Prentsa Oharren banner

(Deialdi berriaz eguneratuta) Prentsa-deialdiak (2020-10-23)

Komunikabide grafikoentzako deialdia. Deportivo Alaves klubaren mendeurreneko atzera-kontuaren erlojua abian jartzeko argazki ofiziala

Arabako Foru Aldundiko jauregiko lorategian egingo da Deportivo Alaves klubaren mendeurreneko atzera-kontuaren erlojua abian jartzeko argazki ofiziala; 2021eko urtarrilaren 23an beteko ditu 100 urte.

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; Arabako ahaldun nagusi Ramiro González; eta Deportivo Alaves klubeko presidente Alfonso Fernández de Trocóniz

Eguna. Ostirala, urriak 23

Ordua. 11:00

Tokia. Arabako Foru Aldundiaren jauregiko lorategiak

——————————

Prentsaurrekoa. ‘Ama Kuraia’ antzezlana aurkeztea

Parte hartzaileak. Maria Goirizelaya, zuzendaria; eta aktore Ione Irazabal eta Eneko Sagardoy

Eguna. Ostirala, urriak 23

Ordua. 11:00

Tokia. Teatro Principal Antzokia

————————————

PixKat aurkeztea, gazteen eta euren kultur inguruaren bitartekaritza proiektua

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko Kultura zuzendari Paco Galve; Foru Kultura diputatu Ana del Val; Eudardo Hernando, Pez Limbo

Eguna. Ostirala, urriak 23

Ordua. 11:45

Lekua. Udaletxeko prentsa aretoa

 

 

 

Share

Oñatiko Udala Emakumeen Etxearen proiektua ezagutzera etorri da Gasteiza

Oñatiko Udaleko ordezkaritza bat, Izaro Elorza alkatea buru dela, Gasteizen izan da gaur goizean, hiriko Emakumeen Etxea eraikitzeko eta parte hartzeko proiektua ezagutzeko.
Miren Fernández de Landa Berdintasun zinegotziak eta zerbitzuko teknikariek Gasteizen lehen urtea bete duen proiektuaren xehetasunak azaldu dituzte.

Share

Alkateak Gasteizko mugikortasun iraunkorraren eredua azaldu du Deustuko Unibertsitatearen “Energia eta hiri trantsizioa: mugikortasun iraunkor eta adimenduna” zikloan

Gasteizko alkate Gorka Urtaranek Euskadiko hiriburuaren mugikortasun Iraunkorraren eredua azaldu du “Energia eta hiri trantsizioa: mugikortasun iraunkor eta adimenduna” zikloan. Deusto Business Schoolek antolatu du hitzordua, bi saiotan banatuta (atzo eta gaur), maila globalean energia trantsizio integral eta estrategikoa lortzeko Euskadiren ekarpena eta balioa gaitzat hartuta.

Horretarako, hainbat mahai-inguru antolatu dira mugikortasunari ikuspuntu guztietatik heltzeko, etorkizunerako ezarri diren bi helburu nagusiak —ekonomiaren deskarbonizazioa eta garapen eta berrindartze teknologiko eta industriala— lortzen objektiboki laguntzeko mugikortasun iraunkor eta adinmentsu hori zein ardatzen inguruan egituratu behar den identifikatzeko.

Gorka Urtaranekin batera, Santanderreko alkate Gema Igual eta Bilboko Udaleko alkateorde eta Mugikortasunaren, Ingurumenaren, Hiri Berroneratzearen eta Garapen Osasungarriaren koordinatzaile Alfonso Gil izan dira mahai-inguruan. Hitzaldian, Gasteizko alkateak “epe labur eta ertainean eredu energetikoan gertatzen ari den bat-bateko aldaketa” azaldu du, “bereziki mugikortasunean“, eta horrek “premiazko erabakiak hartzera behartzen” gaituela. Giza eskalako hiri-eredua deskribatu eta goretsi du, zeinean espazioak pertsonentzat izango baitira, eta mugikortasun aktiboak (oinez eta bizikletaz) eta garraio publiko iraunkorrak pisu handiagoa hartuko baitute. Aldaketa errazteko estrategia politikoek —esaterako, European Green Deal eta Next Generation funtsak— sortu dituzten aukerak ere azpimarratu ditu.

Orobat, Mugikortasun Iraunkorrerako Planaren ildo nagusiak ezagutarazi ditu: superetxadiak ezartzeko proiektua, Udalak tranbia auzo berrietara luzatzearen alde egin duen apustua, BEA ren bultzada, etorkizuneko 11. linea elektrifikatua, eta bidegorri berrien sorrera. Irtenbideak bilatzerakoan teknologiak eta hiri adimendunek duten zeregina ere azpimarratu du Gorka Urtaranek.

 

Share

“Piztu zure auzoa” programak sari nazionala jaso du bere jardunbide egokiengatik

Pilares Fundazioak aitortu egin du auzoetan adineko pertsonekin egiten den “lan komunitario bikaina”

Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Udal Sailaren “Piztu zure auzoa” programak saria eskuratu du Pilares Fundazioaren sari nazionalen laugarren edizioan, eta horren bitartez aitortu eta agerian uzten ditu zahartzaroarekin, desgaitasunekin edo mendekotasunarekin lotutako ekimenen berrikuntzak eta aurrerapenak.

Jon Armentia zinegotziak gaur goizean jaso du saria birtualki egindako gala batean. Orobat saritu dira laguntza behar duten pertsonen bizi-kalitatearen etengabeko hobekuntzarako lan egiten duten beste proiektu batzuk ere.

“Piztu zure auzoa” programak epaimahaiaren aintzatespena jaso du “adinekoak gidari direla eta eragile sozialen, denden eta bizikideen laguntzaz, auzoetan egiten duen lan komunitario bikainagatik.

