Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-10-19)

Prentsaurrekoa. ‘Pinocchio’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Alex Diaz

Eguna. Astelehena, urriak 19

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

——————————

Aretxabaletako zabor bilketa pneumatikoaren instalazioa abian jartzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Ingurumen Kudeaketa eta Plangintza zinegotzi Cesar Fernandez de Landa; Envak Iberiako kontseilari delegatu Carlos Bernad; eta Envac Iberiako Mantentze eta Operazio zuzendari Roberto Carlos Rello

Eguna. Astelehena, urriak 19

Ordua. 12:00

Tokia. Aretxabaletako zabor bilketarako instalazioa (merkataritza zentroaren ondoan)

————————————

Hazia 23 gazte enpleguaren programari buruzko bisita eta prentsaurrekoa

Parte hartzaileak. Alkateorde Maider Etxebarria; Denis Itxaso, gobernuaren delegatu Euskadin; Migrazioen Estatu idazkari Hanna Jalloul; Vital Fundazioko presidente Jon Urresti; Adsis Fundazioko Arabako zuzendari Juncal Yubero; Diocesanas-Jesús Obrero Fundazioa-Egibideko zuzendari nagusi Jose Ignacio Eguizabal; eta Gasteizko Caritas Diocesanako idazkari nagusi Jose Ramon Ibeas

Eguna. Astelehena, urriak 19

Ordua. 11:30 (komunikabide grafikoek soilik sartu ahal izango dira tailer batean) // 11:40 adierazpenak egingo dituzte

Tokia. CETIC (Castro Urdiales kalea, 10)

 

Share

Asteburuko aurreikuspenak

Ostirala, urriak 16

  • Alkate Gorka Urtaran, alkateorde Maider Etxebarria, eta Mugikortasunaren eta Espazio Publikoaren zinegotzi Raimundo Ruiz Escudero “Fernando Buesa, una biografía política. No vale la pena matar ni morir”, liburuaren aurkezpenean izango dira 19:30ean, Europa Biltzar Jauregian.
Share

Imanol Zabaleta Altuna, Ingurugiro Gaietarako Ikastegiko zuzendari berria

Alkateak izendapena txalotu du, “hiriak atzerrian ikasi duen profesional gasteiztar baten talentua berreskuratzen duelako, zeinak jakinduria, irizpidea eta proiektu argia baititu IGIaren etapa berrirako“.

 

Ingurugiro Gaietarako Ikastegiaren kontseiluak zuzendari berria ezagutu du gaur. Hura arduratuko da ildo estrategikoak ezartzeaz ingurumen politiketan nazioarteko erreferentzia den zentroaren etapa berrian.

Imanol Zabaleta Altunak (Gasteiz, 1988) datozen urteetarako ildo estrategikoen proposamena aurkeztu du, IGIko lehendakari Ana Oregirekin batera. Nekazaritzako ingeniaria da, eta aditua hiri ingurunearen kudeaketa eta teknologian zein natur baliabideen kudeaketan; halaber, esperientzia egiaztatua du ikerketa proiektuen koordinazioan, hainbat herrialdetan.

Gorka Urtaran alkateak ongietorria eman dio zuzendari berriari, eta izendapena txalotu du, “hiriak atzerrian ikasi duen profesional gasteiztar baten talentua berreskuratzen duelako, zeinak jakinduria, irizpidea eta proiektu argia baititu IGIaren etapa berrirako”.

 

 

 

 

Share

Euskaltegientzako laguntzak eta hitzarmena HAEErekin

Gasteizko Udalak HABE homologazioa duten udalerriko euskaltegietan euskalduntzeko laguntza-programa bat du. Ildo horretan, Tokiko Gobernu Batzarrak gaur goizean oniritzia eman dio ikasturte honetan eskolak emango dituzten akademientzako diru-laguntzen deialdia onartzeari, 99.000 euroko diru-laguntzarekin.

