Prentsa Oharren banner

Esklusio-egoeran daudenei laguntzeko Estrada eguneko zentroa berriro ireki da, zerbitzu gehiagorekin

Gizarte- eta etxebizitza-esklusioa bizi dutenei laguntzeko Estrada eguneko zentroa berriro ireki da azken egunotan, zerbitzu gehiagorekin, pandemiaren aurreko normaltasunera hurbiltzeko asmoz.

Covid-19ak berekin ekarri dituen mugapen higieniko eta sanitarioak kontuan izanik, lantegiak berreskuratu dira —baratzea eta eskulanak—, erabiltzaileek hainbat trebetasun beregana ditzaten. Udalaren gizarte-zerbitzuetako teknikariek bertara bideratuta sartzen da Estrada zentrora.

Gainera, zentroan dagoeneko aktibo dauden hainbat zerbitzu areagotu egin dira. Hauek dira, hortaz, eskaintzen direnak:

  • Dutxa. 09:00etatik 19:40era funtzionatzen du. Pertsona bakoitzak 40 minutu ditu bere higiene pertsonalerako.
  • Garbitegia. Bi txanda, 9:00etan eta 12:00etan.
  • Kontsigna. 9:00etatik 20:00etara dago aktibo.
  • Posta (errolda soziala). 9:00etatik 14:00etara bitartean jaso dezakete posta erabiltzaileek.
  • Informatika-gela. Astelehen eta ostiraletan, 9:00etatik 14:00etara, eta astearte, ostegun eta ostiraletan, 9:00etatik 15:00etara.
  • Atseden-eremua. Aterpe gaueko zentroan ostatu hartzen dutenek 15:00etatik 20:00etara erabil dezakete

Muturreko ahultasun-egoeran —bizilekurik gabe, baliabide ekonomikorik gabe…— dauden pertsonak artatzen ditu Estrada eguneko zentroak, toxikoen kontsumo aktiboaren arloko problematikak dituztenak, edo mendekotasunak gainditzeko tratamenduak hasi dituztenak, laguntza jasoko duten espazio fisiko bat behar dutelarik. 2019an 244 pertsona artatu zituen.

Share