Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-10-28)

‘Llegamos donde estés’ merkataritza eta ostalaritza ekimena aurkeztea

Parte hartzaileak. Lehen alkateorde eta Ekonomia Sustapen, Merkataritza eta turismo zinegotzi Maider Etxebarria; Enpleguaren Sustapen, Merkataritza eta Turismo foru zuzendari Felipe Garcia; eta Dasteiz On elkarteko presidente Diego Martinez de San Vicente

Eguna. Asteazkena, urriak 28

Ordua. 10:30

Tokia. ‘Mas que Ver’ optika-denda (Diputazio kalea, 5)

————————-

‘Gasteizko Aihotzaren’ oroitarria  osoko bilkuran onartu zeneko mendeurrena ospatzea

Parte hartzaileak. Vitoria-Gasteizko alkate Gorka Urtaran; alkateorde Maider Etxebarria; Hezkuntza eta Kultura zinegotzi Estibaliz Canto; eta Udalbatzako kideak.

Eguna. Asteazkena, urriak 28

Ordua. 12:00

Tokia. Goiuri jauregia

 

Share

Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuaren azterlan baten arabera, 6 eta 9 urte artean hasten da Gasteizko adingabeen % 49 bideo-jokoetan

% 40 bere adinean baimenduta ez dauden jokoetan aritzen da.

% 20k baino gehiagok nahiago izaten du sarritan bideojokoetan aritzea adiskideekin ateratzea edo familia giroko jardueretan aritzea baino.

 

Udalaren Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak Gasteizko hau nahiz nerabeen artean bideojokoen erabilerari buruzko inkesta bat argitaratu berri du , 9 eta 17 urte arteko 347 pertsonek parte hartu dutelarik.

Ikerlana Movimiento Contra la Intolerancia elkartearekin batera egin da, eta zenbait alderdi aztertzen ditu (bideojokoetan hasteko adina, jokoan emandako denbora, online jokoen erabileraren arriskua, etab.), eta bideojokoen erabilera hobetzeko proposamenak planteatzen ditu.

Emaitza nagusienetako bat da adingabeen % 49 oso goiz hasten direla bideojokoekin harremanetan, 6 eta 9 urte bitartean. “Hasiera goiztiar horrek adinarekin bat ez datozen jokoetan aritzeko arrisku handia dakar. Izan ere, inkestatuen % 40k onartzen du bere adinean baimenduta ez dauden jokoetan aritzen dela”, azaldu du Gizarte Politiken, Adinekoen eta Haurren zinegotzi Jon Armentiak.

Jokoari eskaintzen dioten denbora-tarteari dagokionez, adingabe inkestatuen % 22k bi ordu baino gehiago ematen ditu bideojokoetan, eta % 20k dio berandu joaten dela lotara sarritan, jokoan geratzen delako.

“Menpekotasun” horren ondorioz, inkestatuen % 23k uko egiten dio adiskideekin sarritan kalera irteteari, hartara etxean jokoan geratzeko, eta % 20k nahiago izaten du jokoan geratzea,familiakoekin jardueretan aritzea baino.

Antzeko zerbait gertatzen da etxekolan eta bideojokoen arteko harremanean: % 27k behin baino gehiagotan alboratzen du ikasteko edo etxekolanak jokoagatik, eta horrek eragin zuzena izan dezake beren eskola-errendimenduan.

Zer gertatzen da familiak mugak ipintzen dizkionean bideojokoei eskainitako denborari? Jokatzeko debekuaren aurrean, adingabeen inkestatuen % 20k desadostasuna adierazi maiz, urduri jartzen dira, baita erasokor ere (% 7).

 

Gailuak eta online jokoak

Nahiz eta bideojokoetan aritzeko gailurik erabiliena kontsola den, oso gertutik dauka atzetik sakelako telefonoa; haririk gabeko konexioak ate irekia eskaintzen dio erraz jaitsi daitezkeen bideojoko multiplataformetan aritzeko, gurasoen kontroletik at.

Beste pertsona batzuekin aritzea da online bideojokoen erakargarrietako bat. % 43k onartzen du ezezagunekin aritzen dela jokoan, % 21ek erantzuten dietela ezezagunen mezuei, eta % 10ek mezu iraingarriei erantzuten diela.

“Zifra horien aurrean, pentsatu behar dugu handia dela grooming, sexting, ciberbullying edo antzeko egoerak gertatzeko probabilitatea. Izan ere, inkestatuen % 13k argi eta garbi onartzen du jazarpena pairatu duela online bideojokoren batera ari zelarik”, dio Jon Armentiak.

 

Proposamen eta gomendioak

Emaitza horien aurrean, txostenak adingabeek eurek emandako hobetzeko proposamenak planteatzen ditu: herritarrei bideojokoek behar ez bezala erabiltzeak dituen arriskuei buruzko informazioa ematea; indarkeria handiaren edo jokoan ordu gehiegi ibiltzeko arriskuaren aurrean babes-neurriak sustatzea; aisialdi-alternatibak planteatzea, bideojokoez apartekoak; prebentzio-eta sentsibilizazio-lanei ekitea eskolatik; eta pertsona helduen zaintza sustatzea.

Bestalde, “komeni da gurasoek jakitea zein bideojokotan aritzen diren euren seme-alabak, eta zenbat denboraz aritzen diren. Neurriz gaineko erabilerak arazo larria eragin dezake, gazteak eraman baititzake euren bidekontsoletan baino ez dagoen errealitate alternatibo bat bizi nahi izatera”, ohartarazi du Haurtzaro eta Senitartelko zinegotziak.