Bestalde, Gasteizko Udalak hitzarmen bat sinatuko du Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin (HAEE), udal-administrazioko hizkuntza-gaikuntzan lan egiteko. Akordioak lau urteko iraupena izango du, eta bi erakunde horiek 1992tik duten harremana luzatuko du. Hitzarmenaren edukiaren barruan sartzen da udal-teknikariek euskara ikasi edo hobetu ahal izateko ikastaroak antolatzeko lankidetza, Udaleko langileek ikastaroetara joan ahal izateko laguntzak, administrazio-terminologiaren garapena edota materialen prestaketa.

Share

Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak ia 65.000 euro emango ditu lau proiektu diruz laguntzeko

Garapenean Laguntzeko Zerbitzuak ia 65.000 euro jarriko ditu lau entitatek aurkeztutako lankidetza-proiektu txikiak gauzatzeko.

Tokiko Gobernu Batzarrak ontzat eman du 2020ko deialdira aurkeztutako proiektuak finantzatzea; gehienez 6 hilabeteko epean burutu beharko dira horiek.

Entitate eta proiektu hauek dira onuradunak: Acción Norte, Nikaraguan lan egiten duten larrialdi-taldeak indartzeko; Kupu Kupu GKE, denda solidarioaren funtzionamendurako; Mercedarias Misioneras de Berriz komunitatea, Kasapako espetxean (Kongoko Errepublika Demokratikoa) laguntza-proiektu bat garatzeko, eta Asociación Solidaria Vedruna elkartea, iragaitzazko migratzaileak babesteko proiektu baterako.

 


Erakunde eskatzailea
Proiektuaren izenaEskabidea:
Acción NorteNikaraguako larrialdi-taldeak indartzea19.810,49 €
Kupu KupuDenda solidarioa5.000,00 €
Mercedarias Misioneras de BérrizKasapako espetxerako laguntza20.000,00 €
Asociación Solidaria VedrunaIragaitzazko migratzaileen babes integrala20.000,00 €
GUZTIRA64.810,49 €

 

Share

Ekonomia Sustapenaren Sailak Gorbeia Kaleko Merkatari Elkartearen bost jarduera lagunduko ditu diruz

Tokiko Gobernu Batzarrak Gorbeia Kaleko Merkatari Elkarteari bost diru-laguntza ematea onetsi du gaur, 2020an garatutako zenbait jardueratarako.

Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritzaren eta Turismoaren Sailak lankidetza-hitzarmen bat sinatuko du elkartearekin, eta 14.400 euro jarriko ditu Gorbeia kaleko merkataritza sustatzeko.

Udalaren laguntza lehendik egindako kanpaina batzuek (otsaileko beherapenen feria eta San Valentin eguneko kanpaina) sortutako gastuei aurre egiteko erabiliko da, baita orain eta geroan egitekoak direnak (covid-19ari buruzko sentsibilizazio-kanpaina, “Astearteetan, Gorbeia kafetegian” eta Gabonetako kanpaina) ordaintzeko ere.

Share

7.000 euroko laguntza emango dio Udalak Cortada jaialdiari

Arabako campuseko errektoreordetzarekiko lankidetza-hitzarmena onetsi du Tokiko Gobernu Batzarrak, Gasteizko Film Laburren XXIV Jaialdia egiteko, abenduaren 16tik 19ra bitartean.

Hain zuzen ere, 7.000 euroko laguntza emango du Gasteizko Udalak, hiriko kultur agendako ekitaldi horretarako. 

“Jaialdi hori klasiko bat da Gasteizko neguko programazioan. Hain zuzen ere, 24. edizioa izango da aurtengoa. Eta laguntza emango diogu, bai, pandemia gorabehera. Formatu laburreko zinema bikaina eskainiko digu, ezbairik gabe, beste behin ere”, adierazi du Kultura, Hezkuntza eta Kirol zinegotzi Estíbaliz Cantok.

 

 

Share

Azterlan batek Gasteizen dagoen uso-populazioaren tamaina errealaren berri emango du, eta neurriak proposatuko ditu, ugaritu ez daitezen

Gasteizko Udalak udalerriko uso-populazioa aztertzeko eta animalia hori ugaritu ez dadin balia litezkeen neurriak proposatzeko kontratua esleitu du. Enpresa esleipendunak hiru hilabeteko epea izango du usoen errolda osatu, haren bilakaeran eragiten duten baldintzak ezagutu, gainpopulazioaren arriskuak aztertu, eta kontrol-metodo baimendu eta etikoak proposatzeko.

