Prentsa Oharren banner

Prentsa-deialdiak (2020-10-21)

Prentsaurrekoa. ‘Fokuan-Aterpea Mediterraneoan’ jardunaldiak aurkeztea

Parte hartzaileak. Garapenerako Lankidetza zinegotzi Jon Armentia; eta Icono enpresako ordezkari Jose Felix Barron

Eguna. Asteazkena, urriak 21

Ordua. 11:00

Tokia. Udaletxeko prentsa aretoa

* Jardunaldiak Europa Biltzar Jauregian egingo dira (emanaldia eta hitzaldiak) eta argazki erakusketa Andre Maria Zuriaren plazan

Share

Udalak FOFELetik jasotzen dituen diru-sarreren galera 28,8 milioi eurokoa izango dela zehaztu da

Udalak Toki Erakundeak Finantzatzeko Foru Funtsetik (FOFEL) jasoko dituen diru-sarreren aurreikuspena eguneratu du Ogasun zinegotzi Iñaki Gurtubaik. Hasiera batean, 2020ko aurrekontuan kalkulatutako 177 milioi euroetatik 45 gutxituko zirela aurreikusi zen. Uda igaro ondoren, sarreren galera 38 milioikoa izango zela jo zen. Azkenean ezagutu da Gasteizko Udalak FOFELen aurreikuspenaren aldean galduko duen kopurua, zehazki, 28.871.614 euro.

“FOFELari dagokion diru-bilketa martxoan eta irailean espero genuena baino nabarmen gutxiago jaitsiko da. Sarreren jaitsiera garrantzitsua da, edonola ere, baina albiste ona da, hemendik aurrera doikuntza txikiak baino ez baititugu egin beharko ekitaldi ekonomiko honetan“, adierazi du Gurtubaik.

Ogasun zinegotziak gogorarazi du une batean Udalak kreditu-atxikipen handia egin behar izan zuela 2020ko aurrekontuan. “Doikuntza handi eta beharrezkoak ziren. Denborak erakutsi du asmatu genuela erabaki hura hartzean, urte bukaeran ez baita beharrezko izango doikuntza-neurri gehiagorik hartzea, kudeaketa eragiketa txiki batzuk kenduta“, erantsi du Gurtubaik.

Orobat, datorren urtean FOFELetik jasotzekoak diren diru-sarreren aurreikuspena egin du  Udalak: 163,15 milioi euro. Hasiera batean 2020rako aurreikusi zen  177 milioi euroko kopuruaren % 8,42 gutxiago da. “Albiste ona da, ez bere horretan, baina bai kontuan hartzen badugu hurrengo udal aurrekontuari begira aurreikusten genuena nabarmen txarragoa zela”, azaldu du Ogasun zinegotziak.

,Arabako Foru Aldundiak udalei baimendu dien zorpetze-ahalmenari dagokionez, Gurtubai ahalik eta zorpetze txikiena egitearen alde agertu da. “Gobernu honek ez du geroan hiria kudeatzen duten korporazioei arazo ekonomiko konponezina uzteko inolako asmorik”, amaitu du.

 

 

Share

Atxilotua Lakuan semeari eraso egiteagatik

Udaltzainek 43 urteko gizonezko bat atxilotu zuten atzo etxeko indarkeria delituaren ustezko egilea izateagatik.

15:00etan, gazte batek Lakuako bere etxeko ataritik 092 zenbakira deitu zuen aitak eraso egin ziolako polizia bertaratzeko eskatuz. Bertaratu ziren udaltzainek biekin hitz egin eta, dagozkion azterketak egin ostean, aita atxilotu zuten. Atxilotua polizia-etxera eraman zuten eta gaur utziko dute epailearen esku.

Edukiontzia sutan

Suhiltzaileek zabor-edukiontzi batean piztutako sua itzali zuten atzo. Suhiltzaileek kea zerion poltsa bat kendu, edukiontziaren kanpoaldea busti, eta barrualdea hoztu zuten urarekin.

Bestalde, sastraka eta heskai batzuetan piztutako sua itzaltzera ere joan behar izan zuten Sarria udalerrira. Iritsi zirenerako, auzokideek suak itzalita zituzten.

 

Share

Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren… eta Euskara, Kultura … Batzordeak (27-10-2020)

Webgunean eskuragarri daude Ekonomia Sustapenaren, Enpleguaren, Merkataritza eta Turismoaren eta Sozietate Publikoen Batzordeak urriaren  27an (asteartea), 9.00etan, egingo duen ohiko bilkuraren gai-zerrenda eta  Euskara, Kultura, Hezkuntza, Kirol eta Osasun Batzordeak, 12.00etan, egingo duen ohiko bilkura gai-zerrenda

 

Share

Urtaranen gobernuak beste pausu bat eman du Olarizun legez kanpo okupatu dauden etxebizitzak berreskuratzeko

Gobernu Batzarrak etxebizitzak berreskuratzeko prozedura abiaraztea erabaki du, bukatu baita legez kanpoko okupen identifikazioa.

 

Gorka Urtaran alkatearen adierazpenak

Urtaranen gobernuak beste pausu garrantzitsu bat eman du gaur Olarizu hiribidean legez kanpo okupatuta dauden etxebizitzak berreskuratzeko prozesuan. Gobernu Batzarrak erabaki du prozedura abiarazi eta bideratzea bidegabeki okupatutako etxebizitzak  ofizioz berreskuratzeko —okupatzaile eta etxetresnarik gabe—.

Identifikatutako pertsonei zein etxebizitzetan egon daitezkeen “okupatzaile ezezagunei” erabakia jakinaraztea aurreikusten du prozedurak. Gero, hamar egun balioduneko epea emango zaie beren interesak defendatzeko egokitzat jotzen dutena alegatzeko, legeak ezarritakoaren ildotik.

Orobat jakinaraziko zaie ezen, hala nahi badute, alegazio epearen barruan baimena eman dezaketela udalaren gizarte zerbitzuek haien egoera azter dezaten, ahultasun ekonomiko eta/edo sozialik dagoen zehaztearren, Prozedura Zibilaren Legeak balizko maizter-botatze baten aurrean aurreikusitako ondorioetarako.

Udal gobernuaren bileraren ondoren Gorka Urtaran alkateak adierazi duenez, “legez kanpo okupatutako etxebizitzak berreskuratzea gertuago dago gaur.  Prozesu konplexua da, eta ez zailtasunik gabea, baina Gasteizko gizarteari jakinarazi nahi diot ez dudala etsiko okupak bota eta etxebizitzak Udalarentzat berreskuratu arte”.

Alkateak berak sustatu zuen estrategiaren barruko beste urrats bat da hau, zeina udal sozietateak Olarizu hiribideko 2.etik 30.era bitarteko 124 etxebizitza eta horiek eraisteko proiektua Udalari ematean baitatza.

 

 

Share

Udalbatza 2020-10-23

Webgunean Udalbatza urriaren 23an (ostirala), 9.00etan, egingo duen ohiko osoko bilkuraren gai-zerrenda

 

Share