Ildo horretati, inkesta familia eta hezitzaileei zuzenduriko gomendio batzuekin amaitzen da:

  • Informatu ondo bideojokoaren gainean, hura deskargatu edo erosi aurretik, eta beti pertsona helduren baten esku utzi zeregin hori.
  • Sormena pizten duten bideojokoak hautatzea, edo taldeko lana eta irakurmena sustatzen dutenak.
  • Bideokontsoletan gurasoen kontrola
  • Adingabeak eskura dituen gailuez egiten duen erabilerari erreparatzea.
  • Kontuz mikro-ordainketekin: online bideojokoetako asko doan jaistekoak diren arren, jokoaren zenbait alderdi eskuratzeko edo jokoaren elementuak erosteko ordaintzea eskatzen dute.
  • Arau garbi eta adostuak ezartzea jokoan aritzeko denbora eta ordutegiei buruz, bai eta beste jarduera batzuen aurreko lehentasunen inguruan ere.
  • Aisialdirako alternatiba erakargarriak
  • Adingabeei gogoraraztea ez diotela inori datu pertsonalik eman behar, ez eta irudirik bidali behar.
  • Eta beste.

 

Haur eta Nerabeentzako Udal Plana.

“Haurtzaroa eta bideojokoen erabilera 2020” azterlana Haurtzaro eta Senitarte Zerbitzuak Movimiento Contra la Intolerancia elkartearekin batera egiten dituen jardueren artean dago, hitzaldi, lantegi, jazarpena eta ziberjazarpena prebenitzeko mahai informatibo eta abarrekin batera

Haur eta Nerabeentzako Tokiko Planak (HANUP) ohartarazten du teknologia digital berriei eta horien aplikazioei loturiko nahasmenduez; horiek, nahiz eta gaur egun ez diren adikzio gisa hartzen, portaera konpultsiboak eta mendekotasuna eragin dezakete.

Share

Radar pedagogiko berria Mendiolan

Gasteizko Udalak, Mendiolako administrazio batzarrarekin koordinatuta, radar pedagogikoa instalatu du aipatutako herrian. Ibilgailuek zein abiaduratan zirkulatzen duten adieraziko du neurgailuak, informaziorako baino ez. Horretarako, Trafiko Zerbitzuak zenbait hilabetez aztertu du egoera, zenbagailuak baliatuz. Ingurutik zenbat ibilgailu igarotzen diren eta zein abiaduratan kontrolatu dute neurgailuek.

“Neurri horren bidez, Mendiola herritik igarotzen diren ibilgailuen abiadura moteltzea espero dugu, gehienak ez baitira bertako biztanleak. Berriro ere, gidariei eskatu behar diegu abiadura txikiagoan igaro daitezen udalerriko herrietatik. Jendea, batzuetan, ez da jabetzen errepide lokal batetik zirkulatzen duela, eta animaliak edo pertsonak gurutzatu daitezkeela, edo umeak jolasean ibili… Zuhurtzia eta ardura eskatzen dugu“, azaldu du Landa Eremuaren zinegotzi Miren Fernández de Landak.

 

 

Share

Udalaren Antzoki Sareak 19:30era aurreratu du ‘Ama Kuraia’ eta ‘Castelvines y Monteses’ lanak hasteko ordua

Ante Eusko Jaurlaritzak mugikortasunaren inguruan ezarritako neurri berrien aurrean, Udal Antzoki Sareak obra hauen antzezpen -orduak aldatu behar ditu:

• Ama Kuraia: urriak 28, asteazkena, 19: 30ean
• Castelvines eta Monteses, urriak 30, ostirala, 19: 30ean

Gainerako funtzioak ohiko ordutegian mantenduko dira, egungo egoera aldatzen ez den bitartean.

Neurri horiek hartzeko arrazoiak herritarrak 23:00ak baino lehen etxera iritsi ahal izatea bermatzea da.
Araudiak jasotzen duen bezala, justifikatutako arrazoi batengatik funtziora joan ezin duten pertsona guztiek sarreraren zenbatekoa itzultzeko eskatu ahal izango dute, ohiko kanaletatik, urriaren 27tik (asteartea) aurrera, leihatileko ordutegian.

 

Share

Saltoki batzuetan arropak ebasteagatik atxilotuta

Udaltzainek 35 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo Zaramaga kaleko merkataritzagune batean lapurreta delituaren ustezko egilea zelakoan. Gizonezkoak, ustez, 80 euro inguruko balioa zuten arropak ebatsi zituen hiru saltokitan. Gainera, artikuluei alarmak kentzeko erabili zituzten bihurkin bat eta kurrika batzuk konfiskatu zizkieten.

Identitate sinesgarririk eta bizitoki ezagunik eskaini ez zutenez, Polizia Nazionalaren bulegoetara eraman zituzten identifikatu ahal izateko. Haietako bat han geratu zen eta bestea, aldiz, Agirrelandara eraman zuten guardiako epaitegian zegozkion izapidetze-lanak egiteko, eta gaur utziko dute epailearen aurrean.

Ur-ihesa

Suhiltzaileek Dato kaleko lonja batean gertatu zen ur-ihesa zela eta lan egin behar izan zuten atzo. Suhiltzaileek gunea finkatu behar izan zuten sabaia hondoratu zelako.

 

Share