Azterlanaren emaitza Geografia-Informazio Sistema batean jasoko da, besteak beste uso-presentziaren eta arrisku-faktoreen (esaterako, usoak elikatzen dituzten pertsonak, eraikin abandonatuak, usoen geralekuak…) datuak bilduko direlarik. Azken txostenak erroldaren (uso-dentsitatea zonalde edo auzoen arabera) zein arazoak dituzten inguruen azterlana jasoko ditu, usoen presentzia sustatzen dituzten faktoreak identifikatuz, bai eta populazio- eta osasun-arriskuen mapa ere.

Usoek habiak egiteko erabiltzen dituzten lekuak, usoen elikagaiak dauden lekuak, usoen joan-etorri ohikoenak eta uso-metaketa lekuak aztertuko ditu, besteak beste, animalia hauen populazioaren tamaina erreala neurtzeko ikerlanak. Horri guztiari esker, hiri-usoen gehienezko populazio onargarria kalkulatu ahalko da.

Hiriko usoen gainpopulazioa zenbait infekzio- eta bizkarroi-gaixotasun transmititzeko bektore izan daiteke. Horrez gain, kalte materialak eragin ditzakete, bai eta eragozpenak habia egiten duten edo pilatzen diren lekuetako herritarrentzat. Horregatik, azterlana egiteaz arduratuko den enpresak kontrol-plan bat osatuko du, metodo baimendu eta etikoen bidez gehieneko populazio onargarriaren helburua lortzeko.

“Funtsean, animalia hauen gainpopulazioa saihesteko asmoz pentsatutako azterlana da, aintzat hartuta gainpopulazio hori arriskutsua izan daitekeela herritarren zein usoen ongizaterako”, azaldu du Gasteizko alkate Gorka Urtaranek.

Azterlana 13.304,68 euroan esleitu da, eta enpresa esleipendunak berehala ekin beharko die lanei; hartara, azken txostena datorren urte hasieran izatea espero da.

Share

Udalak Gasteizko biztanleen osasunaren diagnostikoa egingo du EHUrekin batera

Tokiko Gobernu Batzarrak Gasteizko Udalaren eta Euskal Herriko Unibertsitatearen arteko lankidetza-hitzarmen bat onetsi du gaur, udalerriko biztanleen osasun desberdintasunen determinatzaileei buruzko ikerlan bat egiteko. Datozen urteetarako Osasun Garapenerako Plana lantzeko aurretiazko urratsa izango da azterlana.

Udalak 30.000 euro jarriko ditu Gasteizko osasunaren diagnostikoa egiteko. EHUren aldetik, osasunaren gizarte determinatzaileei eta aldaketa demografikoari buruzko ikerketa taldeak jardungo du; besteak beste, populazioaren osasuna monitorizatu eta aztertzeaz arduratzen da taldea, eta zona desberdinetan desparekotasunak sortzen dituzten determinatzaile sozial nagusiak zeintzuk diren identifikatzeaz. Orobat, osasuna hobetzeko eta desparekotasun sozialak aldatzeko politikek herritarrengan nolako eragina duten neurtuko dute.

Ia berrogeita hamar aldagai hartuko dira kontuan diagnostikoa lantzeko. Zortzi arlo nagusitan banatzen dira horiek:

  • Demografia: adin, genero, migrazio-fluxu eta beste ezaugarri batzuen araberako egitura.
  • Osasun/ongizate egoera: maila biomediko, funtzional eta psikosoziala, bizi-kalitatea…
  • Osasunarekin lotutako jokabideak: jarduera fisikoa, elikadura, tabakoaren kontsumoa, alkoholaren kontsumoa, osasun sistemaren erabilera…
  • Natur ingurunearen ezaugarriak: airearen kalitatea, ura, zarata, berdeguneak…
  • Ingurune eraikiaren ezaugarriak: bide publikoaren segurtasuna, osasungarritasuna, oinarrizko zerbitzuen gertutasuna, mugikortasun-sistemak, kontsumo osasungarrirako aukerak…
  • Ingurune soziala: kapital soziala, sostengu sareak, gizartean parte hartzeko aukerak, herritarren segurtasuna, desberdintasun faktoreak…
  • Ingurune ekonomiko-materiala: hezkuntza/enplegua, lan-baldintzak, diru-sarrerak, etxebizitza mota…
  • Osasunerako gobernantza: herritarren partaidetza, kontu-ematea, gardentasuna, administrazioen arteko lana osasun gaietan…

 

Udal iturrietako datuez gain, beste iturri batzuk ere baliagarriak izango dira azterlana egiterakoan: EUSTAT, Eusko Jaurlaritza, Osakidetza eta beste administrazio batzuk.

Aldagaiak auzoz auzo neurtuko dira, desberdintasunik bada horiek arindu edo desagerrarazteko behar diren ekintzak hobeto bideratzearren.

Populazioaren osasunaren diagnostikoa funtsezko lehen urratsa da Gasteizko III. Osasun Plana lantzeko. Udalerria Espainiako Hiri Osasungarrien Sareko kidea da 2002tik, eta Osasunaren Mundu Erakundeak Europako Hiri Osasungarrien Sareko kide izendatu zuen.

Share

20 ikastetxek osatuko dute gazte informatzaileen sarea  

Gasteizko 20 ikastetxetako ikasleek osatuko dute gazte informatzaileen sarea hasi berria den ikasturtean.

 

Beren eguneroko jardunerako eta gerora emantzipatzeko garrantzia duen informazioa bildu eta zabaltzen dute sareko ikasleek. Arlo hauek lantzen dituzte: hirian gazteentzat dauden zerbitzu eta baliabideak, prestakuntza, beka eta dirulaguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta abar. onen bidez ongi informatutako gero eta gazte gehiago egotea sustatzen da, hartara jarrera arduratsu eta kritikoa gara dezaten eta gizartean parte har dezaten.

Gobernu Batzarrak erabaki du 20 ikastetxe horietako bakoitzari 500 euroko zuzkidura ematea. Orotara 10.000 euro izango dira. Ikastetxe hauek jasoko dute dirulaguntza:

ARKAUTE NEKAZARITZAKO BHIIES KOLDO MITXELENA BHI
SAGRADO CORAZÓN IKASTETXEA (“CORAZONISTAS”)LAKUA BHI
FRANCISCO DE VITORIA BHILOS HERRAN BHI
EGIBIDE ARRIAGAMENDEBALDEA BHI
EGIBIDE JESUS OBREROOLABIDE IKASTOLA
EGIBIDE MENDIZORROTASAN PRUDENCIO IKASTETXEA
EGIBIDE MOLINUEVOMIGUEL DE UNAMUNO BHI
EGIBIDE NIEVES CANOURKIDE IKASTETXEA
EKIALDEA  BHIADSIS GASTEIZ OLHI
IDEARTESANSOMENDI IPI

 

Gazte Informatzaileen Sarea ikasleek osatzen dute eta ikastetxeetan beren eguneroko jardunerako eta gerora emantzipatzeko informazio garrantzitsua jaso eta zabaltzeaz arduratzen dira: hirian gazteentzat dauden zerbitzu eta baliabideak, prestakuntza, beka eta dirulaguntzak, lehiaketa eta deialdiak, enplegua, aisialdia eta beste. 

Gazteen Argibideetarako Udal Bulegoak koordinatzen du Gazte Informatzaileen Sarea, prestakuntza emanez, haien interesei erantzuten dien informazioa bilduz eta horren transmisioan lagunduz.

Gazte informatzaileek diru-ekarpena jasotzen dute ikasturtean egindako lanaren truke. Gazteentzat interesgarria izan daitekeen informazioa ahalik eta gehien zabaltzeko, hainbat udal ekipamendutan (gizarte etxeak, kiroldegiak…) informazio-taulak jarri dira, leku horietan gazte ugari bildu ohi baita.

 

 

Share