Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-10-08)

Prentsaurrekoa. ‘Aquí va a pasar algo’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Egile eta zuzendari Miguel Muñoz; egile eta antzezle Txubio Fernandez de Jauregui eta Miguel Garces

Eguna. Osteguna, urriak 8

Ordua. 10:30

Tokia. Teatro Principal Antzokia

—————————————

Arabako merkataritza eta zerbitzuen sektoreko Aenkommer sari-banaketa

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran

Eguna. Osteguna, urriak 8

Ordua. 14:00

Tokia. Silken Ciudad de Vitoria hotela

———————————

Herritartasunaren Eskola Irekiaren 2020/2021 ikasturteari hasiera ematea

Parte hartzaileak. Partaidetza eta Gardentasun zinegotzi Borja Rodriguez Ramajo; eta Rosa Maria Calaf, kazetaria eta RTVEko korrespontsal ohia

Eguna. Osteguna, urriak 8

Ordua. 19:00

Tokia. Europa Biltzar jauregia

Share

Zaramaga kalearen adar bat aldi baterako ixtea

Santa Isabel hilerriaren ondotik doan bidea goizeko 9:00etatik 13:00etara itxiko da

 

BEA-autobus elektriko adimentsua ezartzeko lanek aurrera jarraitzen dute hiri osoan. Bihar, urriak 8, zenbait lan egingo dira Agirrelandako biribilgunetik gertu, eta horrek aldi baterako eraginak ekarriko ditu inguruan.

Zehazki, Santa Isabel hilerriaren paralelo doan adarra trafikorako itxita geratuko da, eta ibilgailuek Zaramaga kaletik joan beharko dute galtzada-bidegurutzea egin eta kutxeta bat jartzen den bitartean. Mozketak 4 ordu besterik ez du iraungo.

Hori dela eta, Tuvisaren L2A lineako Juan Garai / Guatemala geltokian ez da L1 eta L2 lineen zerbitzurik izango, 9:00etatik 13:00 arte.

 

 

Share

Herritarrentzako Eskola Irekiak bihar ekingo dio ikasturteari, Rosa María Calaf kazetariaren hitzaldi batekin

Europa biltzar jauregian izango da ekitaldia, eta Herritarren Partaidetzaren zinegotzi Borja Rodríguezek inauguratuko du. Oraindik eman daiteke izena.

Bihar ekingo zaie berriro Gasteizko Udaleko Herritarren Partaidetzaren Zerbitzuak antolatzen duen HEI-Herritarrentzako Eskola Irekiko jarduerei, Europa biltzar jauregian, 19:00etan. Rosa Maria Calaf kazetari beteranoaren hitzaldiak eman dio hasiera hitzaldi- eta eztabaida-programari, Francisco de Vitoria aretoan.

Gizartea aldatzen ari da; beraz, gero eta beharrezkoagoa da herritarren artean eztabaida, hausnarketa eta kritikatzeko gaitasuna sustatzea“, nabarmendu du Herritarren Partaidetzaren, Gardentasunaren eta Gizarte Etxeen zinegotzi Borja Rodríguezek, zeinak ekitaldia inauguratuko baitu.

HEI-Herritartasunerako Eskola Irekiko lehen saioan, Rosa María Calafek gaur egun informatzeak eta informatuta egoteak duen zailtasuna izango du hizpide. Informazioarekin kritiko izateak herritar aske bihurtzen gaitu izenburuaren pean, kazetariak azalduko du nola emozio publikoak askotan iritzi publikoa ordezten duen, eta informazio toxikoari aurre egiteko gaitasun kritikoa sendotzeko beharraz ohartaraziko.

Calaf, telebistan ibilbide luzeen eta askotarikoena egin duen kazetaria, RTVEren berriemailea izan da Estatu Batuetan, Moskun, Buenos Airesen zein Asia-Ozeano Barean. Kazetari katalanak hainbat gairi buruzko informazioa landu du: politika, ekonomia, gatazkak, hondamendiak, kultura eta gizartea.

Share

Atxilotua Zaramagako etxean amari eraso egiteagatik

Udaltzaingoak atzo 47 urteko gizonezkoa atxilotu zuen Zaramaga auzoan elkarrekin bizi diren etxean amari eraso egiteagatik.

Hiritar batek 13:20an abisua pasatu zion Udaltzaingoari. Bertaratutakoan, udaltzainek emakumearen eta han zeuden lekukoen aurka gizonezkoak botatako mehatxu larriak entzun zituzten. Ondorioz, ustezko erasotzailea atxilotu zuten eta gaur jarriko dute epailearen esku etxeko indarkeria-delituarekin lotuta.

Horren aurretik, 09:00ak inguruan, Udaltzaingoan emakume baten deia jaso zuen Udaltzaingoak bere bikotekideak eraso egin ziolako Salburuako bere etxean. Biekin hitz egin ostean, udaltzainek 21 urteko gaztea atxilotu zuten genero-indarkeriaren ustezko delituaren egilea izateagatik. Ondoren, polizia-etxera eraman zuten. Gaur jarriko dute epailearen esku.

Suhiltzaileak 

Suhiltzaileek atzo arratsaldean Jundiz industrialdeko Zurrupieta kaleko enpresa bateko uhal garraiatzaile batean piztutako sua itzaltzeko lan egin behar izan zuten. Suak ke handia eragin zuen eta beharrezkoa izan zen itzaltzeko eta zabaltzea ekiditeko aparra erabiltzea.

Share