabakia

 

Osasun krisialdia dela eta, Gasteizko 2021eko Inauterietako desfileak bertan behera geratu dira. Udalak gaur arratsaldean egindako bileran jakinarazi die hiriko konpartsei erabakia.

Inauterietako desfileetan milaka pertsona bildu ohi dira Arabako hiriburuko erdialdeko kaleetan, baina oraingo egoeran horrelakoak saihestu beharra dago, herritarren segurtasuna bermatzeko.

2020an, 7.162 pertsonak hartu zuten parte desfileetan, 26 konpartsatan banatuta.

“Pandemiak gure ekitaldi herrikoienetako bat bertan behera uztera behartu gaitu; atsekabetuta gaude, baina oraingo egoeran horixe da komenigarriena. Neurri hau hartuta, kalean jendetza biltzea eragotzi nahi dugu, pertsonen osasuna babestea baita gure lehentasuna. 2022an inoiz baino ilusio handiagoz egingo ditugu Gasteizko Inauterietako desfileak”, adierazi du Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estíbaliz Cantok.

“Konpartsen lana eskertu nahi dut, haiek gabe ezinezkoa bailitzateke gure hirian Inauteriak egitea. Gaur jakinarazi diegun erabakiak horietan parte hartzen duten kideak babestea du helburutzat, iaz 7.000 pertsonatik gora izan baitziren. Dituzten ezaugarri bereziak direla eta, ezin izango dira desfileak egin, baina konpartsen iritzia aintzat hartuko dugu auzoetan ordezko jarduerak proposatu nahi badituzte“, erantsi du zinegotziak.

2021eko Inauteriak otsailaren 13tik 16ra bitartean egitekoak ziren.

 

Share

Prentsa-deialdiak (2020-10-09)

Gorka Urtaran alkatearen prentsaurrekoa

Gobernu-batzordearen ondoren, Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Udalaren gaur egungo gaiak hizpide izango ditu. Hasieran alkateak eta Virginia López de Maturana historialariak ‘Vitoria-Gasteiz. Una ciudad con memoria’ liburua, paperezko edizioa, aurkeztuko dute.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; eta Virginia Lopez de Maturana, historialaria

Eguna. Ostirala, urriak 9

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

Share

Udaltzainen eta suhiltzaileen esku-hartzeak

Azken 24 orduotan, zirkulazioko zazpi-istripu gertatu dira eta zauritu arin bat egon da horietan.

Share

Herritarren Segurtasunaren Batzordearen data aldatzea

Udalbatzaren Araudi Organikoaren 188.1 artikuluak xedatzen duenez, zergak eta prezio publikoen kobrantza arautzen dituzten ordenantzen nahiz kudeaketa, diru-bilketa eta ikuskaritzari buruzko ordenantzen tramitazioak lehentasuna izango du udalbatzaren eta batzordeen gainerako lanen aldean.

Aurrekontuarekin lotutako lanen lehentasuna aintzat hartuz, urriaren 22ko 12:00etara aldatu da Herritarren Segurtasunaren eta Udal Administrazioaren batzordeak 2020ko urriaren 21erako aurreikusia zuen bilkura.

Eledunen Batzarra kontra agertzen ez bada, aldaketa hori eraginkorra izango da.

 

Share

Ogasunaren eta Herritarren Partaidetzaren Batzordearen data aldatzea

Udalbatzaren Araudi Organikoaren 188.1 artikuluak xedatzen duenez, zergak eta prezio publikoen kobrantza arautzen dituzten ordenantzen nahiz kudeaketa, diru-bilketa eta ikuskaritzari buruzko ordenantzen tramitazioak lehentasuna izango du udalbatzaren eta batzordeen gainerako lanen aldean.

Aurrekontuarekin lotutako lanen lehentasuna aintzat hartuz, urriaren 20ko 11:00etara aldatu da Ogasunaren eta Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen batzordeak 2020ko urriaren 21erako aurreikusia zuen bilkura.

Eledunen Batzarra kontra agertzen ez bada, aldaketa hori eraginkorra izango da.

Share