Armentiak eskertu egin du saria “oraingoa bezalako une zailetan ilusio-karga handia da, aurrera egitera bultzatzen gaitu, duela urte batzuk hasitako bidea egokia dela egiaztatzen baitu”.

“Piztu zure auzoa” programa” adinekoentzako zentro soziokulturaletako ekimena da, eta duela hiru urte hasi zen Pilar auzoan. Ondoren, Landazuri eta Koroatze ingurunetan ere hasi zen. Programaren emaitza onak direla eta, orain, hiriko auzo guztietara zabaltzeko lanean ari da Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren Saila.

“Auzo atseginagoak eta irisgarriagoak nahi ditugu, adinekoek eguneroko jarduerekin jarraitzeko, paseatzeko eta beste batzuekin harremanak izateko aukera  izan dezaten. Proiektu komunitario honek auzo bakoitzeko adineko, auzokide, erakunde eta denden konpromisoa du abiapuntu. Lankidetza sare honi esker, Piztu zure auzoa bakardadearen kontrako botika bihurtu da, gizartearen arazo handienetako baten kontrakoa, zein bizitzaren beste arlo batzuetan bezala, emakumeek pairatzen duten gehiago” azaldu du Jon Armentia zinegotziak.

Adinekoen zentroak

“Piztu zure auzoa” adinekoentzako zentro soziokulturaletan sortu zen, “zahartze aktiborako benetako zentroetan; adinekoak hainbat gauza egiten dituzte bertan: jendearekin harremanetan egon, jarduerak proposatu eta horien plangintza egin, ikastaro eta lantegia, eta bere burua zaindu” adierazi du Armentiak.

Egun, 15 zentro soziokultural daude Gasteizen, eta laster San Martinekoa gehituko zaie. Guztira 35.000 erabiltzaile dituzte, hau da, hiriko adinekoen % 67k zuzeneko harremana du Gasteizko udalaren zahartze aktiboko programa eta politikekin.

Share

Udaltzainen eta suhiltzaileen esku-hartzeak

Udaltzainek azken 24 orduotan 16 zirkulazio-istripu erregistratu dituzte. Guztira zazpi zauritu izan dira istripu horietan.

Olio-ihesa

Suhiltzaileek Legution istripua izan duen kamioi batean gertatutako olio-ihesarekin lotuta lan egin behar izan dute bart gauean. Suhiltzaileek 1.000 litro inguruko edukiontzi bateko olioa beste andel batera eraman, eta isuriari eusteko arekan lurrari eusteko dike bat egin dute. Tokian jarraitu dute olioaren beste bi edukiontzi kendu arte.

 

Share

Udalak zurrumurruen aurkako agente izateko prestakuntza eskaintzen du

 

Aurreko urteetan bezala, Gasteizko Udaleko Bizikidetza eta Aniztasun Zerbitzuak Zurrumurruen aurkako oinarrizko prestakuntza antolatuko du, kasu honetan herritarrentzat irekia eta bereziki gazteei zuzendua.

“Zurrumurruekin amaitzea pertsona ororentzat onuragarria den konpromiso kolektiboa da. Pentsamolde kritikoa sustatzea eta estereotipo eta zurrumurru faltsuen ondorio negatiboei buruz sentsibilizatzea nahi dugu. Horretarako, aniztasunaren inguruko kontakizun negatiboak zalantzan jarriko dira eta ekintza berritzaileak eta parte-hartzaileak egingo dira”, azaldu du Bizikidetza zinegotziak, Miren Fernández de Landak.

Azaroaren 17, 19, 24 eta 26 izango da, Europa Biltzar Jauregian, eta azaroaren 13ra arte egongo da zabalik izena emateko epea.

Info gehiago

 

Facebook |  Instagram

Share

Udalak dagoeneko bideratu du kirol-instalazioetako urteko abonamenduaren % 25en itzulketa

Gasteizko Udalak beteak ditu kirol-instalazioetako urteko abonamenduaren % 25 itzultzeko izapideak. Banku-entitatearen arabera -ordainagiria helbideratuta dagoen lekua-, atzo bertan sartu zen kontuan dirua, edo datozen egunetan. Osasun krisialdian ekipamenduak itxi behar izan zirelarik, abonatu guztiei abonamenduaren laurdena automatikoki itzultzea erabaki zen irailean, ez dago horri buruzko eskaerarik egin beharrik.

Itzulketaren kopuru nominala 1.568.354,24 euro da orotara. Horri 33.582,91 euro kendu zaizkio, Udalarekin beste kontzeptu batzuengatik zorrak dituzten abonatuei dagozkienak; beraz, 1.534.771,33 euro itzuliko dira berez. Guztira 91.509 itzulketa dira. 97.000 abonatu baino gehiago dira, baina 0 eta 4 urte bitarteko tartean urteko kuota 0 eurokoa da.

Gizarte etxeetako jardueren kasuan bezala, aldez aurretik banan-banan jakinaraztea egin gabe itzuliko da dirua. Itzulketaren egiaztagiria edo informazio gehiago jaso nahi izanez gero, 010 telefonora deitu dezakete abonatuek. Itzulketa urteko kuotari bakarrik aplikatzen zaio, ez matrikula-kuotari edo inskripzio-gastuei.

“Gure gain hartu genuen dirua itzultzeko konpromisoa, eta konpentsazio logikoa da, instalazioak itxiz gero zerbitzua etenda geratu baitzen. Zalantzarik gabe, 2020. urtea kirola egiteko urte zaila izan zelako gogoratuko da, besteak beste; hori dela eta, gure kirol-instalazioen sareko abonatuen konfiantza eskertu nahi dugu”, adierazi du Kirol eta Osasun zinegotzi Livia Lópezek.

 

 

Share